2019-2020ko IKASTURTEAREN AMAIERA: EBALUAZIOARI BURUZKO AHOLKUAK

BIGARREN HEZKUNTZA

SARRERA

Pasaden apirilaren 22an jasotako “Hezkuntza plana: 2019-2020 ikasturtearen amaiera” dokumentutik abiatuta, ebaluazioari buruzko erabakiak, beste alderdi batzuk bezala, ikastetxe bakoitzeko autonomiaren menpe geratu dira. Jarraibideek adierazten duten moduan, Berritzeguneok, erabil daitezkeen jarduera motei edo material didaktikoei buruzko gomendioak ezarri ahal izango ditugu. Beraz,  txosten honen bidez, era praktikoan eta eszenarioa desberdinak kontutan harturik, hainbat aholku eskaini nahi dizkizuegu, jakinda prozesu hau guztia ikastetxe bakoitzak bere ikuskariarekin adostuko duela.

Proposamen honen helburu nagusia zera da: ikastetxeei beren erabakiak hartzeko lagungarriak izan daitezkeen informazioak, baliabideak eta aholkuak ematea.

Ebaluaziori dagokionez, ondorengo alderdiak abiapuntua izango dira:

  1. Hirugarren ebaluazio integratua ala bereiztua.
  2. Curriculumaren funtsezko alderdiak eta ebaluazio-irizpideak. Konpetentzien oinarritutako ebaluazio-irizpideak eta minimoak.
  3. Irakaskuntza eta ebaluazioa telematikoaren baldintzetan, ebaluagarriak diren ikaslanak.
  4. Ebaluazioak ikasleen aurrerapenen eta lorpenen ebidentziak, frogak eta ebaluazio-tresnak
  5. Irakasle-taldeen koordinazioa eta ebaluazio-bilerak.
  6. Familiekiko koordinazioa eta komunikazioa

ALDERDIAK

1-Hirugarren ebaluazioa integratua ala bereiztua.  “Bi aukera horiek irekiak daude.”

AHOLKUAK

BALIABIDE LAGUNGARRIAK

-Ikastetxe bakoitzak bere egoera eta posibilitateak aztertu behar ditu dagokion erabakia hartzeko

-Baieztatu behar dugu ondo doan ikasleari gainditzeko joera eta trakets doanari gainditzeko aukera.

Ikastetxearen erabakia da

2-Curriculumaren funtsezko alderdiak eta ebaluazio-irizpideak. “Ikasturtearen 2. hiruhilekoan lortzeko planifikatutako helburuak, orain maila-gutxienekotzat jotzen dira eta oinarrizkotzat hartuko dira ikasturte osoaren ebaluazio-prozesuan.”

AHOLKUAK

BALIABIDE LAGUNGARRIAK

  1. Aurreko ebaluazioak gainduta ez dituzten ikasleak:

-3.ebaluazioan lehenengo bietako helburuak lortzeko lanak agintzea izango lirateke proposamen egokia, beti etxealdian eta bide telematikoak kontutan hartuta.

-Lanak helburu minimoetan zentratu behar diren arren, 3. ebaluazioari dagozkion edukiak ere sartu ahal dira.

-Lan hauen gaia, motibagarriagoa izateko, errealitate honetan zerikusirik duena izan daiteke, hala nola, koronabirusa bera: birusen ezaugarriak, osasun gaiak, estatistikak edo datuen lanketa, “Fake news” edo buloen analisia, pandemiari buruzko momentu historikoak, konfinamendu-erabakien analisi etikoa, Familia-bizikidetza konfinamendu-egoera horretan…

-Ikasleek lan hauek era egokian egiten badituzte, minimoak gaindituta, ERREKUPERAZIO modukoak ere baliagarriak izan daitezke. Orduan 5 izango da azken kalifikazioa.

 

  1. Lortu zituzten ikasleen ebaluazioa:

-Eskuratutako helburuak eta gaitasunak sakontzeaz gain, hirugarren honetakoak lortzeko bidean aurreratuko da.

-Hala eta guztiz, helburuak lortzeko, bizitzen ari garen errealitateri buruzko lanak ere proposatu ahal dizkiegu edo gai esanguratsuak, arloen artekoak barne.

Ikasle guztiak:

-3. ebaluazioan, nahiz eta era “normalean” aurrera eramatea, minimoak kontutan hartzea, minimo horiek orain maximo bihurtu direlako. Programazioak (edukiak, ebaluazio-irizpideak…) egokituta egon behar dira.

-Ebaluazio integratua aukeratuz gero, 3.ebaluazioko lanak modu positiboan soilik hartzen dira.

