EUROPAKO DIMENTSIOA ELOS IKASTETXEETAN

2018-2019 ikasturterako ELOS ikastetxeen lan ildoa

1. SARRERA

- Europan, Europaz eta Europarako irakastea. Hau da azken urteotan ELOS ikastetxeetan lortu dugun testuingurua. Ikastetxeei dimentsio berria ekarri die Elos proiektuak: eurodimentsioa eta nazioartekoa, europar identitate berria lortzeko asmoz. Beraz, irakasten ditugun  eduki batzuen ikuspuntuaren aldaketa ekarri digu. Bizitzarako oinarrizko konpetentzien arabera, egunerokoan, mundu errealean, gertatu ohi diren egoeren simulazioak planteatu ditugu eta ikasleek iritzi kritikoa eta Europan jarduteko autonomia garatu dute.

- Europar hiritar kritiko moduan Bigarren Hezkuntzako ikasleek izango duten etorkizunerako prestatzeko asmoz, Europako herrialdeen ezagutza zabaldu nahi izan dugu.

- Ingelesa izan dugu lan eta harremanetarako hizkuntza nagusia, beste hizkuntzak alboratu gabe, eta honek ekarri du ingelesari balio erantsia ematea. Ikasleek eta gurasoek oso ondo hartu dute egin dugun lana eta ikasleek motibazio handiagoa aurkitu dute ingelesa eta beste atzerriko hizkuntzak ikasteko. Horretarako, ikastetxe hiru eleanitzek ingelesez (ikus-entzunezko kultura, historia, artea) edo frantsesez ematen dituzten ikasgaietan CLIL metodoa erabili dute. Besteek, ordea, beste ikasgai bat ingelesez edo frantsesez eman dute (Ethics, Biologia eta Marrazketa Teknikoa), eta ikastetxeko mintegi desberdinekin elkarlanean dihardute modulu desberdinak ingelesez lantzeko (Kultura Zientifikoan edota, IKT, eta ekonomian, adibidez).

- IKTen erabilera bultzatu eta eduki digitalen ekoizpena sustatu dugu eta ikastetxe bakoitzaren webgunean horren isla dago. Gainera, Elos Basque Country ikastetxeok blog bateratua abian jarri dugu.

- Proiektuaren hedapena. Prentsa, ikastetxeko web orrialdea, aldizkariak, Twitter, Facebook, eTwinning, telebista eta erakusketen bidez, gure lana ikastetxeetako eragileei eta komunitate zabalari heltzea lortu dugu; eta baita haien aintzatespen eta balorazio ona jaso ere .

- Aldi berean, ELOS proiektua gure metodologia aldatzeko aukera zoragarria izan da, Europa eta EAEko beste ikastetxe batzuekin lan egin ahal izan dugulako, praktika onak partekatu ditugulako eta Berritzegune Nagusiko europar proiektuen arduradunarekin koordinatu egin garelako. Proiektuarekin ildo horretatik jarraitzea gustatuko litzaiguke.

- EAEko ELOS sareak ikastetxe desberdinetako irakasle eta ikasleen arteko harremanak sakondu ditu egindako topaketei esker. Topaketa hauetan hitzaldiak, esperientziak eta lana komunean jarri egin dira elkarrekin ikasteko.

2. GARAPENA

2.1. HELBURUAK

Helburu nagusia, beraz, Europak eta nazioarteko dimentsioak sortzen dituzten aukera eta erronkei aurre egiteko ikasleak era eraginkorrean prestatzea da. Guzti hau curriculum barruan gauzatzen ari gara eta eskolaren partaide guztien lankidetza ezinbestekotzat jotzen dugu.
Testuinguru europar batean ibiltzeko “European Competences” taulan Elosek identifikatzen dituen ezagutzak, trebetasunak eta iritzi kritikoa garatzea eta praktikan jartzea. “Gaitasun Europarrak” garatzea, alegia.        

Hauexek dira gure helburu zehatzak:


2.2 KRONOGRAMA

2018-2019 ikasturtean landu beharreko gaiak aukeratu dira ondoko gaien artean:

Ikastetxe bakoitzean gai horiek ikasgai desberdinetan landuko dira ondoko taularen arabera:

IKASTETXEA

MAILA

IRAKASGAIA

GAIA

ANITURRI BHI

3. DBH

4. DBH

1. Batxi

2. Batxi

Ingelesa

Etika

Kultura Zientifikoa

IKT

Teknologia

Gorputz Heziketa

  • Europako instituzioak
  • EU: kultura eta aniztasuna.
  • Europar Batasuna: hurbiltze kritikoa
  • Zientziak eta emakumeak
  • Inklusioa
  • SDGs
  • Ondarea

ANTIGUA LUBERRI BHI

3. DBH

4. DBH

1. Batxi

2. Batxi

Ikus-entzunezko kultura

Ingelesa

Plastika

Espainiako Historia

Frantsesa

Alemana

  • Europako instituzioak
  • EU: kultura eta aniztasuna.
  • Hiritartasun europarra eta aniztasuna: geografia, hizkuntzak…
  • Inklusioa
  • Zientzia eta Emakumeak

BOTIKAZAR BHI

1.  Batxi

2. Batxi

Ingelesa

IKT

Alemana

  • Europako instituzioak
  • Europar Batasunaren kanpoko harremanak
  • EU: kultura eta aniztasuna.
  • Zientzia eta Emakumeak
  • Inklusioa

EKIALDEA BHI

DBH 

(1/2/3/4)

3. DBH

4. DBH

1. Batxi

2. Batxi

Ingelesa

Gizarte

Frantsesa

Alemana

Bio-Geo

Artezko Batxil.

