Kalifikazioakblokeatzea argitaratubaino lehen (Tutorea)
Funtzionalitate berri bat gehitu da tutoreek egoki ikusten baldin badute, kalifikazioen edizioa blokeatu ahal izateko. Praktikan, horrek esan nahi du tutoreek kalifikazioak blokeatzen ahalko dituztela irakasleek ebaluazio saioa baino lehen alda ezin ditzaten. Horrek aukera emanen die ebaluazio saioa zehaztasun handiagoarekin prestatzeko.
Irakasleek kalifikazioak sartzea bukatzen dutenean tutoreari jakinarazteko aukera ere gehitu da. Praktikan, horrek esan nahi du tutoreek notak behin betikoak noiz diren jakinen dutela eta, horrenbestez, ebaluazio saioa prestatzen hasten ahalko direla.
Funtzionalitate berri bat gehitu da, tutoreek, egoki iritziz gero, kalifikazioen edizioa blokeatu ahal izan dezaten.
Zure ikastetxeak aukera hori gaitu badu BAKARRIK blokeatu ahal izango ditu kalifikazioak tutoreak. Irakasleek tutoreei BAKARRIK jakinarazi ahal izango diete beren ikastetxeak aukera hori gaitu badu.
Kudeaketa akademikoa > Kalifikazioak > Ebaluazioa itxi menuan ikasle bakoitzeko txartel zuri bat eta txartel gorri bat erakusten dira. Sagua erakuslea haien gainean pasatzean, zenbat kalifikazio alda daitezkeen (hots, blokeatu gabe daude) eta zenbat kalifikazio dauden blokeatuta (hots, ezin dira aldatu) jakinen dugu.
Behin tutoreak ‘Blokeatu’ botoia sakatzen duenean (ikusten badu), irakasleek ezin izanen dute ez kalifikazioak ez oharrak aldatu.
Ikastetxean kudeatzaile profila duenari 'Desblokeatu' botoia aterako zaio, baina ez tutoreari. Ekintza hori talde osorako edo banaka egiten ahalko da, gaur egun Argitaratu aukerak funtzionatzen duen bezala.