Published using Google Docs
Audacity aa
Updated automatically every 5 minutes

Audacity

Olaia Sáez

David Perez

Aida Boutiche

Silvia Serrano

Amaia Turrillas

 

Musika Hezkuntza III

 

Sarrera

 

Guk aukeratutako gaia, Audacity da. Oso gai egokia tokatu zaigula uste dugu, aukera anitz ematen dituelako musikaren inguruan. Gure lanbidea musika irakasleak izatea izango denez, programa honen inguruan informazioa ateratzeko eta honi buruz gehiago jakiteko, gero erabili ahal izateko, aukera ona dela deritzogu.

 

 

Audacity ezagutzen, zer da.

 

Audacity, gaur egun dauden soinu programen artean aurreratuena eta fidagarriena dela esan daiteke; soinuak editatzen eta grabatzen dituen programa baita.

 

Edonork erabiltzeko aukera du, programa askea delako eta erabilera erraza du. Honek, aukera anitz ematen ditu, besteak beste, soinuak erreproduzitzeko, grabatzeko, artxibo desberdinak esportatzeko (MP3, WAV…) etab.

 

Aukera hauez gain, mozteko, kopiatzeko eta itzazteko aukera ematen du eta aldi berean abesti desberdinekin lan egiteko aukera, hauei hainbat efektu desberdin aplikatu ahal zaizkielarik.

Nola deskargatu.

 

Audacity erabili ahal izateko, lehenik eta behin deskargatu beharra dago. Horretarako, aukera desberdinak daude:

 Lehenengo aukeraren bidez, programa zuzenean jaitsi daiteke “Source Forge” web orrialdetik:  http://audacity.sourceforge.net 

Bigarren aukeran, programaren instalatzailean klik bikoitza egin behar da “audacity-win.exe.” Honek audacity instalatuko du, honetan lan egiteko behar den guztiarekin.

Beraz programa, instalatzerakoan, berez hemen agertuko litzateke (gure aldetik aldaketarik ez badago):

C:/Archivos de programa/Audacity

Zelan erabili

 

Behin programa instalatuta dagoen, hau erabiltzeko zer egin behar den eta zelan egin behar den azalduko dugu:

 

 

 

1.  Ahotsa grabatu.

 

-             Ezinbestekoa da erabiliko den ordenagailuak mikrofonoa instalatua izatea eta grabatzeko prest egotea.

-             Programa zabaldu behar da eta bertan hainbat botoi desberdin ikusiko dira. ( Musika aparatu batean ikusten diren ohiko botoiak play, pause, stop…).

-             Grabatzen hasi aurretik, entzun nahi den soinuaren kalitatea zehaztu beharra dago.  Ondo entzutea nahi badugu ( artxiboa handiagoa izango delarik) edota soinuaren kalitatea galduz txikiagoa den artxibo bat nahi dugun. Horretarako, Archivo>Preferencias-en sartu behar gara. Bertan, aukera desberdinak daudela ikusiko dugu. Kasu honetan, “Calidad” jartzen duen hitzaren gainean sakatu behar dugu.

Bertan sakatuz gero, “secuencia de muestreo predeterminado”           

jartzen duen horretan fijatu behar gara, artxiboa zein kalitatearekin jasoko dugun adierazten duena. Honek aukera desberdinak ematen ditu:

 

·            11025 Hz: soinua kalitate txikiagokoa da, baina artxibo txikiak lortzen ditu.

·            16000 Hz: Aurrekoak baino soinu kalitate pixka bat hobeagoa du, baina kasu batzuetan, nabaritu ere ez da egiten. Hau gertatzekotan, txikiagoa den artxibo bat da erosoena, beraz, aurreko aukera aukeratuko genuke.

 

·            22050 Hz: Kalitate normaleko soinua eskaintzen du. Orokorrean gomendagarriena dela esan daiteke.

·            44100 Hz: Soinu kalitate handiena eskaintzen duena da. Soinu ona izatean interes berezia duenarentzat hau da onena.