  • Europako hizkuntza gutxituak
  • Europako instituzioak
  • Europar Batasunaren ezaugarriak
  • Europar Batasuna: hurbiltze kritikoa
  • Zientziak eta emakumeak
  • EU: kultura eta aniztasuna.

AZKOITIA BHI

DBH

1.Batx

2.Batx

Ingelesa

Gaztelania

IKT

Frantsesa

Zientziak

  • Hiritartasun Europarra.
  • Europako Batasuna eta aniztasuna: geografia, hizkuntzak, ohiturak …


Proiektua garatzeko ondoko faseak aurreikusi ditugu:

2018-2019

09

10

11

12

01

0

2

0

3

0

4

05

0

6

PLANIFIKAZIOA

5

EUROPEAN DAY OF LANGUAGES eta WORLD CAFÉ (SENTSIBILIZAZIOA)

26

18

1.GAIAREN

AURKEZPENAK

(EKINTZA)

X

2.GAIAREN

AURKEZPENAK

(EKINTZA)

X

X

HITZALDIA

(HEDAPENA)

X

EBALUAZIOA

X

JARDUNALDI EUROPARRAK

X

X

Aurreko kronograman ikusten den bezala, 2018/2019 ikasturtean ELOS proiektua garatzeko ondoko denboralizazioa  dugu:

(1)PLANIFIKAZIOA. Fase honetan ikasgaiak, komunean lantzeko gaiak finkatuko dira eta aldi berean, ekintzak zehaztuko dira. Azaldu den moduan, gaiak Europako dimentsioarekin lotuta egongo dira.

Fase honetan ere adierazle batzuk finkatuko dira ebaluazio fasean emaitzak baloratzeko.

(2)SENTSIBILIZAZIOA. Fase honetan World Café-a antolatuko da, batez ere, ikastetxe desberdinen arteko harremanak sakontzeko, bai irakasleen artean, bai ikasleen artean.  World Café-a urrian egingo da eta Hizkuntzen Eguna ospatzeko bideo bat osatuko dugu irailaren 26aren inguruan: Language: communication tool and diversity in the EU / Hizkuntza: komunikazio tresna eta aniztasuna EBn.

 (3)EKINTZA. Fase honetan bi gai aukeratuko dira kurtsoan zehar parte hartuko duten ikastetxeetan komunean lan egiteko. Gai bakoitza bi hilabetetan landu egingo da.

ABENDUA. MOLDATU  Lehenengo ekintza aurkeztuko dugu eta Ondare Kulturala landuko dugu. Elkarreragina eztabaida formatuan izango da. Europa eta nazioarteko iragarkien bilduma sortuko dugu. Gaiaren inguruan irakurgaia:

“ROLE MODELS” ekimena nola landu ikusiko dugu.

Ikasle eta irakasleen topaketa martxoan egingo dugu eta bigarren gaiaren ondorioak elkarri aurkeztuko dizkiogu.

OTSAILA-MARTXOA. Emakumeak eta Zientziak. Emakumeen rolak eta ikasketak.

MARTXOA. Europa eta nazioarteko gaiak. EHUko Zuzenbidea irakasleekin antolatuko dugu.

(4)DISEMINAZIOA. Fase honetan proiektuaren emaitzak zabalduko dira eta horretarako, eragile desberdinekin hitzaldi bat antolatuko da komunikazio prozesu bat lortzeko. Jardunaldi honetan erakunde publikoek ere parte hartuko dute.

Euskal Herriko Unibertsitatearekin harremanetan segitzen dugu haiekin beste jardunaldi bat antolatzeko.

(5)EBALUAZIOA. Ekintza bakoitza amaitzerakoan ebaluazioa egingo dugu eta irakasleon bileretan hobekuntzarako ideiak jasoko ditugu hurrengo ikasturteko planean. Fase honetan emaitzak baloratuko dira, batez ere, hurrengo ikasturteari begira hobekuntzak sartzeko.

(6)JARDUNALDI EUROPARRAK. Ikasturtean zehar Elos Basque Country taldearen ikastetxeetan hitzaldiak eta ekintza ludiko-akademikoak (adibidez, argazki, literatura edo musika lehiaketak) antolatuko dira DBH eta DBHOn. Erasmus+ programaren barne edo bestelako proiektuetan ikasle eta irakasle atzerritarrak elkartrukean baleude, haien partaidetza eskatuko da. Hizkuntz laguntzaileen ekarpenak oso baliagarriak suertatuko dira. Bestela ere, hainbat esparruetako eragileak gonbidatuko dira jardunaldietan parte hartzeko. Komenigarria litzateke eragile horiek Elos Basque Country taldeko ikastetxe guztietan (edo gehienetan)  jardutea gero ikasleei ebaluazioa egin eta aintzatespena emateko. Proposamen honen antolaketa konplikatua izan daiteke baina ez ezinezkoa. Eragileak unibertsitate, sozio-politika, kultura, komunikabide edo kirol mundutik etor daitezke.  Hizkuntzekin irekiak izan behar dugu. Gure helburua ez da ingelesa praktikan jartzea bakarrik gai europarrak eta hiritartasuna jorratzea baizik. Lan hizkuntzak euskara, gaztelania, frantsesa edo ingelesa -edo besteren bat ere- izan daitezke.

Fase hauek, eta batez ere, ekintza eta hedapen faseak garatzeko https://elosbasquecountry.wordpress.com/ bloga erabiliko dugu.

                                         Euskal Herrian, 2018ko maiatzaren 17an

                 

   Idoia Pujana                                                                                

                                      IES Botikazar BHIko zuzendaria