-Beraz, ikaskuntzan sakontzeko jarduerek berebiziko garrantzia izango dute azken etapa honetan.

Funtsezko alderdiak:

Hezkuntza Plana. Arlo bakoitzaren minimoak:

-DBH: 14-17. orrialdeetan

-Batxilergoa: 18-21 orrialdeetan

-Kalifikazioak: 32.orrialdean

Minimoak (ISEI)

-DBH2: DBH2, ebaluazio-irizpideak eta minimoak

-DBH4: DBH4, ebaluazio-irizpideak eta minimoak

Dokumentu lagungarriak:

-Rosa Ortega: DBHko Jakintzagaien

ebaluazio irizpideak eta adierazleak, mailaka

-Hezkuntza Saila: Oinarrizko zehar-konpetentziak eskuratzeko Prozeduren eta jarreren artxiboa

3-Irakaskuntza eta ebaluazioa telematikoaren baldintzetan, ebaluagarriak diren ikaslanak. "Ikasleak motibatzeko Coronavirusaren gaiarekin, hots, bizi dugun egoerarekin lotutako erronkak bidaltzea gomendatzen da.” “Guzti hau Online metodologiara egokituta eta, beraz, ebaluazioa ere bai.” “Ikaslea informazioa bilatzeko prozesuan inplikatu behar da, baita gogoeta egiteko prozesuan ere.”

AHOLKUAK

BALIABIDE LAGUNGARRIAK

-Bizi dugun egoera guztiz salbuespenezkoa da. Ezin dugu jokatu egoera normalean bagina bezala. Eta horietara egokitu beharra dago eta lan-eskemak aldatu behar ditugu, ohiko lan-ohiturei eta moduei eustea saihestuz.

-Beraz, ebaluazioak proba presentzialen mimetismotik ihes egin behar dugu. Lanetan eta erronketan oinarritutako ebaluazio jarraitua aukerarik onena da.

-Testu liburua erabili ahal da, baina beti informazioa eskuratzeko tresna bezala. Testu-liburuetan normalean proposatzen diren ikas-jarduerak ez daude prestatuta irakaskuntza ez presentzialarako.

-Sistema digitalek beraiek baldintzatzen dute ikas-jardueren antolakuntza eta egitura. Gure proposamen guztietan, ebaluazio-sistema zehaztea ezinbesteko da, ebaluazio ebidentziala egin nahi badugu.

Horretarako, jarduerek baldintza batzuk bete behar dituzte:

-Erronka didaktiko bezala planteaturik, hau da, ekoizpena egiteko ikas-jarduera sorta eta ibilbide ikertzailea gidatua.

-Etxean garatzeko bideragarriak, familien eta ikasleen egoera kontutan hartuta. Konexio traketsa eta konexiorik gabeko kasuak egonda.

-Planteamendu aldetik oso argia, denbora eta entregatzeko epeak ondo definituta.

-Astero edo hamabostero, erronka bat. Ikasgaiaren orduen banaketa: ordu bat lana azaltzeko, gainerakoak  zalantzak argitzeko (emailez, bideokonferentziaz, telefonoz…).

-Zentzu honetan, garrantzitsua da irakasleen arteko koordinazioa, mota hauetako lanak ordu tarte berean bidaltzeko. Horrela, ikasleek ez dute ustekabean lan zama gehiago aurkituko egunean zehar, eta eginbeharrekoan zentratu ahalko dira.

-Edukien aldetik, arloetako prozedurei eta jarrerei indarra ematen.

-Ahalik eta motibagarriagoak: ikaslea ikerketa prozesuan inplikatzen, momentu honetako errealitatea interpretatzeko zentzuzkoak. Gai aproposa koronabirusa bera izan daiteke. Erronken adibideak eskuineko zutabean aurkituko dituzue.

-Erronka bakoitzean, ikas- jarduera laburrak egin ondoren, ikasleek “ekoizpen pertsonalizatu bat” eskatzea, ebaluazio pertsonalizatua ere errazteko modukoak.

-Ez dugu ahaztu behar MOTIBAZIOAk duen garrantzia, eta zentzu honetan, gaien aurkezpena, ikasleen eta irakasleen arteko loturak sendotzea bezain inportantea da.

