Published using Google Docs
pub_Relación profesor-grupo-asignatura y edición de horarios eu
Updated automatically every 5 minutes

Irakasle-ikastalde-irakasgaiaren arteko harremana eta ordutegien argitalpena

Irakasle-ikastalde-irakasgaia

Ikastaldeak eta taldekatzeak sortu ondoren, irakasleei ikastalde eta taldekatze horietako bakoitzean ematen dituen irakasgaiak esleitu ahal izango dizkiegu.

Ikasturtea > Postuak > Postu bakoitzaren irakasgaiak eta ikastaldeak pantailan, ikasmaila eta ikastalde edota taldekatze bakoitzean ematen dituen irakasgaiak esleituko dizkiogu irakasle bakoitzari.

Ordutegi sortzaile batetik ordutegiak inportatzen ari bagara, irakasle bat hautatzean honen antzeko pantaila agertuko zaigu:

Ordutegi sortzailea erabiltzen ez bada, lehenengo pantailan irakaslearen lerroaren Irakasgaiak/Arruntak zubateko gezi beltza aukeratu eta taldeak, ikasmailak eta irakasgaiak esleitu beharko ditugu. Berdin jokatuko dugu Irakasgaiak/Gainditu gabeak aukerekin. Hautatzaile anizkoitza dugunez, ikastalde/ikasmaila bakoitzeko hainbat irakasgai hauta dezakegu. Ikastalde, ikasmaila eta irakasgaia(k) aukeratzen dira. Gainditu gabeko irakasgaien kasuan, Educak irakasgai bakoitzean matrikulatuta dauden ikasle kopurua parentesi artean adieraziko du, ondorengo irudian erakusten den bezala:

Azkenik, Bidali botoia sakatu

OHARRA: tutoreak gainditu gabeko irakasgaien ebaluazioa egiten baldin badu, eta bere taldearen konfigurazioan irakurtzeko eta idazteko baimena badu, ez da beharrezkoa esleipen hau egitea berak kalifikatu ahal izateko.

Ordutegiak editatzea

Ikasturtea > Ordutegia > Postuena zehaztu menuan, irakasleen ordutegiak edita ditzakegu, orduak gehitzeko, ezabatzeko edo aldatzeko.

Ordutegiak ordutegi sortzaile batetik inportatzen badira, saioak beteta agertuko zaizkigu.

Lauki bakoitzeko beheko eskuinaldeko triangelutxoa erabiliz, saio berriak gehitu edo kendu ditzakegu. Horiek editatu eta beharrezko aldaketak ere egin ditzakegu (taldea, gelak...).

Azkenik, aldaketak onartzeko Bidali botoia sakatu behar da.

Ordutegiak berrikustea

Ikasturtea > Ordutegia > Berrikusi: Pantaila honetan talde eta irakasleentzat sortutako ordutegiak agertuko dira.

Ikuskaritzari ordutegiak jakinarazi ondoren, Ikuskariari jakinarazita egoerara aldatuko da.

Berrikuspena urriaren 15ean egingo da, hau da, data horretan jardunean dauden irakasleak agertuko dira pantailan.

Jakinarazi ondoren, geroago ordutegiren batean egindako aldaketa guztiak Jakinarazi gabe egoeran utziko ditu ordutegi hori.