PRENTSA OHARRA

Eibar 2019/05/09

Maiatzaren 9an, EHIZE-k (Helduen Hezkuntzako Ikastetxeetako Zuzendarien Elkarteak) deituta, Eibarren bildu gara Helduen Hezkuntza Ikastetxeetako zuzendaritzak, ikasleak eta irakaskuntzako sindikatuak.

Bileraren helburuak hauek izan dira: Hezkuntza Sailak Helduen Hezkuntzarako (HH) dituen planteamenduak eta proposamenak ezagutzera eman, eztabaidatu eta, horren aurrean, zein jokabide hartu.

Argi eta garbi ikusi dugu administrazioaren asmoa Helduen Ikastetxeen hezkuntz-eskaintza eta potentzialitatea murriztea dela, eta ikastetxe publikoen izan beharko lukeen lana elkarte pribatuei eman.

Honen aurrean zera aldarrikatu nahi dugu:

Gure kezkak eta aldarrikapenak plazaratzeko, eta bildutakoen proposamena onartuz, konzentrazio baterako deia egiten dugu maiatzaren 21ean Lakuan, Jaurlaritzaren aurrean.

EHIZE (Helduen Hezkuntzako Ikastetxeetako Zuzendarien Elkartea)