(Fernando Trujilloren bideoa ikustea gomendatzen da:  El diseño curricular en entornos online. )

Adibidea

-Baldintza hauek betetzen dituen erronken eredu bat (ZT eremua): COVID19

Ekoizpen pertsonalizatuaren adibideak:

-Problemak datu errealekin. Adibide bat hemen

-Jardueren txostenak. Adibide bat hemen

-Esku-lan propioak

-Arte-lanak

-Taldeko musika-ekoizpenak baliabide telematikoak erabiliz

-Haiek beraiek egindako lan-diseinuak

-Mapa kontzeptualak

-Lana argazkiekin batera osatzea

-Etxean egindako esperimentu baten emaitza. Adibide bat hemen

-Kasu baten analisia

-Familien arteko inkesten edo eztabaiden emaitzak

-Testu pertsonalizatuak

(egunerokoak, argudiozko testuak…)

-Ekoizpen bereziak (bideoak, komikiak…)

-Sare sozialetan sarrerak egitea edo iritzia ematea.

-Iritzi pertsonalak (zeozer irakurri edo ikusi ondoren). Adibide bat hemen.

-Fake news-ak identifikatu eta horiek partekatu. Horren adibidea hemen.

4.-Ebaluazioak ikasleen aurrerapenen eta lorpenen ebidentziak, frogak eta ebaluazio-tresnak. “Ebaluazioak ikasleen aurrerapenen eta lorpenen ebidentziak bildu behar ditu, beraz, frogak eta ebaluazio-tresnak ere egokitzapena exijitzen dute eta zereginen jarraipen-erregistroez baliatuko dira. “

AHOLKUAK

BALIABIDE LAGUNGARRIAK

Aholku orokorrak:

-Ebaluazio presentzialen metodoak  ezin ditugu zuzenean eredu digitalera eraman.

-Halaber, ez dugu ahaztu behar ikasleen etengabeko jarraipenak ere garrantzi handia duela.

-Zereginak ahalik eta pertsonalizatuak badira (hausnarketak, pentsamendu kritikoa lantzeko jarduerak…), orduan eta “kopia eta itsatsi” efektua saihesten da.

-Dena den, komenigarria da ikasleei gogoraraztea sistema hau kide guztien zintzotasunean eta erantzukizun pertsonalean oinarritzen dela. Ebidentzia enpirikoak erakusten du horrelako gogorarazteek nabarmen murrizten dituztela iruzurrezko jokabideak.

-Irakasleek  ikasleen lanak banan banan zuzentzeko lan-karga saihesteko, ebaluazio-irizpideak ondo adierazita eta zehaztatuta baditugu, elkarren arteko ebaluazioa eta autoebaluazioa planteatu ahal ditugu.

Ikasleen ekoizpenak  erregistratzeko moduak:

-Lanaren ikas-jarduerak txosten idatzi baten eskatu ahal dugu, “koaderno” modukoa, eta emailez bidaltzea.

- Ikasleen ekoizpenen portafolio digitala egin daiteke, posibilitatea badaukagu.

-Kasu batzuetan, bideokonferentziaren bitarteko ahozko aurkezpenak.

Ebaluazio-irizpideei dagokienez:

-Ekoizpenak adierazgarriak izan behar dira, hots, ebaluazio-irizpideen bidez ebaluagarriak.

-Ez dugu zertan ahaztu behar, egoera honetan, arloko konpetentzien eduki komunek eta zeharkako konpetentziakoek pisu handia hartzen dutela. Beraz, ebaluazio-irizpideetan ere islatu behar dira.

-Ebaluazio-tresna guztietan, irizpideak oinarri izatea gomendatzen dugu.

Ebaluazio-tresna egokiak.

-Balorazio-eskalak.

-Kontrol-zerrendak

-Errubrikak

Baliabideak:

-CeDec: ebaluazio-tresnen bankua

Ereduaren adibidea:

-Zientzietako ikaslan batzuen ebaluazio-eredua

Ikasleen jarraipena egiteko erak:

-Jarraipen-saio birtualak

-Ikas-eguneroko errazak

-Plangintza pertsonalak

-Zalantza-foro birtualak sortzea

-Ikasleen artean laguntza- sistema ezartzea (Whassapen bitartez, adibidez). Laguntza hauek notan ere kontutan hartu behar dira.

-Lanen, ariketen, eta saio birtualen jarraipen egutegia edo koadernoa, zein lana, saio, zein ikasle  eta zein momentutan bialdu duen jasotzeko.

-Gurasoekiko harremen jarraipena, maiztasuna, noiz izan dan, zertaz.

5.-Irakasleen arteko koordinazioa eta ebaluazio-bilerak (Zuzendaritza-taldeek koordinatuta). “Talde/ikasgela bakoitzeko irakasle taldeek koordinazio bilerak egingo dituzte, bai ikas-alderdiak eta ebaluazio-prozesua planifikatzeko, adosteko eta partekatzeko saioak, bai ebaluazio-saioak.”