 

Behin soinu kalitatea aukeratu dugun, ahotsa grabatzera pasatuko gara. Horretarako, grabatzeko balio duen botoi gorri borobilaren gainean sakatzen dugu eta hitz egiten baino ez gara hasi behar. Hitz egiten bukatzean, gelditzeko botoian sakatu behar dugu ( lauki horia).

Behin bukatuta, gordetzea baino ez zaigu geratzen. Horretarako, Archivo>guardar el archivo grabado.

 

Hau egin eta gero, ahotsa grabatuta eta gordeta edukiko genuke eta behin hau eginda, beste aplikazio batzuk egitera pasatu ahalko ginateke.

 

( Hau Audacityk kanpo erabili nahiko bagenu,

Archivo>Exportar como WAV-era jo beharko genuke ; izan ere Audacityk bere artxibo tipo propioa du).

2. Artxibo bat esportatu MP3 moduan grabatuta

 

Artxibo bat txikiago egiteko, hau da tokia irabazteko, mp3 formatuan gorde dezakegu artxibo konprimitu bat delako (.wav).

 

Horretarako lehenengo eta behin, plugin bat instalatu behar dugu (programaren osagarri bat) esportazio modu hau onartzen duelako.

Hauek dira jarraitu beharreko pausuak:

 

1. LAME_ENC.dll artxiboa c://Archivos de programa/Audacity/Plug-ins bilatuko dugu lehenik, hor ez badugu aurkitzen instalatuta ez dagoela esan nahi du.

Artxibo hori orduan gure ordenagailuan edo interneten bila dezakegu eta orduan ://Archivos de programa/Audacity/Plug-ins-en itsatsi.

 

2. Audacityn menura goaz Artxiboà             Lehentasunak. “Formatos de archivo” klikatzen dugu.


3. Lehio honen azpikaldean “Opciones de exportación a Mp3” aurkitzen da. “Buscar libreria”-n botoian klikatzen dugu. Hurrengo jakinarazpena agertuko zaigu, galdetzen ea Lame kodifikatzailea aurkitu nahi dugun.



4. Bai botoian klik egingo dugu.

5. Lehio bat agertuko zaigu artxibo hau bilatu eta hautatzeko. Bilatuko dugu itsatsi dugun errutan c://Archivos de programa/Audacity/Plug-ins.

Aukeratzen dugu bere gainean klik eginez.

 

6. Onartun klik egiten dugu.

Orain esportatu dezakegu mp3 formatuan. Ondo egongo litzateke gure artxiboei etiketak/izenak ipintzea, horri buruz informazioa ematen bait digu; Hauei ID3 etiketak deitzen zaie.

 

Cd-tik ateratako artxiboak direnean oraindik erabilgarriagoak dira, autoreari, abestiari, albumari...eta abarreri buruzko informazioa idatzi daitekeelako. Erabilgarria izan daiteke ere gure artxiboari buruzko edozein informazioa gordetzeko. Informazio hori geroago ikusteko ez da artxiboa ireki behar, arratoiaren punteroa artxibuaren gainetik pasatuz gero informazio hori agertzen zaigulako.

 

Etiketa bat gordetzeko menura goan beharra daukagu “Proyecto” jartzen duen lekura sakatzen dugu à “Editar etiquetas ID3”. Agertzen den laukian nahi duguna idatz dezakegu.

 

Kontuan eduki behar dugun beste gauza bat gure artxiboaren konpresio maila zein izatea nahi dugun. Hau desberdintasuna gure artxiboaren kalitatea hobeto edo txarrago izateko.




1. Horretarako berriro ere goaz menura, gero artxiboà “Preferencias” eta “Formatos de archivo” aukeratzen dugu.




2.        “Opciones de exportación a MP3”-en “Bit Rate” testu sarreran ematen diguten aukera bat hartzen dugu. Berriro ere hau gure artxiboaren kalitatearen arabera (tamaina, soinua), horrexegaitik gure artxiboaren funtzio zein izango den jakin behar dugu aurretik, horrela aukeratuko dugu “calidad-mayor de tamaño archivo” edo “calidad-menor tamaño de archivo”-en artean.

