Lantokietako prestakuntza ikastetxean Kudeaketa akademikoa > Lantokietako Prestakuntza menutik antolatzen da.
LPren menura sartzeko, kudeatzailearen, LPren kudeatzailearen edo LPren segimendua egiten duten irakasleen profila behar da.
Lantokiko prestakuntzaren kudeaketak enpresekiko hitzarmenak ezartzea barne hartzen du. Hezkuntza Departamentuko Enpresako Lanbide Heziketaren eta Etengabeko Prestakuntzaren Bulegoak emanen dio alta hitzarmenari Educan.
Kudeaketa Akademikoa > Lantokiko Prestakuntza - menutik antolatzen da ikastetxean.
Ikastetxeko ikasleen datuak esportatu
Gizarte Segurantzan alta emateko salbuespenak
Ikastetxe itunduetarako fitxategiak sortzea
2024ko urtarrilaren 1ean sartu zen indarrean 2/2023 Errege Lege Dekretua, lan-inguruneetan prestakuntza-praktikak egiten dituzten ikasleen Gizarte Segurantzako kotizazioa arautzen duena, prestakuntzaren zati gisa.
Araudi horren arabera, enpresa bateko prestakuntzaren zati bat egiten duten ikasleek Gizarte Segurantzan alta emanda egon behar dute inoren konturako langile gisa.
Arau horretara egokitzeko, Educa aplikazioak funtzionalitate berriak sartu ditu LPren menuan: Asistentziaren egutegia, Gizarte Segurantzan alta emateko salbuespenen konfigurazioa eta pantaila bat (monitorea). Pantaila horrek aukera ematen du ikasleek enpresan duten egoeraren kudeaketa osoa ikusteko: esleitutako enpresa, altak, bajak, salbuespenak... eta zentro itunduei AFI fitxategiak eskuratzeko (altak, bajak eta lan egindako egunak), gizarte-segurantzarekin kudeatzeko.
Kudeaketa akademikoa > Lantokietak Prestakuntza> Ikasleak.
Menu honen bidez, ikasleek prestakuntza zein enpresatan egingo duten aukeratuko dugu.
Egoera berezietan dauden lehen mailako ikasleentzat ere enpresa esleitu ahal izango da lantokietan prestakuntza egiteko.
Fitxan moduluari dagokion deialdia ere adierazten da. Hortik bertatik, lantokietako prestakuntzaren matrikula ezaba dezakegu, oker bagaude.
Onartzean, egin ditugun esleipenen laburpena ikus dezakegu.
Enpresa bat baino gehiago esleitu daiteke prestakuntzarako. Adibidez:
Kudeaketa akademikoa >Lantokietako prestakuntza > Datuak esportau
Zikloa aukeratzen dugu, eta ikasleek eta lantokietako prestakuntza egin duten edo egingo duten enpresak lortzen ditugu.
Kudeaketa akademikoa > Lantokietako prestakuntza > Ikastetxeko arduradunak
Izenburua (edo zikloa) aukeratuko dugu, tutorea agertuko da lehenetsita. Lantokietako prestakuntzaren jarraipena tutorearekin batera egingo duten gainerako irakasleak klikatuko ditugu.
Kudeaketa akademikoa > Lantokietako presakuntza > Enpresako arduradunak.
Enpresa hautatuko dugu. Segidako hiru letra idatziz egin dezakegu. Bilatzaileak baldintza betetzen duten enpresen zerrenda eskainiko digu, interesatzen zaiguna aukeratuko dugu eta Hautatu botoian klik egingo dugu.
Enpresako arduradunak agertzen dira. Xehetasun-gezian sar gaitezke informazioa editatzeko. Arduradunak ezaba ditzakegu Ezabatu botoiarekin. Alta ere eman dezakegu Berria botoitik.
Lehenetsita, aplikatutako iragazki bat erakutsiko du: Enpresa aktiboak eta hitzarmen aktiboak.
Klikatu Garbitu iragazkia, iragazkirik ez aplikatzeko.
Iragazi botoian klik egin dezakegu, eta, gutxienez, bi iragazki osagarrietako bat bilatu (IFK, izena, gakoa, herria) edo eremua hautatu.
Eremu bat aukeratzen badugu, hitzarmen aktiboa duten enpresa guztiak agertuko dira:
Begi txikian enpresaren xehetasunetan sar gaitezke, enpresaren harremanetarako datuak, sukurtsalak eta Educa Izena ikusteko. Datu horiek ezin izango dira ikastetxearentzat editatu. Horietakoren bat aldatu behar izanez gero, ikastetxea harremanetan jarri beharko da Enpresako Lanbide Heziketako eta Etengabeko Prestakuntzako Bulegoarekin.
