ARAUDI OROKORRA
- Partiduak izendaturiko aste berean jokatu beharko dira; egunez aldatuz gero, egun horretako azken partidua izango litzateke.
- Partiduak ostegun, ostiral, larunbat goiz eta igandeetan jokatuko dira.
- Partiduen aldaketak eskatzeko azken eguna astelehena izango da.
- Partiduen aldaketetan azken hitza antolatzaileek izango dute, eta aldaketak eguneko partidu kopuruaren eta eskaera ordenaren arabera onartuko dira.
- Partidua irabazten duen bikoteak ondorengo partiduko epaile lanak egingo ditu.
- Bigarren partiduko bikote urdinak lehen partidurako mahaiak, aulkiak, ura eta pilotak prest utzi beharko ditu eta lehen partidako epaile lanak egingo ditu. Bigarren partidako bikote gorriak hirugarren partidako epaile lanak egingo ditu.
- Sake bakarra izango da.
- Frontiseko eta ezker paretako goiko ertza jotzeak tantoa galtzea dakar.
- Bikoteko 2 minutuko 3 deskantsu izango dira eta edozein momentutan eskatu ahalko dira.
- Pelota aldaketa sakearen jabe den bikoteak egin ahal izango du soilik.
- Epaile lanetan dagoenaren hitza errespetatu beharko da.
- Eguneko lehen partidua jarritako orduan hasi beharko da.
- Partiduen orduak errespetatu eta puntualak izan. Berandu iristeak partida galtzeko arriskua dakar.
- Bikotekide berria behar izanez gero, txapelketan izena eman gabeko bat izan beharko da.
- Bikotekide aldaketak antolakuntzari jakinarazi beharko zaizkio.
EMAKUMEEN PALA TXAPELKETAKO ARAUDIA
- Bikoteko kide batek beasaindarra izan behar du.
- Sakea 3tik egingo da, 3 motz izanik eta 5 luze.
ESKU PILOTAKO ARAUDIA
- Bikoteak beasaindarra izan behar du.
- Federatuek ezingo dute parte hartu.
- Sakea 4tik egingo da, 3 motz izanik eta 5 luze.
- Lehen fasean 75g-ko pilotekin jolastuko da.
- Pilotari txapelketako bigarren fasean 75-85-95g -ko pilotekin jolastu ahalko da.
- Sasipilotari txapelketan 75-85g -ko pilotekin jolastu ahalko da.