Request edit access
ZER DIRA BLOGAK ETA EUSKAL BLOGOSFERA?
IRAKURRI ETA ERANTZUN

"Blog" hitza modan dago Interneten, baina ba al dakizu zer den "blog" bat? Bloga web gune bat da, non pertsona batek edo batzuk zenbait gairi buruz idazten duten, albistegi pertsonal gisa-edo. Albisteak edo sarrerak kronologikoki ordenaturik agertzen dira, eta, normalean, bertara sartzen den pertsona orok iruzkinak egiteko aukera du. Blog gehienak pertsonalak dira, egile bakar batek idatziak. Beste batzuk pertsona askoren artean idazten dira. Bertan edozer gauza argitara daiteke, askatasun osoz,
egunkari pertsonal bat bailitzan: albistea, iritzia, irudia, poesia...

Munduan dauden blog guztiek blogosfera osatzen dute, hau da, blog komunitateari edo sareari deitzen zaio blogosfera.

Euskaldunok badugu blogosferan txoko bat, eta txoko horri "euskal blogosfera" deitzen diogu, hots, euskaraz idatzitako blogek eta horien irakurleek osatzen duten hedabide parte hartzaileari.

Euskarazko lehenengo bloga 2001. urtean sortu zen, "Sustatu" izenarekin. Ordutik, euskal blogosfera handitzen joan da, eta gaur egun 5.500 blog inguru daude dagoeneko euskaraz, horietatik 3.000 bat aktibo edo bizirik.

Karramarro aldizkaria, 22. zk. (egokitua)
Zer da bloga? *
Zer motatako testuak idatz daitezke blogetan? *
Zei esaten zaio "blogosfera"? *
Euskal blogosfera hazi egin al da azken urteetan? *
Non argitara daiteke irakurritako testua? *
EGIA ALA FALTSUA Markatu "X" batez laukitxo egokia *
EGIA
FALTSUA
Testuak blogei buruzko zenbait argibide ematen ditu
Blogetan soilik adituek idazten dute
Euskarazko lehenengo bloga duela parte bat urte sortu zen
Urte gutxi barru euskal blogosfera desagertu egingo da
Zer kontatzen du testuak? *
Zure izena? *
Zure gela? *
Submit
Never submit passwords through Google Forms.
This content is neither created nor endorsed by Google. Report Abuse - Terms of Service - Privacy Policy