Aholkuak eta gomendioak

 Gazteria osasuntsuaren dekalogoa

Espainiako Endokrinologia eta Elikadura Zerbitzuaren gomendioak honako hauek dira:

1. Elikadura planifikatu eta orekatua egin ezazu. Saiatu zaitez gozoki, freskagarri, otarteko... lar ez jaten eta fruta, barazki, esneki, leka eta zerealen kopurua handitzen.

 

2. Egunero 5 janari egin eizuz: gosaldu, hamaiketakoa egin, bazkaldu, askaria jan eta afaldu ezazu.

 

3. Jatorduak errespeta itzazu eta saia zaitez koipe eta azukre asko dituen jakiak gutxitu. Bi desabantaila dituzte eta:

 

a) Kaloria asko eta elikagai gutxi dituzte,

 

b) Elikagai gehiegi janez gero beste jaki batzuk jateko gogoak kentzen dizkizu.

 

4. Ez ahaztu karbohidratoak zure energia iturri garrantzitsuena direla. Honako jakietan aurkituko dozuz:

 

a) zerealetan: arroza, olo, arto eta garian

 

b) euren deribatuetan: irina eta zerealekin egindako produktuetan, hots, ogi, pasta eta galletetan.

 

c) lekaleetan: garbantzu, ilar, dilista, indaba eta halakoetan.

 

Hauek guztiek gainera fibra asko daukate eta zure hesteei laguntzeaz gain, gaixotasunak ekiditzeko lagungarri dira.

 

5. Egin ezazu ariketa fisiko erregularra, kirol praktikaren bitartez esaterako. Ibilaldiak egitea edo familia eta lagunekin kirol bat praktikatzea aukera ona izan daiteke.

 

6. Ez ahaztu esnekiak. Oso garrantzitsuak dira zure hezurrek behar diren kaltzioa izateko. Loditzeko joera badaukazu, gaingabetu eta erdi-gaingabetuak aukera ditzakezu.

 

7. Ondo gosaldu! Eguneko janaririk garrantzitsuenak 15-20 minutu eskatzen dizkizu. Gosari on batean ezin dira esnekiak, zerealak (ogia, galletak edota gosarirako zerealak) eta fruta falta izan. Hauek guztiek zure errendimendu fisiko eta intelektualari bultzada handia emango diote.

 

8. Kontu handiz ibili janari azkarrekin, asko loditzen zaitu eta oso gutxi elikatu.

 

9. Garrantzitsua da astiro jatea eta arreta galarazten deutsuen aparailuak (telebista, bideojokoak, etab.) ekiditea.

 

10. Denetarik jan! Gauza desberdinak jan behar dira baina ez larregi. Hobe apur bat bakoitzeko, gauza bateko piloa baino.

 

 

Gogora ezazu arriskutsua dela dietak egitea edota argaltzeko botikak hartzea inolako kontrol medikurik ez badaukazu.

 

E-posta: igtorres36@gmail.com