LEHEN HEZKUNTZA: Ahozko Hizkuntza

Ebaluazio irizpide eta adierazleak

1. ZIKLOA

2. ZIKLOA

3. ZIKLOA

 

1.   Ahozko diskurtsoen esanahia ulertzea, haien erabilerako testuinguruan kokatuta. Testu horien informazio garrantzitsua antzematea, eta beste egoera batzuetan aplikatzea ulertutakoa.

 

 

 

 

1.   Ikaslearen inguruko gizarte-esparruetan eta eskola-esparruan erabilitako ahozko testuak, genero askotakoak, ulertzea, eta testu horien ideia nagusiak ezagutzea, informazio baliagarria hautatzea, eta ulertutakoa beste egoera batzuetan aplikatzea.

 

 

1.   Ikaslearen inguruko gizarte-esparruetan eta eskolan erabilitako ahozko testuak, genero askotakoak, ulertzea, eta testu horien ideia nagusiak eta bigarren mailakoak ezagutzea, informazio baliagarria hautatzea, eta informazio horren ulermena beste egoera batzuetan aplikatzea.

 

1.1.   Ea testuko gaia identifikatzen duen.

1.2.   Ea gelan erabili ohi diren ahozko testuen informazio orokorra eta zehatza ulertzen duen.

1.3.   Ea interpretatzen duen testuaren oinarrizko elementuen (lexikoa, lokuzioak) zentzua, beharrezkoak direnak testu osoa ulertzeko.

1.4.   Ea jarraitzen dien jarduerak egiteko emandako

aginduei edo jarraibideei.

1.5.   Ea jasotako informazioa erabiltzen duen jarduerak egiteko, banakako edo taldekako ikaste-ekintzetan.

1.6.   Ea arretaz entzuten duen.

 

 

1.1.   Ea gelan landutako ahozko testuen generoak ezagutzen dituen.

1.2.   Ea antzematen dituen gaia eta igorlearen helburua.

1.3.   Ea entzute-helburuaren xedeko informazioak antzematen eta bereganatzen dituen.

1.4.   Ea gelan landutako ahozko testuen ideia

nagusiak antzematen dituen.

1.5.   Ea estrategia sinpleak erabiltzen dituen, testuak ulertzerakoan sortzen zaizkion zalantzak argitzeko.

1.6.   Ea arretaz entzuten duen.

1.7.   Ea erabiltzen duen, jarduerak egiteko, banakako nahiz taldekako ikaste-saioetan jasotako informazioa.

1.8.   Ea ulertzen duen diskriminazioa adierazten duten esapide arruntenen zentzua.

 

 

1.1.   Ea ezagutzen dituen ahozko testuen genero ohikoak.

1.2.   Ea antzematen dituen gaia eta igorlearen helburua.

1.3.   Ea entzute-helburuaren xedeko informazioak antzematen eta bereganatzen dituen.

1.4.   Ea antzematen dituen testu akademikoen lehen

eta bigarren mailako ideiak.

1.5.   Ea era bateko eta besteko lanak egiteko behar diren datu zehatzak ezagutzen eta jasotzen dituen, informazioa erregistratzeko bitarteko zenbait erabilita.

1.6.   Ea testuak ulertzeko sortzen diren zalantzak argitzeko estrategia egokiak erabiltzen dituen.

1.7.   Ea arretaz entzuten duen.

1.8.   Ea entzundako testuen ideia nagusiak gogoratzen dituen eta hitzez adierazten.

1.9.   Ea jasotako informazioa erabiltzen duen jarduerak egiteko, banakako edo taldekako ikas-ekintzetan.

1.10.                    Ea ulertzen duen diskriminazioa adierazten duten adierazpideen zentzua.

 

1. ZIKLOA

2. ZIKLOA

3. ZIKLOA

 

4.   Hitzez adieraztea gertaerak, bizipenak edo ideiak era antolatuan azaltzen dituzten testu erraz eta laburrak.

 

 

 

 

4.   Ikaslearen inguruko gizarte-esparruetan eta eskolan erabilitako ahozko testuak, genero askotakoak, sortzea; eta sorkuntza hori nahikoa koherentea izatea, baliabide ez-linguistikoak erabilita (keinuak, euskarri bisualak) eta komunikazio-egoeraren ezaugarriak aintzat hartuta. 

 

4.   Eskola-esparruko edo komunikabideetako ahozko testuak, genero askotakoak, sortzea; eta sorkuntza hori koherentea, osoa eta zuzena izatea, baliabide ez-linguistikoak (keinuak, ikusizko euskarriak) behar bezala erabilita eta komunikazio-egoeraren ezaugarriak aintzat hartuta.