Aukera on bat 128 aukera hautatzea izango lirateke, estandarra da eta programagaitik predeterminatuta dago. 112 baino gutxiagokoan gordetzeak soinu kalitate oso zatarra ekarriko luke. Audioko Cd bateko kalitatearen antzekoa lortzeko 256 aukeratuko genuke. Egia esan 112 eta 256 arteko edozein aukera aholkugarria da, baina beti konprobatu behar dugu entzuten denean galdu den kalitateaz asko ez ohartzea.

Multimedia zabalkuntza bat egiteko 256 konpresioa aholkatzen da, honek artxiboa grabatuta izan den momentuan zuen kalitatea gorde egingo du.

3. ARTXIBO BAT EDITATZEN

Lehenik eta behin konprobatu behar dugu gure mikrofonoa amatatuta dugul, eta gure ordenagailuko aurikularrak funtzionatzen dutela.

Artxibo baten edizioa egiten hasteko, lehenik eta behin grabatu dugun soinu fragmentu bat erabiliko dugu, adibidez froga.WAV

1. Editatzen hasi aurretik, froga.wav artxiboa ireki behar dugu:

Agertzen den irudia gure grabazioaren soinuaren patroia izango da. Irudi honek gure hitzen irudikapena irudikatzen du. “Bola” eta triangelu batzuez osaturik dago, luzeak eta lodiak direnak, eta bitarte edo lerro batzuk erditik daudelarik. Bitarte bakoitza pausa bat da gure grabaketan, edo hobeto esanda, grabatzen dugun esaldian. Pausa hauek izango dira gure grabazioaren parte bat noiz hasten eta bukatzen den adieraziko dituztenak.

Atal bat aukeratzen   

Gure grabazioaren atal bat aukeratzeko, “Aukeratzeko tresna” erabiliko dugu, hurrengo irudian gertzen den ikonoa izango dena:

                       

Tresna hau beti aukeratuta egoten da, predeterminatu eran. Gure punteroa soinuaren patroiaren barruan sartzen badugu, ikusiko dugu nola agertzen den ikonoa aukeratzeko tresnaren ikonoa agertuko den.

1. Soinuaren patroian edozein puntuan klikatzen dugu, eta ikusten dugu puntu horretan lerro bat esartzen dela.

2. Mayús tekla klikatzen dugun heinean, patroiaren beste puntu batean klikatuko dugu. Beste modu bat patroiaren atal bat soilik aukeratzeko, alde batean klikatu eta solta barik arrastatu beste puntu bateraino.

             

3. Itzala duen partea da aukeratu duguna. Konprobatu dezakegu “Reproducir” botoiasakatu eskero.

Soinu baten ilara moztu

Hasteko, soinua entzuten dugu. Grabatzen dugunean bukaeran esaldi bat gehitzen dugu, adibidez “Bukatu dut”. “Colas de sonido” deritzona simulatu dugu askotan grabatzerakoan geratzen zaizkigunak direnak, hau da, gabaketa bukatu aurretik zer edo zer hitz egiten dugunean. “Cola edo ilara” bat ere, grabaketaren bukaeran geratzen zaigun bukaera soinu gabekoa izandaiteke. Honek soilik tamaina handiagotuko luke gure artxiboari. Horretarako, “cola de sonido” deritzona mozteko pausu hauek jarraitu behar dira:

1- Artxiboa lasaitasunez entzuten dugu. Ondoren, aukeratu dezakegu entzun nahi dugun fragmentua.

2- Erreproduzitzen den bitartean lerro berde bat agertzen dela ikusiko dugu. Horrek erakutsiko digu non moztu nahi dugun.

3- Azkenik, moztu nahi dugun partea aukeratzen dugu, hau da “Bukatu dugu” agertzen den partea. Ahalik eta zehatzen izaten saiatuko gara, nabermendu ez dadin.

 

4- Editar > Cortar aukeratzen dugu agertzen den goiko menuan. Edo, Ctrl + X pultsatu teklatuan.

