Haur Hezkuntzako Curriculuma.Halburuak, edukiak eta ebaluazio irizpideak. B06 Berritzeguneko HH eta LHko aholkularitza. 10-11 ikasturtea

HIZKUNTZAK: KOMUNIKAZIOA ETA ADIERAZPENA

1. zikloa

1. BLOKEA. HITZEZKO KOMUNIKAZIOA

2. BLOKEA. KOMUNIKATZEKO BESTE MODU BATZUK: PLASTIKAKOA, MUSIKAKOA ETA GORPUTZAREN BIDEZKOA.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

Ohiko komunikazio-egoeretan, ahozko hizkuntza ren ulermena eta adierazpena pixkanaka garatzea, bide gisa honetarako: errealitateaz jarduteko, beharrak eta sentimenduak adierazteko, esperientziak gogorarazteko eta norberaren eta besteen jokabidea arautzeko.

Norberaren eta besteen komunikazio-asmoetara gero eta gehiago egokitzea.

Hizkuntzaz kanpoko zeinuak ezagutzea eta, pixkana ka, haiek erabiltzea (intonazioa, keinuak, aurpegi-adie razpena), komunikazioaren esanahia sendotzeko.

Ahozko adierazpenarekiko eta norberaren hizkun tza-ekoizpenak hobetzeko interesa eta ekimena (lexikoa, perpausak, komunztadura...).

Komunikazio-trukea zuzentzen duten oinarrizko arauak erabiltzen hastea (hizketan ari denari begiratzea, txandari itxarotea, arretaz entzutea...).

Era bateko edo besteko euskarritan idatzitako testuak erabiltzeko interesa eta ekimena (ipuinak, aldizkariak, liburuak, horma-irudiak, egunkariak...).

Irudiak interpretatzea eta adierazpen grafikoko mo duak bereizten hastea (marrazkiak, zenbakiak, idatzizko hizkuntza...).

Hainbat testu mota (ipuinak, olerkiak, abestiak, erri mak, aho-korapiloak, asmakizunak, deskribapenak...) arretaz entzuteko eta gogora ekartzeko interesa izatea.

Kultura-tradizioko testu errazak ezagutzea eta gogo ra ekartzea.

Zentzumenak aztertzea eta plastikako ekoizpeneta rako berariazkoak zein berariazkoak ez diren materialak eta tresnak erabiltzea. Material eta tresna horien ezau garri batzuk aurkitzea.

Plastika-adierazpenarekiko interesa eta norberaren eta besteen ekoizpenekiko errespetua.

Oinarrizko trebetasunak eta teknikak erabiltzen hastea. Manipulazio-trebetasun finak koordinatzen eta kontrolatzen hastea. Materiala eta tokiak zaintzen parte hartzea.

Norberaren gorputzak dituen adierazteko eta komuni katzeko aukerez jabetzea eta haiekin saiakuntzak egitea.

Ahotsaren, norberaren gorputzaren, eguneroko ob jektuen eta musika-tresnen soinu-aukerak aztertzea.

Zenbait soinu eta kontraste entzumenaren bitartez bereizten hastea: zarata/isiltasuna, luzea/motza, gogo rra/leuna...

Dramatizazio-, imitazio- eta dantza-jardueretan eta gorputz-adierazpeneko bestelako jolas batzuetan parte hartzeko interesa.

Taldeko proiektuak egiten parte hartzea eta inguruan dauden era bateko eta besteko ekoizpen artistikoekiko interesa.

1.– Komunikazio-egoeretan parte hartzea elkarrizketen bitartez, txanda-sistemaren bitartez eta harreman sozialeko jolasen bitartez.

  • Ea gai den komunikazio-egoeretan gero eta aldi luzeagoetan arretari eusteko.
  • Ea harremanetako komunikazio-egoeretan gero eta erantzun zabalagoak eta egokiagoak ekoizten dituen.
  • Ea modu bateko edo besteko komunikazio-estrate giarik erabiltzen duen bere beharrak, sentsazioak edo nahiak adierazteko.
  • Jolas-egoeretan, ea ulertzen dituen helduen komuni kazio-asmoak.

