GURE HAUSPOA

ARRATSALDEKO JARDUERA OSAGARRIAK

Aurreinskripzioa

ASTEARTEAN ETA OSTEGUNEAN

Irakaslegoak  antolatutako jarduerak

Asteartetan eta ostegunetan, arratsaldeko 15:15etatik 17:00etara, hiru motako jarduerak eskeintzen dira:

Etxerako lanak: Ikasleek etxerako lanak gela tutorizatuetan egin ahal izango dituzte.

Indartze lanak: Arloko irakasleek arazoak dituzten ikasleei laguntza eskeiniko diete: matematika, fisika, ingelesa, hizkuntza.

Tailer osagarriak: Irakasleek jarduera osagarri eta ezberdin eskeintzen dituzte:

Errobotika: Joku eta makina berriak sortu ahal izango dituzte.

Antzerkia: Ikasleek obra txikiak antzeztuko dituzte.

Sukaldaritza: Funtzezko platerak prestatzen ikasiko dute.

Landareen tailerra: Landareen zainketa eta ezagutza landuko dute.

Marrazketa teknikoa: Perspektiba, bistak eta beste adierazpen sistema batzuk ikasiko dituzte.

Ahozko frantsesa: Ahozko testuak ulertu eta sortuko dituzte.

Kriminilogia-CSI: Eszenatokiak nola aztertzen diren ikasiko dute.

Irakurletasuna: Lasaitasunez, giro egokian (YOGA landuz), irakurtzeko nahia sortzeko txoko bikaina.

Mekanografia: Ikasleek teklatua ezagutuko eta arin manejatzen ikasiko dute.

Koroa: Ikasleek taldeka eta ondo zuzenduta abesteko aukera izango dute.

Tai-Tsi: Ikasleek lasaitzeko aintzinako teknika hau ezagutuko dute.

Esku-lana (artisautza): Eskuz lan egiteko aukera izango dute.

Ikas-teknikak: Ikasteko teknika berriak eta egokiak ezagutzeko aukera izango dute.

Aste egunetan

Guraso elkarteak antolatutako jarduerak

Astegun guztietan antolatutako jarduerak, 15.30etatik 17.00etara.

1.Ingelera: Ekintza honen helburua ingelesez trebatzea eta Europa Batasuneko tituluak (A1, B1, B2) prestatzea. Ikasturte hasieran sarrera froga bat egingo da maila jakiteko eta horren arabera egingo da ikasleen sailkapena. ( 54,50 euro). Astean bi ordu.

2.Alemaniera: Urte osoko ekintza. Alemanieran era entretenigarrian hasteko. Ordu erdi astero

3.Dantza modernoa: Urte osoko ekintza. Astean behin. Astelehenetan edo ostiraletan.

4.Patinajea. Astelehenetan.

5.Kitarra: Urte osoko ekintza. Astean behin, talde ezberdinak. Asteazkenetan edo ostegunetan.

6.Hastapenerako kirol jarduerak. Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera eta Kirol Federakundeen babesarekin antolatu dira jarduerak (ikusi: www.bizkaia.net). Hasiera maila honako kiroletan: urpekaritza, eskia, irristatzea, skateboard, golfa, arrantza, piraguismoa, bela, hipika, surf...

7.Euskara mintzakeko tailerra. Ostegunetan.

8.Ingelesa mintzatzeko tailerra.  Asteartetan. 

9.Pintura. Asteazkenetan.

10.Atletismoa: Asteartetan eta ostegunetan.

11.Kick-boxing. Asteratetan eta ostegunetan.