Datorren ikasturterako Orientazio Aholkua eta DBHko Batez besteko notaren kalkulua.
Ikasturte amaieran, tutoreek edo kudeatzaileek (ez orientatzaileek) DBHko ikasle bakoitzarentzat datorren ikasturterako Orientazio aholkua bete behar dute Educan.
4. DBHko ikasleen kasuan, batez besteko nota berrien kalkulua (automatikoa) ere egin behar da:
- Kudeaketa akademikoa > Kalifikazioak > Ebaluazioa itxi menuan Azken Ebaluazioa hautatu (aurrerago Ohiz kanpoko ebaluazioa izanen da):

- A.D. kalkulatu (Azken Datuak) botoia erabil daiteke irakasgai guztiak gaindituta dituzten ikasleei mailaz igotzeko (edo Titulazio) erabakia automatikoki esleitzeko eta dagozkien batezbesteko notak kalkulatzeko.

- Ondoren, ikasle bakoitzaren xehetasunetara banan-banan sartu behar da:
- Mailaz igotzeko erabakia adierazi arte edo Aldatu botoia sakatu arte, Azken Datuen atala itxita egongo da.

- Ez nahastu Datorren ikasturterako orientazio aholkua (ikasle guztientzat erregistratu beharrekoa) eta DBH tituloa lortzeko aholku orientatzailea. Azken hau DBHko ikasketak uzten dituzten ikasleentzat bakarrik jasotzen baita.
- Ikasle bakoitzarentzat mailaz igotzea/titulazioaren erabakia jasota dagoenean bakarrik zabaldu ahal izango da Orientazio aholkuen menua.
- Kalkulatu botoiak ikaslearen batez bestekoa automatikoki kalkulatzeko balio du.

- Ez ahaztu Bidali botoia sakatzea.