2.– Parekoekiko eta helduekiko harremanetan, ko munikazio-asmoak kontuan izanik erabiltzea ahozko hizkera, eta arretazko eta errespetuzko jarrera erakutsiz entzutea.

  • Ea baliatzen den ahozko hizkuntzaz nolanahiko ego eretan eta nolanahiko solaskidearekin komunikatzeko, eta ea gizarteko zenbait konbentzio erabiltzen dituen (entzutea, hizketakideari begiratzea, hitz egiteko txandari itxarotea...).
  • Ea entzun eta ulertzen dituen Hainbat motatako ahozko testuak (mezuak, kontakizunak, literatura-ekoizpenak, deskribapenak, azalpenak, informazioa...).
  • Ea parte hartzen duen ahozko hizkuntzari loturiko jardueretan: asmakizunak asmatzen, olerkiak ozen esaten, erretolika baten zatiak errepikatzen, ipuinen buka era aurresaten...
  • Ea ulermena hobetzea helburu duen galderarik egi ten duen.
  • Ea arretaz eta errespetuz entzuten duen beste so laskide batzuek beste hizkuntza edota dialekto-aldaera batzuetan adierazten dutena.
  • Ea denboran gero eta modu ordenatuagoan konta tzen dituen eguneroko gertakizunak eta bizipenak.
  • Ea egoera-aldarteen, lehentasunen eta sentimendu en berri ematen duen. Ikasgelan, ea parte hartzen duen atzerriko hizkuntza erabiltzen den egoeretan.

3.– Ikasgelan proposatzen diren irakurketa- eta idazketa-egoeretan interesa izatea eta parte hartzea, eta testu idatziak erabiltzen, haien helburuak ulertzen eta kode idatziaren zenbait ezaugarri ezagutzen hastea.

  • Ea bereizten dituen idatzizko moduak eta adierazpen grafikoko beste modu batzuk (ikurrak, irudiak, zenbakiak...).
  • Ea parte hartzen duen ikasgelan sortzen diren ira kurketa- eta idazketa-proposamenetan.
  • Komunikatzeko, informatzeko eta gozatzeko, ea hizkuntza idatziko euskarri batzuk (liburuak, aldizkariak, egunkariak, ordenagailuak, horma-irudiak eta abar) gero eta modu autonomoagoan erabiltzen dituen.
  • Ea hizkuntza idatzia erabiltzen den egoera esangura tsuei loturiko testu errazik ekoizten duen, eta ea egoki tzen dituen ohiko idazketa-sistemara.

4.– Arte-, teknologia- eta ikus-entzunezko hizkuntzetako berezko bitartekoak, materiala eta teknikak erabiliz adierazten jakitea eta komunikatzea, eta baliabide horien aukerak aztertzeko, horien ekoizpenekin gozatzeko eta ingurukoekin esperientzia estetikoak eta komunikaziozkoak izateko interesa erakustea.

  • Ea saiakuntzarik egin eta aztertzen dituen musika-, teknologia-, ikus-entzunezko, plastika- eta gorputz-hiz kuntzan berezkoak diren materialek, tresnek eta tekni kek adierazteko dituzten aukerak.
  • Ea parte hartzen duen, bai banaka, bai eta taldeka ere, musikako, gorputz-adierazpeneko eta adierazpen plastikoko jardueretan.
  • Ea arreta eta interesik erakusten duen ikusle gisa izaten den kultura-adierazpenekiko eta besteen ekoizpenekiko.

HIZKUNTZAK: KOMUNIKAZIOA ETA ADIERAZPENA

1. BLOKEA: HITZEZKO HIZKUNTZA. ENTZUTEA, HITZ EGITEA ETA BERBETAN ARITZEA.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

kon takizunak, ipuinak, abestiak, errimak, atsotitzak, asma kizunak...