   

Fragmentu bat kopiatu eta itsatsi

Gertatu daiteke gure grabazioari fragmentu bat gehitzea beharrezkoa izatea. Beste artxibo batetik, edo editatzen ari garen artxibotik izan daiteke. Bi eratan prozesua berbera da eta oso erraza.

Adibidez, praktika moduan “Lan egitera” kopiatuko dugu grabaketaren bukaeran, eta hasieran ere itsatsiko dugu.

1- Lehenengo eta behin, hitzak aukeratzen ditugu:

2-  Editar > Copiar aukeratzen dugu goiko menuan, edo teklatuan Ctrl + C

3- Arratoiarekin klik egiten dugu grabaetaren parte batean, sartu nahi dugun partean alegia. Adibidez, hasieran.

4- Puntu horretan aukeratutako partea itsatsiko dugu. Horretarako, Editar > Pegar aukeratuko dugu Audacity menuan, edo teklatuan Ctrl + V. Bi fragmentu berdinak izan behar genituzke hasieran eta bukaeran.

Saiatu gaitezke ere, hitz batzuk ezabatzera.

Hitz bat ezabatzea edo artxiboaren parte bat

Grabatutako artxiboaren atal bat moldatzean datza. Daukagun grabaketan, parte bat ezabatzea nahi dugu. Ez da nabarmendu behar artxiboaren atal bat kendu dugula, horrela emaitza ona lortuko dugu. Horrexegatik kontu handiz aukeratu behar dugu ezabatu nahi dugun fragmentua.

Gakoa, fragmentu hori behar den moduan aukeratzean dago, ensaio batzuen bidez. “Reproducir” botoia sakatu dezakegu ziurtatzeko aukeratu dugun atala ondo dagoela, eta artxiboan ez dela nabarmentzen.

Behin ezabatuta dagoenean fragmentu hori, eta mozketa hori asko nabarmentzen bada, atzerantz jo dezakegu, hau da: Editar > Desader. Horrela, artxiboa hasierako egoerara bueltatuko da, eta berriz saiatu beharko gara.

Beste aukera garrantzitsu batzuk:

RECORTAR → Soinu artxiboan aukeratu ez den guztia ezabatzen du.

SILENCIO → Artxiboan aukeratutako fragmentua ezabatzen du, eta bere ordez, isilune absolutu bat ezartzen du.   

Artxibo bati efektuak erantsi

 

 

Anplifikatze efektua.

 

              Izan daiteke, grabaketa bat egiterakoan, zati bat bolumen baxuagoan geratzea edota zati osoa anplifikatzea nahi izatea, hobeto entzun dadin.

 

Gurean, “AUDACITY” hitza aukeratu dugu atalaren barnean editatzeko.

 

1.- Kontu handiz, AUDACITY hitza aukeratzen dugu.

2.- Menuan efecto > amplificar hautatzen dugu. Erabili ditzakegu berez agertzen diren baloreak.

 

3.- Previsualizar sakatzen badugu hitza bolumen egokian dagoen ala ez egiaztatuko dugu. Horrela ez bada, potentziometroa eskumarantz edo ezkerrerantz mugituko dugu.

Kontuan hartu behar da aukeratutako zatia distorsionatuta ez dela egon behar. Dena ondo badago, Aceptar botoia sakatu.

4.- Anplifikatu eta gero, soinuaren patroia honela agertuko da:

Batzuetan, grabatzen duguna fondoko zarata izan dezake, bai inguruenari, ordenagailuari zein mikrofonoari dela eta. Horregatik zarata hori ezabatzea baliagarria da grabatzea kalitatezko grabaketa garbia izateko.

 

Audacity aukera bat dauka zaratak ezabatzeko. Programak berez egiten duena zarata agertzen diren frekuentzia jakin batzuk kentzea da.

 

Kontu handiz ibili behar da, azken finean, hau egiterakoan zaratarekin batera kentzen ari baitugu hamankomunean dauden frekuentziak. Efektu hau aplikatuz gero,zati garbi bat edo soinu metalizatu bat daukan zatia izango dugu. Honen arabera, guk hautatuko dugu komeni zaigun aukera.

