OSASUNA: ZAINDU ZAITEZ!

Aholkuak eta gomendioak : Mens sana in corpore sano

Elikadurak rol oso garrantzitsua jokatzen du bizitza osasuntsu bat garatzeko orduan. Horregatik hemen daukazue zeuen dietan ezinbestekoak diren jakiak (elikadura osasuntsuaren piramidea):

Elikadura osasungarri baten oinarriak:

 

1) Ez azukre (freskagarri, gozoki...) ezta koipe (frijituak, gurinak, margarinak, opilak, txerrikia, hegaztien azala, fruitu lehorrak, ...) askorik hartu. Kontuz ibili trans koipeekin. Oliba eta ekilore-olioa erabili eta animalien koipeen kontsumoa murriztu.

 

2) Karbohidrato gehiago har ezazu. Pasta, arroza, zerealak, ogia eta patata egosiak dira karbohidrato iturri, besteak beste.

 

3) Ez ahaztu fibrak rol garrantzitsua daukala gure elikaduran. Ia ez du kaloriarik eta asebetetzen gaitu. Fibra duten hainbat jaki dauz: barazki guztiak, frutak, lekaleak, ogi integralak, zahia, zereal integralak, etab.

 

4) OME (Osasunaren Mundu Erakundea) -ren arabera, proteinek gure dietaren %15a suposatu beharko lukete. Haragi, arrain, lekale, arrautza eta esnekietan aurkitzen dira proteinak, besteak beste.

 

 

5) Fruta eta barazki ugari kontsumitu behar da. Gutxienez egunero 5 ale fruta eta barazki hartu beharko genituzke, gorputzak dituen bitamina eta mineral falta asetzeko.

 

6) Kontuz gatzarekin eta ura edan ezazu! Egunero 1,5 eta 2 litro arteko ur kopurua edatea gomendatzen da.

 

 

Sei puntu honek zure dietaren eredutzat hartu eta betiko ohitura bihurtu ezazu. Ez hartu sakrifiziotzat eta ez praktikatu bakarrik denboraldi batean, adibidez udaren bezperatan. Azkenik, gogora ezazu guzti hau betetzeaz gain, egunero gutxienez ordu batez ariketa fisikoa egin beharko zenukeela.

 

Zertarako jaten dugu?

Gure gorputzak dituen beharrak asetzeko jaten dugu : behar energetikoak, estrukturalak eta funtzionalak.

Eguneroko bizitzako jarduera batzuk egiteko beharrezkoak dira elikagaiak.

Hona hemen gure organismoaren jardueretako batzuk: ibiltzea, pentsatzea, gorputz ‑ jarrera aldatzea, arnasa hartzea, zutik egotea, bihotzak taupadak egitea.

 

Aurreko jardueran, elikagaiek nutriente izeneko substantzia kimiko batzuk dituztela egiaztatu ahal izan duzu. Ziurrenik irakurriko zenuen jada etiketetan elikagai kopuru jakin batek (100 gramok adibidez) X Kj (kilojouleko) edo Kcal-ko (kilokaloriako) energia duela. Egia ote da?

Ezer ere ez badugu egiten, energiarik gastatzen al dugu?

Guretzako zorionez, gure gorputza beti ari da zerbait egiten, baita jarduerarik gutxieneko uneetan, hau da, lotan gaudenean ere. Horrenbestez, egindako galderaren erantzunak argia dirudi. Nutrizioan aditu direnek diotenez, organismoaren energiaren guztizko gastua, gastu basalaren eta jarduera fisikoaren gastuaren araberakoa da.

 

E-posta: igtorres36@gmail.com