Eguneroko egoeretako helduen eta beste haur batzu en komunikazio-asmoak ulertzea.

Eguneroko testuinguruetan, informazioari, beharrei, emozioei eta nahiei dagozkien ahozko mezuak ekoiz tea.

Ahozko testuak ekoiztean, gero eta egokiago erabil tzea lexikoa eta sintaxi-egiturak, intonazioa eta ahoske ra.

Eguneroko bizitzako gertakariak, kontuak eta go rabeherak, denborari dagokionez, modu ordenatuan gogoratzea eta kontatzea.

Hizkuntzaz kanpoko zeinuak (keinuak, tonua...) erabiltzea, igortzen diren mezuen esanahia indartzeko.

Ohiko komunikazio-egoeretan parte hartzea eta modu aktiboan entzutea.

Hizketaldiak eta elkarrizketak hasteko eta haiei eus teko estrategia egokiak erabiltzea (apelazioak, esku-har tzeetan txandakatzea, ikusizko harremana...).

Ikus-entzunezko bitartekoek igortzen dituzten me zuak interpretatzen hastea.

Ahozko hizkuntza komunikaziorako tresna gisa eta norberaren eta besteen jokabidea arautzeko laguntza gisa hartzea eta balioestea.

Hizkuntzak eta dialekto-aldaerak erabiltzeko intere sa izatea eta errespetatzea.

Komunikazioko ohituretan eta ohiko egoeretan atze rriko hizkuntzan ahozko harremanetan parte hartzeko

interesa izatea.

Hizkuntza idatzira hurbiltzen hastea.

Hizkuntza idatzira hurbiltzen hastea, komunikatze ko, informatzeko eta gozatzeko bide gisa.

Testu idatzietan izaten diren irudiak manipulatu eta interpretatzea, eta irudien eta testuen artean esanahi-harremanak ezartzea.

Idatzizko moduak eta adierazpen grafikoko bestela ko modu batzuk (marrazkiak, grafikoak, zenbakiak...) bereiztea.

Ohiko euskarrietan dauden testu idatzi esanguratsu batzuk interpretatzea.

Hizkuntza idatziko hainbat euskarri gero eta modu autonomoagoan erabiltzea; besteak beste, liburuak, aldizkariak, egunkariak, ordenagailuak, horma-irudiak, etiketak...

Kode idatzia zuzentzen duten arauak aztertzen has tea. Hainbat hitz idatziren arteko aldeak eta antzekota sunak hautematea.

Helduek edota haurrek beraiek irakurritako testuak ulertzeko interesa izatea.

Idazketa benetako helburuak betetzeko erabiltzen hastea.

Gero eta irakurgarriagoak eta hizkuntza idatziko arauetara gero eta egokituagoak diren testuak ekoizteko interesa izatea.

Literatura aztertzen hastea.

Literaturako testu errazak entzutea eta ulertzea, bai tradizionalak bai eta gaur egungoak ere, plazer- eta ikas kuntza-iturri gisa.

Kultura-tradizioko zenbait literatura-testu ozen esan-irakurtzea, eta haien erritmo, errima eta hitz-jo koei erreparatzea.

Hizkuntza-jokoetan modu sortzailean parte hartzea, dibertitzeko eta ikasteko.

Literaturako testu errazak dramatizatzen parte har tzea.

Kultura-tradizio bateko eta besteko literatura-testu ak ezagutzeko interesa eta jakin-mina.

Liburutegia erabiltzen hastea eta liburutegiak infor mazioa jasotzeko, ikasteko, entretenitzeko eta gozatzeko duen garrantzia aintzat hartzea.

Atzerriko hizkuntza bateko abestien, ipuinen, oler kien eta errimen zatiak entzutea, oro har ulertzea, buruz ikastea eta ozen esatea.

