TXANPINOI PERTSONA

Txanpinoi petsona oso baxua da, baina bere buruarekin ez hainbeste, eta orain deskribatuko dut  zer ikusten den.

Bere buruak ez du iruditzen hori dela, baizik eta txanpinoi bat baino handiagoa beraren antza eta guztiz baitauka . Sudurra patata bat baino itsuasiagoa  da. Bere betaurrekoak bihotzak dirudite. Ile kizkurra du eta korda baten korapiloa baino korapilatsua du.

Bere belarriak Dumborenak baino handiagoak dira. Bere haginak untxiarenak baino handiagoak dira baita bezain zorrotzak ere. Bere bizarra langostinoen biboteak baino handiagoak dira.

Oso itsusia da!!!!!!!!! Koldo

Jack Esparrow  

Jack Esparrow-ek beti darama txapela bat hiruki  bat bezalako formarekin. Txapelaren azpian zapi gorri bat darama, odolez zikinduta dagoela ematen du. Bere ilea  “ rasta” beteta dago, fregona bat bezala. Bere begiak marroi kolorekoak dira, goroztiak bezalakoak; sudurra oso handia da, mendi bat bezain handia. Ahoa gorri kolorekoa da, tomate gorri bat bezalakoa.  Ahoaren eta sudurraren tartean bibotea dauka, eta teilatu formakoa da.  Eta ahoaren azpian kokospekoa  du, musikako bi makilak dirudi. Berak beti darama amantala handi eta luze bat. Pantaloi marroi pare bat darama, zuhaitzen enborraren kolorearen bezalakoa. Oinetan bota pare bat darama. Boten gainean ematen du pantaloi motz pare bat daramala.   Leire Bolaños       

 Patatin deskribapena

Patatinek oso aurpegi itsusia du: ahoa, hortza,ilea... Ahoan bi hortzak dauzka bakarrik eta ematen du arratoi bat dela. Bere sudurrean fijatuz gero patata handi bat daukala ematen du. Buruak onddo bat ematen du, Aurpegikoa ikusi ta mozorratuta dagoela onddo batekin ematen du, buruak onddoak beste altuera baitauka. Kokotsean ile asko du. Buruan, berriz,  ile oso gutxi dauka. Belarrietan dauden ileak olatu  txiki-txikiak bezain borobilak dira, marraskilu batek dituen beste marra dituzte ileek. Belarriak tronpeta baten ahoa  bezain zabalak dira, handi handi-handiak dauzka..

Ia beti eramaten du AC-DC kamiseta. Bere azalera hirina kolorekoa da. Denok oso harreman onak dauzkagu berarekin. Oso argala da baina indar pxka bat du. Oso argala izateagatik handi-handia da espagetia baino argalagoa ikusten zaio beti. Ate baten luzera beste du,  altuerak  1´94an neurtzen duelako. Denok geratzen gara aho zabalik zerutik ezer eroriko bazaigu jateko, bere altueran arreta jartzean. Gaizka

Lorez inguraturik

Ikusi,  eta udaberrian gaiztainondo bat bezala sentitu nintzen, bere bihotza oso handia dela eta.Orain dela gutxi pertsona oso arraroa ikusi nuen kaletik hona heme bere deskribapena:

Ikusi nuen pertsonaia oso bitxia da. Arraroa eta bitxia izan arren oso bihotz onekoa da. Baina batzuetan, haserretzen denean generalki oso bihurria eta gaiztoa bihurtzen da.Biana bakoitzak bere izaera du eta horregatik guztiekin harreman onak dauzka.

Baina bueno,  bagoaz bere deskribapen fisikoarekin. Berak beti txapel bat daraman bere buruan, txapel hori biguna da, baita handia ere, bere marroi kolorea bereizte du, eta onddo bate itxura du. Bere begien aurrean eramaten dituenak, laranja kolorekoak dira eta bere lenteak bihotz itxurakoak dira. Duen sudurrak patata formakoa da, latza eta marroia. Bere sudu hobiak  kobazulo bat bezain sakonak dira baita bere ahoa ere. Bere belarria arroka bat bezain handia da. Bere ahotik bi hortz ateratzen dira, hortz horiek telefono mugikor bat bezain luzeak dira. Pertsonai hau loditsu samar dago, jatea asko gustatzen zaiolako da, hirurehun orrialdeko liburu bat bezain lodia da. Ibiltzean elefante baten antza du. Eta hau izan da nire partsonaia bitxi baten deskribapena.  Iker