 

Fragmentu baten zarata kentzeko, lehenik eta behin zarata dagoen zatia aukeratu behar dugu:

Ondoren, menu-an efecto sakatu eta

eliminación de ruido aukeratuko dugu,

Leiho bat agertuko zaigu eta horretan efektu

hau aplikatzeko bi pauso.

 Lehenengo pausuan, aukeratu dugun zatiaren zarataren                       profila eskuratuko dugu. Modu honetan, programak zer irazi behar duen jakingo du (artxibo osoa aukeratzekotan                  programak ez luke desberdinduko zarata eta grabaketa                        zuzena)

 

              Orduan, obtener perfil de ruido sakatzen dugu.

 

              Programak leihoa itxiko du eta automatikoki bigarren pausora eramango gaitu. Bigarren pauso honetan, lehenik eta behin, zarata dagoen  fragmentua aukeratuko dugu (kasu honetan, grabatu dugun guztia).

Efecto > eliminación de ruido menu-ara bueltatzen gara. Leihoaren beheko aldean bi baloredun potentziometroa aurkitukodugu (Menos y Más).Oro har, menos balorearekin has gaitezke ea zarata kentzen den frogatzeko.

Horretarako, potentziometroa ezkerrerantz herrestatuko dugu eta ondoren, previsualizar botoia sakatzen dugu. Entzuten dugunarekin konforme bagaude eliminar ruido sakatuko dugu. Aurretik aipatu dugunez, programak zarataren frekuentziak ezabatuko ditu.

 

Hau egiterakoan, nahi dugun emaitza ez badugu lortzen, potentziometroa eskumarantz herrestatuko dugu dagokion behaketa eginez gero.

Fade Out Efektua

 

Batzuetan, amaierako mozketa hori gogorregia ez izateko Fade Out efektua erabiliko dugu non soinuari itzali efektua sortarazten dion. Prozedura hau praktikan jartzeko lehen anplifikatu dugun AUDACITY hitza erabiliko dugu.

 

1.- Kontu handiz eraldatu nahi dugun zatia hautatuko dugu dagokion efektua aplikatzeko. Gure adibidean, hitzaren amaierako zatia aukeratu dugu itzaltze efektua aplikatzeko.

 

2.- Efecto > Fade Out sakatzen dugu menuan.

Behin amaituta, soinu-patroia horrela geratu beharko litzateke:

Beste Efektu Batzuk

 

-       Tonu-aldaketa

-       Oihartzun

-       Fade In

-       Wahwah

-       Delay

Audacity Jarduera

Soinu-edizioan sakontzeko, bi proiektu egingo ditugu

1. proiektua

2 minutuko irratsaio bat grabatuko dugu. Horretarako, derrigorrean hauexek aurkeztu beharko ditugu:

1.         Irratsaio mota eta edukiaren ideia finkatzea. Irratsaio mota ezberdin askotarikoak badaude, hala nola,

·         Albistegiak

·         Elkarrizketak

·         Telefono bidezko kontsultak edo deiak (hemen dugu gidoi baten eredu bat)

Kanta-Kantari

 

·         0-10” 1 - ESATARIA

·         20” Musika

·         20” 1 – ESATARIA

·         Musika

·         Euskal Herriko lekurik politenean, Bilbon , hain zuzen ere ...

·         Musika

·         Euskaraz egiten dugun irratsaioa duzu hau, San Bartolomé eskolako                                                                       ikasleak 6.

·         mailako goizeko ikasleek egiten duguna ...

·         Musika

·         20” A IKASLEA

·         Musika

·         Zure bihotzeko kanta

·         Bai, zure bihotzeko kanta ezagutu nahi genuke gaur ...

·         Musika

·         Ba al duzu bihotzeko kanturik? Zein da kanta hori? Zatoz eta hemen konta dezakezu ...

·         Musika

·         20” A IKASLEA

·         Musika

·         Kaixo! Ongi etorri gure irratsaiora!