1.– Komunikazio-egoeretan parte hartzea elkarrizketen bitartez, txanda-sistemaren bitartez eta harreman sozialeko jolasen bitartez.

  • Ea gai den komunikazio-egoeretan gero eta aldi luze agoetan arretari eusteko.
  • Ea harremanetako komunikazio-egoeretan gero eta erantzun zabalagoak eta egokiagoak ekoizten dituen.
  • Ea modu bateko edo besteko komunikazio-estrategiarik erabiltzen duen bere beharrak, sentsazioak edo nahiak adierazteko.
  • Jolas-egoeretan, ea ulertzen dituen helduen komunikazio-asmoak.

2.– Parekoekiko eta helduekiko harremanetan, ko munikazio-asmoak kontuan izanik erabiltzea ahozko hizkera, eta arretazko eta errespetuzko jarrera erakutsiz entzutea.

  • Ea baliatzen den ahozko hizkuntzaz nolanahiko egoeretan eta nolanahiko solaskidearekin komunikatzeko, eta ea gizarteko zenbait konbentzio erabiltzen dituen (entzutea, hizketakideari begiratzea, hitz egiteko txan dari itxarotea...).
  • Ea entzun eta ulertzen dituen Hainbat motatako ahozko testuak (mezuak, kontakizunak, literatura-ekoizpenak, deskribapenak, azalpenak, informazioa...).
  • Ea parte hartzen duen ahozko hizkuntzari loturiko jardueretan: asmakizunak asmatzen, olerkiak ozen esaten, erretolika baten zatiak errepikatzen, ipuinen buka era aurresaten...
  • Ea ulermena hobetzea helburu duen galderarik egiten duen.
  • Ea arretaz eta errespetuz entzuten duen beste solaskide batzuek beste hizkuntza edota dialekto-aldaera batzuetan adierazten dutena.
  • Ea denboran gero eta modu ordenatuagoan konta tzen dituen eguneroko gertakizunak eta bizipenak.
  • Ea egoera-aldarteen, lehentasunen eta sentimendu en berri ematen duen. Ikasgelan, ea parte hartzen duen atzerriko hizkuntza erabiltzen den egoeretan.

3.– Ikasgelan proposatzen diren irakurketa- eta idazketa-egoeretan interesa izatea eta parte hartzea, eta testu idatziak erabiltzen, haien helburuak ulertzen eta kode idatziaren zenbait ezaugarri ezagutzen hastea.

  • Ea bereizten dituen idatzizko moduak eta adierazpen grafikoko beste modu batzuk (ikurrak, irudiak, zenbakiak...).
  • Ea parte hartzen duen ikasgelan sortzen diren ira kurketa- eta idazketa-proposamenetan.
  • Komunikatzeko, informatzeko eta gozatzeko, ea hiz kuntza idatziko euskarri batzuk (liburuak, aldizkariak, egunkariak, ordenagailuak, horma-irudiak eta abar) gero eta modu autonomoagoan erabiltzen dituen.
  • Ea hizkuntza idatzia erabiltzen den egoera esangura tsuei loturiko testu errazik ekoizten duen, eta ea egokitzen dituen ohiko idazketa-sistemara.

4.– Arte-, teknologia- eta ikus-entzunezko hizkuntzetako berezko bitartekoak, materiala eta teknikak erabiliz adierazten jakitea eta komunikatzea, eta baliabide horien aukerak aztertzeko, horien ekoizpenekin gozatzeko eta ingurukoekin esperientzia estetikoak eta komunikaziozkoak izateko interesa erakustea.