 

 

 

 

4.1.   Ea ikasleak ulertzeko moduan eta erraz adierazten dituen bere ideiak, iritziak, bizipenak eta jakintzak, ikasgelan gertatzen diren ohiko egoeretan.

4.2.   Ea, ikaste-egoeretan, ahozko testu erraz eta laburrak sortzen dituen (deskribapenak, azalpenak), aurrez emandako ereduei jarraituz.

4.3.   Ea gogotsu hartzen duen parte ikaskuntza antolatzeko elkarrizketetan, edo eskolako edukiei buruzko informazioa trukatzen.

4.4.   Ea argi eta ozen hitz egiteko ardurarik duen.

 

4.1.   Ea nahiko argi adierazten dituen ikaste-egoerekiko dituen ideiak, bizipenak eta jakintzak.

4.2.   Ea emandako jarraibideak erabiltzen dituen sortuko dituen ahozko testuen edukia planifikatzeko.

4.3.   Ea aurrez planifikazio gidatua eginda, ahozko testu erraz eta laburrak sortzen eta azaltzen dituen (deskribapenak, azalpenak), argi, behar bezala antolatuta eta ikusizko euskarriak erabilita.

4.4.   Ea gogotsu parte hartzen duen gelan, ikasteko egoeren eztabaidetan.

4.5.   Ea moldatzen den komunikazio-egoeraren oinarrizko alderdietara: helburura, solaskidera eta gaira.

4.6.   Ea ez dituen ohiko esapide diskriminatzaileak erabiltzen.

4.7.   Ea behar bezain ongi intonatu eta ahoskatzen duen.

4.8.   Ea ahotsa eta keinuak kontrolatzen dituen, neurri batean.

 

 

4.1.   Ea argi adierazten dituen ikas-egoerekiko dituen ideiak, bizipenak eta jakintzak.

4.2.   Ea zentzuzko galderak egiten dituen informazioa bilatzerakoan, bai hedabideen esparruan, bai ikaskuntzaren esparruan.

4.3.   Ea oharrik, eskemarik eta gidoirik erabiltzen duen sortuko dituen ahozko testuen edukia planifikatzeko.

4.4.   Ea aurrez planifikazio gidatua eginda, ahozko testuak argi eta behar bezala antolatuta azaltzen dituen (deskribapenak, prozesuen azalpenak eta bestelako azalpenak), ikusizko euskarriak erabilita.

4.5.   Ea gogoz eta ekarpen eraikitzaileak eginez parte hartzen duen gelako ikaste-dinamiken barruan sortzen diren hausnarketa eta eztabaidetan.

4.6.   Ea moldatzen den komunikazio-egoeraren oinarrizko alderdietara: helburura, solaskidera eta gaira.

4.7.   Ea ez dituen ohiko esaera diskriminatzaileak erabiltzen.

4.8.   Ea behar bezala intonatzen eta ahoskatzen duen.

4.9.   Ea nahiko ondo kontrolatzen dituen ahotsa, keinuak eta gorputzaren jarrera.

1. ZIKLOA

2. ZIKLOA

3. ZIKLOA

 

5.                Ikastetxeko harreman-egoeretan parte hartzea, harremanaren oinarrizko arauak betez eta gainerako pertsonei begirunea erakutsiz.

 

 

 

5.                Ikastetxeko eta ingurune hurbileko harremanegoeretan parte hartzea, naturaltasunez eta egokitasunez hitz eginez, hartu-emanaren oinarrizko arauak betez eta gainerako pertsonei begirunea erakutsiz.

 

 

5.                Ikastetxeko eta gertuko inguruneko harremanegoeretan parte hartzea, behar bezalako naturaltasun, egokitasun eta zuzentasunez hitz eginez, harremanaren oinarrizko arauak betez eta gainerako pertsonei begiru begirunea erakutsiz.

 

 

5.1.   Ea solaskideari begiratu eta entzuten dion.

5.2.   Ea hitz egiteko txandaren zain egoten den.

5.3.   Ea gizabidezko arau batzuk erabiltzen dituen.

5.4.   Ea gogotsu parte hartzen duen elkarrekiko lankidetzan eta ikaskuntzan.

 

 

5.1.   Ea elkarrizketak hasi, mantendu eta amaitzen dituen.

5.2.   Ea nahiko ongi aplikatzen dituen gizartean komunikatzeko arauak: arretaz entzutea, txanda itxarotea, errespetuz parte hartzea, solaskideak esandakoaren arabera hitz egitea, eta gizalegezko arau batzuk betetzea.

