Published using Google Docs
pub_Convivencia Responsables eu
Updated automatically every 5 minutes

Bizikidetzaren kudeaketa: Arduradunak

Hitzaurrea

EDUCAn ezarri den bizikidetzaren kudeaketa ikastetxeetan betetzen diren prozedurei laguntzeko pentsatuta dago, ez horiek ordezteko. Kudeaketa horrekin batera doan dokumentazioa bildu eta kudeatu behar da. Nolanahi ere, datuak jasotzeaz gain, elkarbizitzari buruzko txosten baten prozesuan parte hartzen duten eragileen arteko komunikazio-iturri bat izango da.

Bizikidetzaren kontrakoko portaerari buruzko txostenen kudeaketa garatu da, iradokizun pare bat egin ezean.

Bizikidetzarako kalte larriak eragiten dituzten jokaeren kudeaketa aurrekoekin bat datorrenean garatu da, baina oraindik ez ditu barne hartzen “hasierako dokumentua” eta ondorengo prozesuak. Prozesu horretarako eta beste batzuetarako, Educan fluxu-motor bat osatu arte atzeratu da haren garapen osoa.

Gainera, ikasturtean zehar elkartutako estatistikak argitaratuko ditugu.

Bizikidetza txostenen kudeaketa

Edukina eta baimenak eman zaizkio Educan funtzio zehatzik gabe zegoen Bizikidetzako arduradun osagarriari. Bizikidetza batzordeko kide guztiek txostenak ikusi eta argitaratzeko aukera izanen dute.

Zuzendariak, lehenespenez, baditu baimen horiek. Gainerako kideei dagokienez, zuzendariak ‘bizikidetzako arduraduna’ lanpostu osagarri hori esleitu beharko die. Lanpostu hori Educa-ikastetxe Gestorea, irakasle eta orientatzaile profila duen edozein irakasleri esleitu ahal izango dio, betiere dekretuak ezartzen duena kontuan hartuta. Zeregin hori gainerako lanpostu osagarrien toki berean egiten ahalko da.

Bizikidetza batzordeko kideek “bizikidetzako arduradun” lanpostu osagarria dutenean, bizikidetzako txostenak ikusi eta editatu ahal izango dituzte (gertatutakoaren deskribapenari datuak gehitu, neurriak adierazi, txostena baliozkotu, betetze-data jarri eta abar).

Batzordeko kide ez diren zuzendaritza taldeko gainerako kideek eta orientatzaileek ere irakurtzeko baimena izango dute.

Irakasleek txostenak idatz ditzakete, eta ikastetxeko edozein ikasleri buruz idatz ditzakete. Eta beren txostenetan eta zuzeneko ikasleei dagozkienak ikusi ahal izango dituzte. Gainera, tutoreek zuzeneko sarbidea izango dute beren tutoretzako ikasleen txostenetarako.


Bizikidetza txostenak, irakasle gisa txostenak egin ditzake

Bi bide elkarbizitzari buruzko txosten bat sortzeko (“partea” terminologia ahaztu egiten zaigu).

Irakasleentzako tutoriala ikusi.

Bizikidetzako arduradun gisa, hau egin dezake...

Bizikidetza-arduradunek txostenetako dokumentazioaren urratsak ikusi eta kudeatu ditzakete. Pantaila bat dute, non bizikidetza-txostena dagoen dokumentu-egoera jakin batean ikus daitekeen

Bizikidetzako arduradunak aukera hauek ditu:

Tutoreak familiei ere bidaltzen ahalko die.

Ikastetxeak portaera eta neurriak konfiguratzea

SSD:Users:rafa:Desktop:G_eu001.png

Dekretuaren neurriek eta jokabideek formulazio luzea dute. Ezizen bat sortu dira horietako bakoitzarentzat, errazago identifikatzeko.

Izen hori ikastetxe bakoitzak bere nahierara alda daiteke, betiere dekretuaren formulazioari dagokionez.

Gainera, portaera bakoitzerako onartzen da ikastetxe bakoitzak ohar bat edo gehiago egin ahal izatea, dekretuaren formulazioak behin egiten duena maila handiagoan zehazteko.

 KUDEAKETA AKADEMIKORA > BIZIKIDETZA > KONFIGURATU IDATZOHARRAK

SSD:Users:rafa:Desktop:G_eu002.png

Adibidez, b) portaerak gaur egun “EZ DU JUSTIFIKATZEN” izena du. DekretuaK horrela adierazten du:

b) “Eskolara ez joatea edo berandu iristea justifikatu gabe. Eskolara ez joatea edo berandu iristea justifikatu gabekoa dela ondorioztatuko da idatziz desenkusatzen ez denean. Ikastetxeko zuzendaritzak hutsegiteak justifikatzeko prozedura finkatuko du eta beharrezkotzat jotzen dituen neurriak ezarriko ditu hutsegiteak justifikatzeko informazioa biltzeko.”

Ikastetxe batek erabaki du, portaera beraren barruan, atzerapenanen ez justifikakatea eta hutsegiteak ez justifikatzea bereizi nahi dituela.

Bi sarrera berri  sortu ditu:
“Ez ditu atzerapenak justifikatzen”
“Ez ditu hutsegiteak justifikatzen.”

Horrela generiko bat (departamentuak proposatutakoa) eta beste bi berariazko izanen ditu ikastetxekoak.

Gahinera, berariazkoekin nahikoa dela ere erabaki dezake. Bada, departamentuak proposatutakoa izkutatu dezake.


Orain, portaera bera adierazten duten bi idatzohar ditu: dekretuaren ‘b’ portaera.

Prestatzen ari garen estatistikei begira, horiek guztiak ‘b’ atalean jasoko dira, “EZ DU JUSTIFIKATZEN” izen generikoarekin.

Neurriak ikastetxearen zehaztapenetara ere konfigura daitezke.

KUDEAKETA AKADEMIKORA > BIZIKIDETZA > NEURRIAK KONFIGURATUSSD:Users:rafa:Desktop:G_eu003.png

Hemen, bizikidetzar  buruzko dekretuanzehaztutakoari jarraiki Departamentuak konfiguratutakoak agertzen dira. Ikastetxe bakoitzak behar diren aldaketak egin ditzake bere errealitatea egokitzeko.