Matrikulen inportazioa
- Ikasleak > Matrikula > Zuzeneko matrikula/ Inportazioa menura joko dugu:

Menu horretan bi eragiketa egin ditzakegu:
- Alta eskuz egin (Zuzeneko matrikula): klikatu Xehetasuneko gezia, “Eskuz egindako altak” lerroan.
- Matrikula multzo bat inportatu fitxategi berri batetik; klikatu Fitxategi berria inportatu botoia.
- Fitxategi berria inportatu botoia klikatuko dugu:

gure ordenagailutik .csv fitxategia igo eta oharrak sartuko ditugu (inportazio hori beste batzuetatik bereizteko) eta, azkenik, Bidali botoia sakatuko dugu.
- Inportazioa amaitzen denean (matrikula asko baditu, zenbait minutu beharko dira), lerro berri bat agertuko da pantailan:

“Laburpena” gelaxkan emaitzaren berri emanen zaigu. Adibidean, 3 matrikula ezin izan direla ongi egin ikusten ahal dugu.
- Inportazioaren xehetasuneko gezian klik eginen dugu. Ikasmaila hautatzen ahalko dugu eta matrikulen zerrenda bat agertuko zaigu. Zerrendan, kargatu ezin izan diren matrikulak lehenbizi agertuko dira.

- Prozesua osatzeko, arazoren bat duten kasuak konpondu behar dira. Arazoak gertatzen dira pertsona baten datuak igotzean, datu horiek Educak dituen datuekin kointziditzen ez dutenean. (Adibidez, inportazioko fitxategian ikasle baten NANa eta izen-deiturak bat datoz Educan daudenekin baina jaioteguna ez). “Ikaslearen izena” zutabeak Educako oraingo izena erakusten du eta hirukitxo horia sakatuz gero, inportazioko fitxategiaren datuak ikusiko ditugu.
- Matrikula eskuz ebatzi behar da, ikaslearen izena klikatuz.
