ENTZUMENAREKIN LOTUTAKO EBALUAZIO IRIZPIDEAK ETA ADIERAZLEAK

(DBH CURRICULUMA)

1 DBH

2. DBH

3.DBH

4.DBH

1 Ahozko eta ikus-entzunezko testuak ulertzea, bai ikasle-esperientzietatik hurbil dauden gizarte-eremuei buruzkoak, bai bizitza akademikoari buruzkoak; zehazki, arreta berezia jarriko da narrazio, azalpen labur, jarraibide, argibide eta elkarrizketetan. Horrela, ikaskuntza- zereginak beteko dira, eta, informazio zehatzak hautemateaz gainera, azterketa gidatua egiteko argibideak jarraituko dira.

1. Bizitza akademikoari eta ikasle-interesetatik hurbil dauden gaiak lantzen dituzten komunikabideei buruzko ahozko testuak eta ikus-entzunezkoak ulertzea (aurkezpenak, argibideak, arrazoiketa errazak, narrazioak); horrez gainera, aurrez emandako argibideak jarraituz, informazio zehatzak identifikatuko dira.

1. Eskola-eremuko ahozko eta ikus-entzunezko testuak (argibideak, ahoz emandako arauak, azalpen laburrak...) nahiz komunikabideetako testuak (konbentzitzea, informatzea edo iritzia ematea helburu dutenak)ulertzea, eta, horrez gainera, aurkitu ditzakegun informazio eta datu garrantzitsuak antzematea.

1. Komunikabideetako edo eskola-eremuko ahozko eta ikus-entzunezko testuak (azalpenak, argudioak, elkarrizketak...) ulertzea, eta horietan aurkitu ditzakegun informazio eta datu garrantzitsuenak nahiz tesi eta argumentuak ulertzea.

1.1. Ea jarraitzen dituen ahozko testuak aztertzeko azaldutako argibideak.

1.2. Ea identifikatzen eta eskuratzen duen informazio egokia, behar bezala entzuteko.

1.3. Ea, entzute-prozesuan, informazioa erregistratzeko hainbat baliabide erabiltzen dituen (apunteak, taulak, grafikoak, eskemak, galdetegiak...).

1.4. Ea igorlearen asmoa zein den antzematen duen, landutako testuetan dauden testuinguru-elementu esplizituak kontuan hartuta.

1.5. Ea landutako ahozko testuen esanahi osoa eta horien atalen lotura logikoak berreraiki eta ahoz adierazten dituen.

1.6. Ea ulertzen dituen edozein eratako bereizketa agerian uzten duten adierazpenak.

 

 

 

 

 

1.1. Ea jarraitzen dituen ahozko testuak aztertzeko azaldutako argibideak.

1.2. Ea informazio egokia identifikatzen duen, behar bezala entzuteko.

1.3. Ea, entzute-prozesuan, informazioa erregistratzeko hainbat baliabide erabiltzen dituen (apunteak, taulak, grafikoak, eskemak, galdetegiak...).

1.4. Ea igorlearen asmoa zein den antzematen duen, landutako testuetan dauden testuinguru-elementu esplizituak kontuan hartuta.

1.5. Ea adierazten dituen landutako ahozko testuen esanahi osoa eta horien atalen lotura logikoak berreraiki eta ahoz.

1.6. Ea antzematen dituen edozein motatako bereizketa agerian uzten duten ohiko adierazpenak.

1.1. Ea ahozko testuak aztertzeko baliabideak eraginkortasunez erabiltzen dituen.

1.2. Ea informazio egokia identifikatzen eta ondorioztatzen duen, behar bezala entzuteko.

1.3. Ea, entzute-prozesuan, informazioa erregistratzeko hainbat baliabide erabiltzen dituen (apunteak, taulak, grafikoak, eskemak, galdetegiak...).

1.4. Ea parafraseatzen dituen ikus-entzunezko komunikabideetatik eratorritako era guztietako testuak; esaterako, irrati eta telebista bidez emandako erreportajeak eta elkarrizketak.

1.5. Ea igorlearen asmoa zein den antzematen duen, landutako testuetan dauden testuinguru-elementuak (esplizituak eta inplizituak) kontuan hartuta.

1.6. Ea berreraikitzen dituen landutako ahozko testuen esanahi osoa eta horien atalen lotura logikoak.

1.7. Ea adierazten dituen ideien arteko loturak, eskemen eta diagramen bidez.

1.8. Ea bereizten dituen informazioa eta iritzia.

1.9. Ea laburbiltzen dituen informazioa ematen duten ahozko testuen ideia nagusiak eta elkarrizketa edo eztabaida bateko argumentuak eta ondorioak.

1.10. Ea ulertzen dituen edozein eratako bereizketa agerian uzten duten adierazpenak.

1.11. Ea ondorioztatzen dituen mezu batean espliziturik agertzen ez diren elementuak: hiztunaren jarrera, umore-kutsua duten elementuak, ironia adierazten dutenak, esanahi bikoitzekoak...

1.12. Ea, konbentzitzea helburu duten mezuei dagokienez, jarrera kritikoa duen; bereziki, gizarte-komunikabideetatik eratorritako mezuei dagokienez..