5.3.   Ea argitasun eta erraztasun nahikoz adierazten dituen ideiak, gertakariak, bizipenak eta sentipenak, egoera bakoitzerako egokia den erregistroa erabiliz.

5.4.   Ea testuingurura egokitutako hitzak eta esamoldeak erabiltzen dituen.

5.5.   Ea iritziak adierazten dituen.

5.6.   Ea egiten duen elkarrizketaren harira datorren galderarik edota iruzkin egokirik.

5.7.   Ea intonazio, jarrera eta keinu egokiak erabiltzen dituen.

5.8.   Ea gogotsu parte hartzen duen elkarrekiko lankidetzan eta ikaskuntzan.

5.9.   Ea ohiko esaera diskriminatzaileak identifikatu eta saihesten dituen.

 

 

5.1.   Ea elkarrizketak hasi, mantendu eta amaitzen dituen.

5.2.   Ea behar bezala aplikatzen dituen hitzezko harremanetako gizarte- eta komunikazio-arauak.

5.3.   Ea koherentzia, argitasun eta erraztasun nahikoz adierazten dituen ideiak, gertakariak, bizipenak eta sentipenak, egoera bakoitzerako egokia den erregistroa erabiliz.

5.4.   Ea testuingurura egokitutako hitzak eta esamoldeak erabiltzen dituen.

5.5.   Ea solaskidearen jardunera egokitzen duen bere hizketaldia.

5.6.   Ea iritzi arrazoituak ematen dituen.

5.7.   Ea elkarrizketaren harira doazen galdera eta iruzkin egokiak egiten dituen.

5.8.   Ea intonazio, jarrera eta keinu egokiak erabiltzen dituen.

5.9.   Ea gogotsu parte hartzen duen elkarrekiko lankidetzan eta ikaskuntzan.

5.10 Ea ohiko esaera diskriminatzaileak antzematen dituen eta horiek ez erabiltzen saiatzen den.

 

1. ZIKLOA

2. ZIKLOA

3. ZIKLOA

 

10. Gelako eta komunitateko hizkuntzen aniztasuna ezagutzea eta harekiko jarrera baikorra izatea, inguruan hizkuntzak nola erabiltzen diren ikusiz.

 


   

10.1.                    Ea identifikatzen duen beraren eta ikaskideen hizkuntza-errepertorioa, haiekiko jakin-mina eta errespetua adieraziz.

10.2.                    Ea hizkuntzekiko jarrera ona duen.

 

10. Gelako eta komunitateko hizkuntzen aniztasuna ezagutzea eta balioestea, inguruko errealitate linguistikoari erreparatuta.

 


 

 

10.1 Ea gelako hizkuntza-errepertorioko hizkuntzak identifikatzen dituen, eta haiekiko jakin-mina eta errespetua adierazten duen, hizkuntzen eta horien hiztunen gaineko aurrejudizioak alde batera utzita.

10.2.Ea hizkuntzekiko jarrera ona duen eta denei ematen dien balioa.

 

 

10. Gelako eta komunitateko hizkuntzen aniztasuna ezagutzea eta balioestea, inguruko errealitate linguistikoari erreparatuta.

 

 


 

 

10.1.Ea identifikatzen dituen gelako eta inguruko zenbait pertsonaren hizkuntza-errepertorioko hizkuntzak, eta adierazten duen haiekiko jakin-mina eta errespetua, hizkuntzen eta horien hiztunen gaineko aurrejudizioak alde batera utzita.

10.2.Ea inguruko egoera soziolinguistiko konkretuak deskribatzen eta komentatzen dituen, errespetua adieraziz eta hizkuntzekin eta horien hiztunekin lotutako aurreiritziak alde batera utziz.

10.3.Ea euskara batua eta euskalki nagusiak ezagutzen dituen, horien komunikazio-balioa aitortuz.

10.4 Ea hizkuntzekiko jarrera ona duen eta denei ematen dien balioa.

1. ZIKLOA

2. ZIKLOA

3. ZIKLOA

 

11. Hizkuntza gutxituak garatzearen eta normaltzearen alde dago.

 


 

11.1.                    Euskarazko jardueretan parte hartzen du eskolan nahiz eskolatik kanpo.

11.2.                    Ea euskara erabili ohi duen eskolako elkarrizketetan.

11.3.                    Ea parte hartzen duen euskal kulturaren transmisioarekin eta sorrerarekin zerikusia duten eskola-jarduera anitzetan.