  • Ea saiakuntzarik egin eta aztertzen dituen musika-, teknologia-, ikus-entzunezko, plastika- eta gorputz-hizkuntzan berezkoak diren materialek, tresnek eta teknikek adierazteko dituzten aukerak.
  • Ea parte hartzen duen, bai banaka, bai eta taldeka ere, musikako, gorputz-adierazpeneko eta adierazpen plastikoko jardueretan.
  • Ea arreta eta interesik erakusten duen ikusle gisa izaten den kultura-adierazpenekiko eta besteen ekoizpenekiko.

2. BLOKEA: IKUS-ENTZUNEZKO HIZKUNTZA ETA INFORMAZIOAREN ETA KOMUNIKAZIOAREN TEKNOLOGIAK.

Tresna teknologikoak erabiltzen hastea; besteak beste, ordenagailua, unitate periferikoak, soinu- eta

komunikazioa errazteko tresna baitira.

Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak behar bezala eta modu esanguratsuan erabiltzeko beha rraz jabetzen joatea.

Ikus-entzunezko ekoizpenak ikustea, hala nola fil mak, bideoak edo irudien aurkezpenak. Horien edukiei eta estetikari buruzko balioespen pertsonala egitea.

Errealitatea eta ikus-entzunezko adierazpena bereiz ten ikastea pixkanaka.

Ikus-entzunezko ekoizpenak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea bi hizkuntza ofizialak finkatzeko eta atzerriko hizkuntzara hurbiltze ko.

3. BLOKEA: ARTE HIZKUNTZA.

Plastikako ekoizpenak egitea hainbat material eta teknika erabiliz.

Plastika-hizkuntza osatzen duten zenbait elementu ren berri izatea (lerroa, itxura, kolorea, ehundura, espa zioa...) eta horiekin saiakuntzak egitea.

Gertakariak, sentimenduak eta emozioak, bizipenak edota fantasiak marrazkien eta plastikako ekoizpenen bitartez adieraztea eta komunikatzea.

Plastikako hainbat lan mota gero eta modu doitua goan interpretatzea eta balioestea.

Ahotsaren, norberaren gorputzaren, materialen, eguneroko objektuen eta musika-tresnen soinu-aukerak aztertzea.

Soinu eta erritmo errazak ekoiztea, melodiak inter pretatzeko edo bestelako ekoizpen batzuen akonpaina mendua egiteko: testuak, irudiak...

Mugimenduaren eta soinuaren arteko, eta hitzaren eta soinuaren arteko koordinazioa, jolasak, abestiak, errimak eta ipuinak abiapuntu hartuta.

Ingurune naturaleko eta sozialeko soinuak ezagutzea: animaliak, telefonoa, sirenak...

Soinuen zenbait ezaugarri bereizgarri eta oinarrizko kontraste entzumenaren bitartez bereiztea (zarata/isilta suna, luzea/motza, gogorra/leuna, altua/baxua).

Hainbat genero eta estilotako zenbait musika-lan arretaz entzutea.

Kultura-inguruneko folklorea eta bestelako adieraz pen artistiko batzuk aintzat hartzea eta haiekiko interesa izatea.

Ekoizpen artistikoko talde-proiektuetan parte har tzeko ekimena eta interesa izatea.

4. BLOKEA: GORPUTZ HIZKUNTZA.

Adierazpen-baliabide gisa, norberaren gorputzak dituen komunikatzeko aukerak aztertzea, horietaz jabe tzea eta erabiltzea.

Objektuak harremanetako eta adierazpenetako bi tarteko gisa erabiltzea.

Adierazpen- edo komunikazio-xedearekin, gorputza eta mugimenduak era bateko edo besteko ezaugarriak dituzten beste pertsona, espazio, denbora eta objektu batzuetara doitzea.

Jolas sinbolikoen bidez, pertsonaiak eta egoera erre alak edo irudimenezkoak antzeztea.

Dramatizazio-, imitazio- eta dantza-jardueretan eta gorputz-adierazpeneko bestelako jolas batzuetan parte hartzea.

Besteen adierazpen, errepresentazio eta dramatiza zioekiko interesa eta errespetua izatea.

1