·         Gaur gurekin dugu ________________. Tarteko mailako ikasle fina zein da zuk gehien maite duzun kanta? Zein da zure bihotzeko abestia?

·         Musika

·         120” Musika: berak ekarri duen kantarekin hasi ....

·         B IKASLEA

·         Kaixo, nire izena _____________ da eta .... (musika azpian xuabe)

·         Musika: berak ekarri duen kantarekin bukatu ....

·         20” A IKASLEA

·         Musika

·         Mila esker ______________. Bere kanta goxoena entzun dugu. Eta zurea zein da? Nahi baduzu

·         gure irratsaiora etor zaitezke guri kontatzera. Badakizu!

·         Musika

·         Eta hau izan da guztia. Datorren astean beste ikasle bat elkarrizketatuko dugu eta berak bere kanta politena ekarriko digu. Mila esker zuen arretagatik. Agur.

·         Musika

 

1.         Gidoia egitea: kontrola eta esatarien testua ongi adieraziz. Honetarako honats                 duzu gidoi baten eredua eta erabilitako terminologiari buruzko informazio

   

                                                   

2.          Audacity programa libreakin proiektua muntatzea.

3.          Audacity programa libreakin irratsaioaren soinu-fitxategia egitea. Mp3 formatura bihurtu beharko dugu. 

Baldintzak:

1.         Iraupena 2 minutu ingurukoa izango da.

2.         Musika BOLADAK ez dira 20'' baino gehiagokoak izango.

3.         Edozein irratsaio mota egin daiteke, baina SINTONIA eta KARETA izango ditu.

4.         Gidoia aurkeztu beharko da, eta ez da grabatuko zuzenduta dagoen arte. Ikasitako terminologia erabi beharko dugu.

5.         Irakasleari gidoia, audacity-proiektua (".aup" fitxategi-luzapena duen fitxategia eta honi dagoen karpeta) eta soinu-fitxategia (mp3 formatuan) aurkeztu beharko zaizkio.

 

 

2. proiektua

Minutu bateko iraupena duten iragarkiak grabatu beharko ditugu. Honakoan aldez aurretik grabatutako soinuak erabili beharko ditugu (5 soinu ezberdin gutxienez). Soinu hauek aipaturiko manualan azaltzen diren helbideetan aurkituko ditugu.

Egin beharrekoak:

1.         Ideia finkatu: Zer iragarriko dugu?

2.         Gidoia egin. Irratsaioarekin egin dugun bezala, esatariak eta kontrola ezberdinduko ditugu. Honakoan kontrolean aldez aurretik grabatutako erabiliko ditugun soinuak aipatu beharko ditugu.

3.         Audacity programa libreakin proiektua muntatu.

4.         Audacity programa libreakin iragarkien soinu-fitxategia egiten. Mp3 formatura bihurtu beharko dugu.

Berriro ere, irakasleari gidoia, audacity-proiektua (".aup" fitxategi-luzapena duen fitxategia eta honi dagoen karpeta) eta soinu-fitxategia (mp3 formatuan) aurkeztu beharko zaio.

TERMINOLOGIA:

 

KONTROLA: Musikaren eta dokumentu grabatuen kontrola adierazten du. Hauexek kontrolatzen ditu:

 

1. SINTONIA: Irratsaioa identifikatzen duen musika da.

2. KARETA: Sintoniaren antzekoa, baina tartean informazioa ere ematen da ,hala

nola, irratsaioaren edukiak, sarreratxoak, aurkezpenak...

3. BOLADA: Bi testu edo informazio ezberdin bereizteko soinuak

4. MUSIKA: edozein musika da.

5. DOKUMENTUA: aurretik grabatutako soinu dokumentu bat da.

6. KUÑA: aurre-grabatutako iragarkiak dira.

 

   

Hauek guztietan, hauexek identifikatu behar dira:

 

1. Izenburua

2. Taldea

3. Iraupena: zenbat denboraz egongo den.

4. Bestelako informazioa: gainera atzealdean geratuko den ala ez, bat-batean moztuko den,...