1.1. Ea ahozko testuak aztertzeko baliabideak eraginkortasunez erabiltzen dituen.

1.2. Ea informazio egokia identifikatzen eta ondorioztatzen duen, behar bezala entzuteko.

1.3. Ea, entzute-prozesuan, hainbat baliabide erabiltzen dituen informazioa erregistratzeko (apunteak, taulak, grafikoak, eskemak, galdetegiak...).

1.4. Ea parafraseatzen dituen ikus-entzunezko komunikabideetatik jasotako era guztietako testuak; esaterako, irrati edo telebistetako eztabaidak eta entzuleen iritziak.

1.5. Ea igorlearen asmoa zein den antzematen duen, landutako testuetan dauden testuinguru-elementuak (esplizituak eta inplizituak) kontuan hartuta.

1.6. Ea ondorioztatzen dituen konbentzitzeko helburua duten adierazpen publikoen eta eztabaida publiko nahiz eskola-eremuko eztabaidetako parte-hartzaileek egindako adierazpenen asmoak, tesiak eta argumentuak.

1.7. Ea berreraikitzen dituen landutako ahozko testuen esanahi osoa eta horien atalen lotura logikoak.

1.8. Ea bereizten dituen informazioa eta iritzia.

1.9. Ea laburbiltzen dituen informazioa ematen duten ahozko testuen ideia nagusiak eta elkarrizketa edo eztabaida bateko argumentuak eta ondorioak.

1.10 Ea ulertzen dituen edozein eratako bereizketa agerian uzten duten adierazpenak.

1.11. Ea ondorioztatzen dituen mezu batean espliziturik agertzen ez diren elementuak: hiztunaren jarrera, diskurtso-tonua, umore-kutsua duten elementuak, ironia adierazten dutenak, esanahi bikoitzekoak...

1.12. Ea jarrera kritikoa duen konbentzitzea helburu duten mezuei dagokienez; bereziki, gizarte-komunikabideetatik eratorritako mezuei dagokienez.

1 DBH

2. DBH

3. DBH

4. DBH

6. Hainbat generotako testu idatzien eta ikus-entzunezko testuen (narrazioak eta azalpen deskriptiboak) eduki osoa ahoz eta idatziz laburtzea, eta horiei buruzko irakurketa hausnartua egitea.

 

6. Hainbat generotako testu idatzien eta ikus-entzunezko testuen (narrazioak, deskribapen-egiturako azalpenak eta arrazoiketa errazak) eduki osoa ahoz eta idatziz laburtzea, eta horiei buruzko irakurketa hausnartua egitea

 

6. Hainbat generotako eta erabilera-eremuko testu idatzien eta ikus-entzunezko testuen eduki osoa irakurri eta horri buruz hausnartu ondoren, ahozko laburpena eta laburpen idatzia egitea.

 

 

6. Hainbat generotako eta erabilera-eremutako testu idatzien eta ikus-entzunezko testuen eduki osoa irakurri eta horri buruz hausnartu ondoren, ahozko eta idatzizko laburpena egitea.

 

 

6.1. Ea bereizten dituen testuaren generoa, gaia eta egilearen komunikazio-asmoa.

6.2. Ea antzematen eta adierazten dituen jatorrizko testuaren ideia nagusia edo nagusiak; eta horretarako, ea oinarritzen den aurrez egindako eskema batean.

6.3. Ea, aurrez emandako argibide batzuetan oinarrituz, modu kohesionatuan eta zuzen laburtzen dituen jatorrizko testutik hartutako ideiak edo informazioak.

6.1. Ea bereizten dituen testuaren generoa, gaia eta egilearen komunikazio-asmoa.

6.2. Ea identifikatzen eta adierazten dituen jatorrizko testuaren ideia nagusia edo nagusiak; eta ea horretarako aurrez egindako eskema batean oinarritzen den.

6.3. Ea, aurrez emandako argibide batzuetan oinarrituz, gai den jatorrizko testutik hartutako ideiak edo informazioak laburpenean sartzeko, modu kohesionatuan eta zuzenean..

6.1. Ea ondorioztatzen dituen testuaren generoa, gaia eta egilearen komunikazio-asmoa.

6.2. Ea antzeman eta adierazten dituen jatorrizko testuaren ideia nagusia edo nagusiak.

6.3. Ea sartzen dituen ideia nagusia edo nagusiak arrazoitzeko esaldiak.

6.4. Ea jatorrizko testuko ideiak edo informazioak sartzen dituen laburpenean, koherentzia, kohesioa eta zuzentasuna aintzat hartuta eta estilo propioa erabiliz.

6.5. Ea objektibotasunik duen informazioa birsortzean.

6.1. Ea ondorioztatzen dituen testuaren generoa,gaia eta egilearen komunikazio-asmoa.

6.2. Ea antzeman eta adierazten dituen jatorrizko testuaren ideia nagusia edo nagusiak.

6.3. Ea erabiltzen duen ideia nagusia edo nagusiak arrazoitzeko esaldirik.

6.4. Ea jatorrizko testuko ideiak edo informazioak sartzen dituen laburpenean, koherentzia, kohesioa eta zuzentasuna aintzat hartuta eta estilo propioa landuz.

6.5. Ea objektibotasuna ageri duen informazioa birsortzean.