Page 1 of 7

Page 2 of 7

EMAKUME LANGILEAREN

NAZIOARTEKO EGUNA

Naroa Rodríguez, Nerea Martín, Enara González eta Leire Conde.

• 1910: Emakume Sozialisten Nazioarteko Biltzarra Kopenhagen egin zen eta

Clara Zetkin komunista alemaniarrak emakumeen eskubideen aldeko eguna

aldarrikatu zuen. 17 herritako 100 bat emakume hezkuntzan eskatuz. Astebete

beranduago, martxoaren 25ean, 140 emakume langile hil ziren New York­eko

Triangle fabrikako sutean. Gehienak gazteak ziren, italiar immigranteak eta

juduak. Gertakizun latz hura behin eta berriro izango zen gogoan ondorengo

urteetan egingo ziren ospakizunetan.

• 1911: Lehen aldiz ospatu zen Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna

Alemanian, Austrian, Danimarkan eta Suitzan. Martxoaren 19an egin zen urte

hartan eta milioi bat pertsona bildu zituen, emakumeentzako botoa, kargu

publikoetara iritsi ahal izateko eskubidea, lanerako eskubidea edo

berdintasuna hezkuntzan eskatuz. Astebete beranduago, martxoaren 25ean,

140 emakume langile hil ziren New York­eko Triangle fabrikako sutean.

Gehienak gazteak ziren, italiar immigranteak eta juduak. Gertakizun latz hura

behin eta berriro izango zen gogoan ondorengo urteetan egingo ziren

ospakizunetan.

• 1913­1914: Lehenengo Mundu Gerran parte hartzearen aldeko eta kontrako

iritzietan banatuta zeudenean, Errusiako emakumeek Lehen Nazioarteko

Eguna ospatu zuten 1913ko otsaileko azken igandean. Europako beste toki

guztietan hurrengo urteko martxoaren 8an izan ziren gerraren aurkako

protestak eta emakumeen arteko solidaritatea aldarrikatuz.

• 1917: Gerrak 2 milioi soldadu errusiar hil ziren eta Errusiako emakumeek

greba egin zuten "ogia eta bakea" eskatuz. Berriro otsailaren azken igandea

izan zen. Lau egun beranduago tsarra bere kargua utzi beharrean izan zen

eta behin­behineko gobernuak boto eskubidea eman zien emakumeei.

Otsailaren 23a zen igande hura Errusiako egutegian, baina beste

herrialdeetan erabiltzen zen egutegi gregorianoan, martxoaren 8a.

Page 3 of 7

EMAKUME LANGILEAREN

EGUNAREN JATORRIA

Julen Iriondo

1908ko Martxoaren 8an, New Yorken, 146 emakume hil egin ziren fabrika

batean. Protestatzen ari ziren soldata miserableak eta oso lan baldintza

txarrak zituztelako eta jaurtiki zizkieten suzko bonbek izugarrizko sutea eragin

zuten. Baina ez da hau gehien gogoratzen den gauza baizik 1909ko irailaren

27an, egin zuten greba.

Greba horretan 20.000 langilek parte hartu zuten, langile horiek oso baldintza

txarrak jasan zituzten (gosea, atxiloketak, kanporaketak...) baina eskariak

betetzea lortu zuten. 1909ko martxoaren 8an berriro konbokatuko zen

manifestaldia, hobekuntza gehiago eskatuz.

1911an Triangle Shirtwaist Company­n gertatutako suteak oihartzun

ikaragarria izan zuen AEB­etan. Bertan hil ziren emakumeak aurreko urtean

lehen emakume greba egin zutenak izan baitziren, lanerako baldintza hobeak

eskatzen zituztenak, alegia.

Page 4 of 7

EMAKUMEEI EMANDAKO TRATU

TXARRAK

Adrián Calorano, Tasio Rodrigo eta Ane Rodríguez

Martxoaren 8an emakumearen eguna denez, hauek pairatzen dituzten tratu txarrei

buruz hitz egingo dugu.

Emakumeek jazatzen dituzten tratu txarrak ez dira soilik fisikoak. Badaude ere

tratu txar psikologikoak. Tratu hauen artean askatasun gutxi izatea, gizonaren

beharrak egitea, besteak beste.

