Familien gida
Acceso a Guia de las familias en castellano
XEDEA |
|
IKUSPEGIA |
|
BALIOAK |
|
Auten eskolan aurrera eramango diren proiektuak honako hauek dira:
-HH: Eskuz-esku, ahoz-aho.
-LH5: Aprendiendo del teatro, disfrutando mientras tanto.
-Kirola patio orduan.
- Ikaskuntza Egoeren bidez lan egingo da Lehen Hezkuntza osoan.
Ekainean ikasturte honetarako egutegia bidali zen. Bertan, eskola egunak eta jaiegunak zehazten dira.
Eskola ordutegia 9:00etatik 14:00etara bitartekoa da.
Ez da derrigorrezkoa zentroan 16:30ak arte egotea. Hala ere, garraiatuak diren ikasleek jantokiko diru-laguntza galduko dute ez badira gelditzen eskolan 16:30ak arte. Familiek zuen seme-alabak jasotzeko hainbat aukera dituzue:
Eskolako helburuetako bat elkarbizitza hobetzen lagunduko duten baloreak lantzea eta onartzea da, bai sortzen diren gatazkei erantzuna emanez baita prebentzioan ere.
Eskolan adimen emozionala eta giza trebetasunak era sistematikoan baita Ikaskuntza Egoeren bidez lantzen dira.
Eskolako arauak errepasatzeko eta gatazkak indarkeriarik gabe bideratzen laguntzeko, zuen partaidetza eta inplikazioa eskatzen dugu.
Gertaera bat gertatzen bada eta kasua nahiko larria bada, Educan erregistratzen da.
Gurasoak informatzen dira eta eskolak neurriak hartzen ditu.
Esteka honetan eskolako bizikidetza araudia azaldu egiten da.
Eskola LAGUNTZA izeneko emozio hezkuntza programako kidea da.
Eskolak, SKOLAE programaren hasieratik, bertan parte hartzen du.
Hainbat proposamen eta jarduera era sistematikoan burutzen dira bai geletan baita eskola mailan ere.
Une honetan, hauek dira gure helburuak:
Gure Hezkidetza Planaren helburuak lortzeko, eskolan, jarduerak diseinatzen dituen Talde bultzatzaile bat dugu.
Ikasleren batek eskolara baldin ez badator, hutsegitea jakinaraztea beharrezkoa da (email, agenda, oharra eta telefono bidez).
Ikastetxearekiko komunikazioa posta elektronikoaren bidez egingo dugu; beraz, zuen posta elektronikoa maiztasunez begiratzea eskatzen dizuegu.
Edozeinek erreklamazioak, iradokizunak, kexak edota eskerrak eman ahal ditu. Horretarako eskolako web orrian dagoen formularioa erabili daiteke.
Zerbitzu Osagarrien Bulegoaren bidez, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari dagokio Zubiritik kanpo bizi diren ikasleentzat diruz lagundutako zerbitzu hori antolatzea eta kontratatzea. Zubiriko ikasleek dirulaguntzarik gabe erabili ahal izango dute.
Jantokia ikastetxeak antolatzen du, urritik maiatzera, astelehenetik ostegunera, 14:00etatik 15: 40ra.
Jantoki txikia APYMA elkarteak antolatzen du. Interesa duten familiak beraiekin harremanetan jarri behar zarete.
Urritik maiatzera, astelehenetik ostegunera 15:40etatik 16:30etara bitarte, eskolaz kanpoko ekintzak antolatzea eta kudeatzea eskolako irakasleei dagokie.
Eskolan dugun ingurunea aprobetxatuz eta bailarako herriak sakabanatuak daudela kontuan hartuz, ikaskideek beraien artean harremantzeko zailtasunak dituztenez, aire zabaleko jolas librea sustatuko da. Irakasleek proposamen zehatzak egingo dituzte egunero:
Euria edo eguraldi desegokia egitekotan, giroak eskola barrura edota eremu estalietara pasako dira.
Eskolaz kanpoko ekintzen funtzionamendua
Zerbitzu Osagarrien Bulegoaren bidez, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari dagokio zerbitzu hori antolatzea eta kontratatzea Zubiritik kanpo bizi diren ikasleentzat.
Ez dagokion ibilbide bat ohiko moduan erabili behar duten ikasleek hutsik dagoen plaza erabiltzeko eska dezakete.
Indarrean dagoen araudiak ezartzen duen bezala, eskola-garraioa ikastetxetik aterako da:
Iraila, ekaina eta ostirala 14: 00etan.
Gainerako egunetan 16: 30etan.
Ibilbide bat erabiltzen duten familiak ados jartzen badira garraioaren ordutegian, zentrotik irteteko ordutegia aurreratu daiteke.
Bestalde, autobusen maniobrak errazteko eta garraiatutako ikasleen irteera errazteko, gogorarazten dizuegu ezin dela patioarekin muga egiten duen espaloiaren ondoan aparkatu.
Garraiatutako ikasleen kasuan, egunen batean ez badute autobus-taxia erabiliko etxera itzultzeko, gurasoek autobusaren zaintzaileari eta dagokion tutoreari jakinarazi beharko diete. Kontuan izan ikasleak beste norako batean jaitsi ahal izango direla, baldin eta beren bide berean eta familiartekoren bat egon beharko den aurreko geralekuren batean badaude. Inola ere ezin izango da ibilbidea aldatu edo dagokion geralekuaren ondoren jaitsi, aseguruak ez bailuke estaliko.
Eskolan gorabeheren liburu bat dago, garraiolariak, laguntzaileak, garraioaz arduratzen den ikastetxeko irakasleek edo hezkuntza-komunitateko beste estamentu batzuetako ordezkariek bertan erregistratu ahal izan ditzaten garraioari buruzko gorabehera guztiak.
Eskolak hurrengo aukerak eskaintzen ditu:
Gela bakoitzean klasea ematen duten irakasleek lau ebaluazio saio burutzen dituzte: Ikasturte hasierako aurre-ebaluaketa eta hiruhileko bakoitzeko bukaerako ebaluaketak (azaroan, martxoan eta ekainean). Ebaluaketa bakoitzean buletin bat betetzen da eta gurasoei bidaltzen zaie.
Behar bereziko umeen ebaluaketan PTak ere parte hartzen du.
Legediak adierazten duen bezala, tutore bakoitzak familiarekin umeen garapenari buruz hitz egiteko, gutxienez, bi elkarrizketa izango ditu (eskolan, meet edo telefonoz). Hala ere, familiek edo irakasleek alderdiren bat aipatu nahi badute edo egokitzat jotzen badute, behar diren harremanak izango dituzte.
Espezialista, PT/Logopeda edo orientatzailearekin hitz egin nahi bada eskaera tutorearen bidez egingo da. Irakasleekin egingo diren elkarrizketa guztiak aurrez hitzordua eskatuta egingo dira.
Ikastetxeko Larrialdietarako Planean sartuta, egunen batean, denbora neurtuz, ikastetxe-hustea eginen da. Ebakuazio ekintza honek une larrietan ikastetxetik ateratzeko entrenamendua eta ikasleen akatsak zuzentzea helburu du.
Gurasoen kuota 100 euro izango dira kurtso osorako (erabiltzen den materiala, txangoak, fotokopiak…). Bi seme-alaba badira 200€. Hiru seme-alaben kasuan 250€.
Norbaitek kuota zatitu nahiko balu, idazkaritzarekin harremanetan jarri.
DK0029 Haur Hezkuntzako informazioa
DK0030 Lehen Hezkuntzako informazioa
DK0028 Familien gida Orria /1