HEDY  LAMARR

Edozein emakume zentzuala izan ahal da. Egin behar duzun guztia geldi geratzea da eta burugabe ematea”.

Vienan jaio zen 1914ko azaroaren 9an. Bere aita bankaria zen eta bere ama, pianista.

Eskolan bere adimenagatik nabarmendu zen eta bere irakasleen ustez superburutsua zen.

Aktoresa izateko ikasi ondoren, bere zinema konpainia sortu zuen. Urte horietan sekretupean gorde zuen asmatzailea zela, bere aktoresa lanari kalterik ez egiteko.

Bere asmakizuna Markey izenordearekin sinatzeak ez zuen bera gogoratzen lagundu.

Bere bizitzaren azken urteak igaro zituen Miamiko etxetik irten gabe. Bitartean, bere asmakizuna erabiltzen hasi ziren, baina inoiz esan gabe berak asmatu zuela.

1997an sari bat eman zioten bere asmakizunagatik; 1998an, Viktor Kaplan izeneko domina, eta 1999an omenaldi bat egin zioten XX. mendeko aktoresa eta asmatzaile bikaina izateagatik.

2000ko urtarrilaren 19an hil zen. Bere azken eskaerari kasu eginez banatu zituzten bere errautsak Vienako basoetan.

Bere ohorean, Austrian ospatzen da Asmatzailearen Eguna azaroaren 9an.