Emakumeei emandako tratu txarrek arazo larria sortzen dute gure gizartean.

Beldurra dela eta, gero eta gehiago dira tratu txarrak onartzen dituzten

emakumeak. Lehenengo seinalea izan daiteke, lizkar gehiago gertatzea. Gero,

oihuak eta kolpeak etor daitezke. Eta, zenbait kasutan ere, heriotzaraino iritsi

daitezke arazoak.

Lehen esan bezala, tratu txar mota desberdinak daude. Umiliazio guztiak tratu

txartzat hartzen dira: kolpeatzea, irainak botatzea, askatasuna kentzea... Gizonek

uste dute ez dutela minik egiten, baina nahiz eta markak ez utzi, min gehiago egin

daiteke hitzak erabiliz, indarra erabiliz baino.

Tratu txar hauen kontra jokatzeko zenbait erakunde sortu dira Euskal Herrian, zein

munduko beste lurraldeetan. “Emakunde” emakumeen alde borrokatzen duen

erakundeen adibide bat da.

Gero eta emakume gehiagok salatzen du haien bikotea tratu txarrak baldin

badaude. 016 da emakumeekiko tratu txarrak ekiditzeko erabili behar den

telefono zenbakia. Gainera, komunikabide gehienetan, Emakumearen Eguna

denean, saio bereziak transmititzen dira.

Azken hamarkadan, 700 emakume hil egin dira haien senarren eskuen bitartez

Espainian.

Page 5 of 7

Grafiko honetan ikusten da

nola 45 emakume hil egin

dituzte 2013an. Zorionez,

Asturiasko Printzerrian,

Nafarroako Foru Aldundian,

Errioxan eta Murtzian ez da

biktimarik egon. 45etik 10

Andaluzian hil dira, 9 Madrilen,

7 Valentzian eta 4 Castilla La

Mantxan. Besteetan, 3tik

behera. Euskal Herrian,

biktima bakarra egon da.

Martxoan eta irailean 7 biktima

egon dira Espainian. Sei

2012ko azaroan eta

maiatzean. Urtarrilean,

apirilean, urrian eta azaroan

lau egon dira, 2013. urtean.

Beste hilabetetan, 2012an,

zein 2013an, 3 biktima baino

gutxiago egon dira.

Gainera, Estatuak, haien

aurrekontua %24an jaitsi dute.

Emakumeei eragindako tratu txarrak, lehen aipatu dugun bezala, oso arazo larria

da, baina espero dugu urteak pasa ahala arazo hau betiko eta guztiz desagertzea.

Page 6 of 7

GENERO INDARKERIA

Melani Lora eta Naroa Reyero

Gaur egun, “Genero Indarkeria” oso hitz arrunta da. Baina jendeak oraindik ez

daki zer esan nahi duen. Forma ezberdinak ditu emakumeen aurkako indarkeria.

Emakumeen duintasunaren eta osotasun fisiko, nahiz moralaren aurkako eraso

larria dugu eta, horrenbestez, giza eskubideen urraketa nabarmena eta onartezina

da. Emakumeen aurkako indarkeria oso konplexua den arazo politiko eta soziala

da eta desagerrarazteko halabeharrezkoa da eremu ugari eta diferenteetan esku

hartzea.

Kasu asko eta oso desberdinak agertu ohi dira genero indarkeriari buruz; kasu

batzuetan gizonak zein emakumea birahoak esaten dizkiote elkarri. Beste

batzuetan, gizonak birahoak esaten dizkiete emakumeei eta azkenean saplasteko

bat eman. Besteetan, gizonak kristoko paliza, eman eta haiek isilik geratzen dira,

eta, kasu larrietan, emakumeak hiltzen dituzte .Sarritan errudunak sentitzen

direnak eta ez dutenak kartzelera joan nahi, beren buruaz beste egiten dute.

Adibide bezala. interneten topatu ditugun prentsa titular hauek:

El hombre hallado muerto en Santa Pola mató a su mujer y se suicidó . Un

hombre mata a su compañera en Amposta y después se suicida, edota ,

Condenado a 17 años por matar y emparedar a su mujer.

Page 7 of 7