 

 

11. Hizkuntza gutxituak garatzearen eta normaltzearen aldeko jarrera du.

 


 

11.1 Ea euskarazko jardueretan parte hartzen duen eskolan nahiz eskolatik kanpo.

11.2.                    Ea euskara erabili ohi duen komunikazio-trukean.

11.3.                    Ea parte hartzen duen euskal kulturaren transmisioarekin eta sorrerarekin zerikusia duten eskolako eta ikaslearen inguruneko jarduera anitzetan.

 

 

11. Hizkuntza gutxituak garatzearen eta normaltzearen aldeko jarrera du.

 


11.1.                    Ea euskarazko jardueretan parte hartzen duen eskolan nahiz eskolatik kanpo.

11.2.                    Ea euskara erabili ohi duen komunikazio-ekintzetan.

11.3.                    Ea parte hartzen duen euskal kulturaren transmisioarekin eta sorrerarekin zerikusia duten eskolako eta ikaslearen inguruneko jarduera anitzetan.

 

 

1. ZIKLOA

2. ZIKLOA

3. ZIKLOA

 

13. Zikloari dagozkion literatura-testuak irakurtzea, entzutea eta adieraztea: aho-tradiziokoak, haur-literaturakoak eta helburu ludiko-estetikoa dutenak.

 

 


 

 

13.1.Ea entzuten dituen era bateko eta besteko literatura- testuak, bere interesekin bat datozenak.

13.2.Ea irakurtzen dituen bere adinari egokitutako literatura-testuak.

13.3.Ea gogotsu parte hartzen duen esanahi partekatuak sortzeko negoziazioetan.

13.4.Ea bere bizipenekin erlazionatzen duen obraren edukia.

13.5.Ea ulertzen duen landutako ahozko literaturako eta literatura idatziko testuen esanahia.

13.6.Ea narrazioetako pertsonaia eta gertaera nagusiak hautematen dituen.

13.7.Ea gogotsu parte hartzen duen olerkiak, bertsoak, abestiak, jolasak eta narrazioak antzezten, birsortzen eta errezitatzen, eta hori guztia erritmo, ahoskera eta abiadura egokiz egiten duen.

 

 

12. Zikloari dagozkion literatura-testuak irakurtzea, entzutea eta adieraztea: aho-tradiziokoak, haur-literaturakoak eta helburu ludiko-estetikoa dutenak.

 


 

 

12.1.                    Ea arretaz irakurtzen eta entzuten dituen literatura-genero askotako testuak, bere mailari eta interesei egokituak.

12.2.                    Ea gogotsu parte hartzen duen esanahi partekatuak sortzeko negoziazioetan.

12.3.                    Ea literaturako generoak ezagutzen dituen.

12.4.                    Ea ahozko literaturako eta literatura idatziko testuen esanahi orokorra ulertzen duen, hainbat ezaugarri kontuan hartuz.

12.5.                    Ea ipuineko gatazka antzematen duen, eta istorioko pertsonaien arteko harremanak ulertzen dituen.

12.6.                    Ea gogotsu hartzen duen parte antzezpenetan, birsortzen, olerkiak errezitatzen, bertsotan eta kontakizun-jardueretan.

 

 

12. Zikloari dagozkion literatura-testuak irakurtzea, entzutea eta adieraztea: aho-tradiziokoak, haur-literaturakoak eta helburu ludiko-estetikoa dutenak.

 

 


 

 

12.1.                    Ea arretaz irakurtzen eta entzuten dituen literatura-genero askotako testuak, bere interesei egokituak.

12.2.                    Ea gogotsu parte hartzen duen esanahi partekatuak sortzeko negoziazioetan.

12.3.                    Ea ahozko eta idatzizko literatura-testuen esanahia ulertzen duen, hainbat ezaugarri kontuan hartuz.

12.4.                    Ea naturaltasunez eta modu adierazkorrean ikasten eta errezitatzen dituen literatura-testu sinpleak (olerkiak, abestiak, bertsoak, testu dramatikoak), tradizionalak nahiz gaur egungoak.

12.5.                    Ea naturaltasun eta adierazkortasun nahikoz kontatzen dituen askotariko narrazio-testuak (ipuinak, txisteak, pasadizoak, etab.).

12.6.                    Ea gogotsu parte hartzen duen –erritmo, ahoskera, azentu eta intonazio egokiz- antzezten, testuak birsortzen eta olerkiak, bertsoak eta kontakizunak errezitatzen, horretarako antzezpenaren estrategia sinple batzuk erabiliz.