MARKEL ARRAROA  

Markelen buruak perretxiko handi baten itxura du, bere ileek espagetiak dirudite. Begiek bihotz antzako betaurrekoak eramaten dituzte. Dunbo elefanteko bezalako belarriak ditu. Bere sudurra patata handi bat bezain potoloa da, tamainari begira. Hortzek untz erraldoi batenen itxura dituzte. Bizarrek espageti luze batzuen  antza dute.  Guzti honek batera ikusita, Markel arraroa bihurtzen du. Alén

Nor ote da?

Orain dela gutxi gizon arraro bat ikusi nuen eta bere deskribapena egin dut zuekin  konpartitzeko.

Bere burua perretxiko bat bezalakoa da, luzea, karratua eta borobila. Sukaldari bat dela ematen du pertsonaia arraro horrek.

Bere bekainek, erregela bat ematen dute, lau-lauak direlako.

Ilea, konfetia bezalakoa da, oso kizkurtuta baitago.

Bere betaurrekoek, bihotz bat ematen dute, eta oso politak dira.

Bere belarriak, eskuko telefonoa ematen dute, handi-handiak.

Sudurra patata bat bezalakoa da handia eta borobila.

Hortzak, bi arkatz bezalakoak dira, oso luzeak.

Kokotza, liburu bat ematen du, ilez beteta.                                         

Bere hankak ahatea baten hankak bezalakoak dira.

Bere oinak harriak ematen dute eta horregatik asko kostatzen zaio ibiltzea asko pisatzen dutelako.

Bere eskuak papera bezalakoak dira, estu-estuak eta,  bakarrik hiru hatzamar ditu. Patricia Vacas

Mutil itsusia    

Pasa den egunean ikusi nuen lagunak, munduko mutilik itsusiena ematen zuen….Susto itzela eman zidanean lurrera harrituta jauzi nintzen orain nolakoa zen deskribituko dizuet:

Mutil haren burua oso handia da eta onddo erraldoi baten modukoa. Beraren sudurra hain da biribila eta kolore gorriduna, tomate baten hantza duela. Bere bizarra luzea eta iletsua da ahuntz  batenaren modukoa. Beraren hortsak hain dira handiak eta karratuak untzien hortsak diruditen. Mutikoaren belarriak hain zabalak dira elefanteek dituztenak bezain handiak dira, bere lepoa oso luzea da lepoluze batek duen lepoa dirudi. Beraren ilea pailazo batenaren moduan kixkurtuta dago. Beraren oinak txalupa erraldoiak bezain handiak dira. Bere besoak adar zatiak dirudite. Bere gorputza mehe-mehea da espageti bat bezalakoa. Dituen hankak puntan amaitzen dute artazi baten modura. Duen silborra hain iletsu dago Irati basoa dirudila. Amaitzeko mutilaren ipurdia hain gizena da Olentzeroren tripa dirudila. Patricia Pérez

Hankamotz

Atzo basoan geundela pertzonaia oso arraro bat ikusi nuen fikziozkoa zirudien eta ikustean ez genuen sinesten zer ikusten ari ginen guztiok oso harrituta geratu ginen.

Orain zuei deskribatuko dizuet:

Hankamotzek beti eramaten du kapel bat, kapel horrek perretxiko baten itxura du eta bere ile latzek iruditzen du sorgin baten erratza ematen zuten. Bere belarriak azalore baten hostoak bezalakoak dira. Zeramatzan betaurrekoek bi bihotzeko antza dute. Sudurrak txerri baten bezalakoak dira. Eta hortzak untzi batenan bezakoak.

Bere kokotza ilez beterik dago eta baso itxura du. Bere lepoa lepaluze batena bezalakoa da. Bere besoa ilez beteta dago. Baditu hankak baina oso motzak dira.

Ea norbaitek bera bezalako beste pertsonaia bat ikusiko duen!!

UNAI