C:\Users\ir010288ea\Desktop\descarga.jpg

IRATI ANDA 

Eskalatzailea

Hamar urterekin hasi nintzen eskalada munduan murgiltzen. Hasieran denborapasa hutsa zen, lagunekin eta familiarekin  denbora igarotzeko. Pixkanaka entrenamendu geroz eta zorrotzagoak egiten hasi nintzen eta txapelketan buru belarri zentratzea erabaki nuen, noraino iritsi nintekeen jakin nahi nuen. Hainbat urtetan profesionalki eskaladan jardun eta gero, lesio batek goi errendimendutik urrundu ninduen eta karrera bukatzera zentratu nintzen. Gaur egun kirol zientzietan lizentziatua naiz, irakaskuntzako masterra ari naiz amaitzen eta Espainiako gaztetxoen selekzioaren arduraduna naiz. Lehiatzen ibiltzen nintzenean ikasitakoa gaztetxoenekin elkarbanatzen dut eta orain txapelketa entrenatzaile bezala disfrutatzen dut, nahiz eta Espainiako kopan parte hartzen jarraitzen dudan.

Eskaladaz gain bertsoa ere lantzen dut. Araba inguruan saioren bat edo beste egin ohi dut.