AHOLKUAK

BALIABIDE LAGUNGARRIAK

Ebaluazio-saioen zereginak:

-Ikasleei buruzko informazioa partekatu, familiak emandako informazioa barne.

-Ikasleen beharrak eta lorpenak baloratu.

-Maila igotzeko / titulua lortzeko irizpideak eta adierazleak adostu

-Azken txosten konpetentziala bete.

-Familiekin komunikatzeko moduak eta data adostu

-Hezkuntza-indargarrien proposamenak egin

-Curriculum-egokitzapenak jarri, oporretan zehar eta iraileko lehenengo hiruhilean, DBH4 eta Batxilergoan bereziki.

-Curriculum Egokitzapen Garrantzitsuak (CEG)dituzten ikasleen kasuan, beren egokitzapenak.

-Lehen Hezkuntza eta Bigarren hezkuntzako koordinazioa definitu

Gomendioak:

-Bilera eraginkorrak eta hain  nekagarriak ez izateko, aldez aurretik, formulario baten bidez, daturik garrantzitsuenak bildu ahal ditugu.

-Komeni da online bilerak oso ugariak ez izatea eta ondo antolatuta egotea: gai-zerrenda, eztabaidarako dokumentuak prestatzeko aurretiazko lana, konexio ona duen sistema telematikoa, sarean gehiegizko zaratak saihesteko esku-hartzeak arinduko dituen pertsona.

-Gehienez ordubeteko bilerak egitea. Hobe da bi bilera laburrago egitea, luzeago bat egitea baino

-Zeregin guztiak buruan izateko, tresna aproposa garatzea, akta modukoa.

-Errepikapenak beti txosten batekin lagunduta, ikasle bakar bat ere ez delako errepikatzera behartuta egongo hezkuntza ez-presentzialean sartzeko izan duen zailtasunari lotutako arrazoiengatik.

-Ikuskaritzarekiko kontaktuak mantentzea.

Promozioa

-Mailaz igotzeko irizpide orokorrak  236/2015 Dekretuan ezarrita daude.

Titulazioa:

-DBH 236/2015 Dekretuaren 53. artikulua.

-Batxilergoa: 127/2016 Dekretuaren 38. artikuluan.

Dokumentu lagungarriak:

-Rosa Ortega: DBH, promozioa eta titulazioa 19-20

-Rosa Ortega: Batxilergoan promozioa eta titulazioa

Orientazio azken txosten konpetentziala

-Interneten bidez egiten da.

-Dokumentu lagungarria: Oinarrizko konpetentzien eskuratze-mailari buruzko txostena egiteko orientazioak. Bigarren Hezkuntza

Indartze-planak

-Indartze planak burutzeko PIRE: Hezkuntza indartzeko banakako plana (HIBP) egiteko orientabideak

6.-Familiekiko koordinazioa eta informazioaren elkartrukea. “2019-20 ikasturterako planifikatutako curriculumeko helburu zehatzekin lotzen diren zereginak bidaliko dira eta egindako zereginen jarraipena egingo da. “

AHOLKUAK

BALIABIDE LAGUNGARRIAK

-Oso komenigarria jotzen dugu tutoreek telefonoz edo emailez, familiarekin komunikatzea maiztasun batekin (astero, hamabostero…), ikasleen jarraipena egiteko, ikasleen  eta zailtasunak identifikatzeko. Familiekiko lankidetza funtsezkoa da ere ikasleek lanean motibazioari eusteko

-Elkarrizketa eta kontaktu hauen ebidentziak izatea ezinbestekoa.

Elkarrizketa eraginkorra egiteko gidoia izatea komenigarria, esate baterako:

-Beraien semearen indarguneak nabarmentzea salbuespenezko egoera honetan

-Egindako lanei eta atazei buruz ditugun ebidentziak komentatzea

-Ikusi ditugun jokabideez hitz egitea

-Semeak egindako lanari buruzko familiaren iritziak eta balorazioa biltzea

-Sortzen diren arazoak aztertzea eta arazo horiei eman dakizkiekeen konponbideak adostea

...

IKASGUNE:

-COVID-19. Orientaciones para las familias 

-COVID-19. Familientzako orientabideak 

Elkarrizketak:

-Santiago Moll: 5 aspectos a evitar en una entrevista

-Carol de la Plaza: entrevista personal con los padres de un alumno

Emakunde:

Koronabirus garaian, zaintza +. Egin dezagun dagokiguna.