Ikasturtean enpresak ikasleei esleitu ondoren, prestakuntza-programa lortu ahal izango dugu. Izenburua (zikloa) aukeratuko dugu, eta enpresan bi karaktere jar ditzakegu iragazkian, enpresak honako hauek erakuts ditzan:
Iragazkian ezer jartzen ez badugu, enpresekin osatutako konbo bat agertuko zaigu. Interesatzen zaiguna aukeratuko dugu.
Halaber, programaren azal guztiak lehendabizi eskuratu nahi ditugun aukera dezakegu.
Ikasleak enpresari esleitu ondoren, Ikaslea-enpresa harremana txostena lor dezakegu. Enpresak eta ikastetxeko zuzendaritzak hiru aletan sinatuko duten dokumentu horren arabera, ikaslea ez da prestakuntza-aldian dagoen enpresako langilea.
Prestakuntza-zikloa eta enpresa aukeratzen ditugu. Lehenetsita, erakusten duen data egungoa da. Kontuan izan behar da Lantokietako Prestakuntzako aldia data horretan duten ikasleei erakutsiko zaiela.
Hitzarmenen pantailan, ikastetxeak kontsulta ditzake indarrean daudenak eta indarrean ez daudenak. Zonaren edo beste daturen baten arabera ere iragaz dezakezu, hala nola IFK, enpresaren izena edo gakoa. Esparru-hitzarmenak sartzeko aukera ematen du.
Hitzarmena zutabean hainbat etiketa agertzen dira:
Ikasturte honetan lantokietako prestakuntza egin duten ikasleen esportazioa lor dezakegu.
Kudeaketa akademikoa > Lantokietako prestakuntza > Ikasleak.
Ziklo bat aukeratu, eta enpresa esleitua duten ikasleen kasuan, enpresako asistentzia kudea dezakegu, egutegiaren ikonoa sakatuz:
Egutegiko egun batean behin bakarrik klikatuz gero, berdez margotzen da (Bertaratzen da), bi klik urdinez koloreztatzen dira (Lan-istripuaren lehen eguna), hiru klika laranjaz margotzen dira (Ez bertaratzea lan istripuagatik), lau klika horiz margotzen dira (ez bertaratzea amatasun/aitatasun baimena edo arriskuko haurdunaldiagatik), eta bost klika gorriz margotzen dira (Ez bertaratzea).
KONTUZ: Lan-istripuaren kasuan, lan-istripuaren lehen eguna adierazi behar da. Hilabete horretan bertan edo hurrengo hilabetean langileak lan-istripu beraren ondorioz beste lan-istripu bat badu, berriz gaixotu egingo da, eta lehen egun hori lan-istriputzat hartuko litzateke.
Irakasleek lan-istripuko egunak gehitu badituzte eta hilabete horretan lan-istripuaren eguna adierazi ez badute, popup bat aterako zaie ohartaraziz. Irudian bezala gertatzen bada pertsona horrek 2 lan-istripu izan dituela eta lan-istripuaren 2 egun edo gehiago markatu direla, hori ere jakinaraziko zaio, zuzena den ala ez egiaztatzeko.
Hurrengo klik hutsik utziko du eguna, erregistrorik gabe.
Onartu sakatzean, hilabeteko egun-kopurua agertuko da pantailan.
Kudeaketa akademikoa > Lantokietako prestakuntza > IKasleak
Esleitutako enpresaren xehetasunetan sartuko gara:
Gizarte Segurantzan alta ematetik salbuetsirik egon behar dugu, soilik bi arrazoi hauetako bat baldin badugu:
Kudeaketa akademikoa > Lantokietako prestakuntza > Monitorea
Pantaila hau ikastetxekoo LP-ko datuak kontrolatzeko erabiltzen da. Bertan jasotzen dira ikastetxeko datuak, ikaslegoaren datuak (NUSS, ikasleei esleitutako enpresaren datuak, matrikula data, baja-data...Baitzea, beka...) ikastetxe publiko zein diruz lagundutakoak.
Erakutsi behar diren eremuen hautagailua du:
Eremuetako iragazkiak erabiliz, honako hauek egiazta daitezke: oraindik RAErik ez duten ikasleak, enpresa jakin batean daudenak, data zehatz baten aurreko edo ondorengo alta- edo baja-data dutenak, NUSSrik ez dutenak, beka dutenak…
Iragazkia aplikatua dagoenean edo iragazkirik ez dagoenean, baldintza hori betetzen duten ikasle guztiak agertzen dira:
Hurrengo adibidean, beka jasotzen duten ikasleak iragazi dira:
Ikastetxe itunduek alta, baja eta ikasleek Gizarte Segurantzan lan egindako egunen fitxategiak kudeatu beharko dituzte.
IKastetxe horietarako, Educak fitxategiak AFI formatuan sortzea errazten du, Gizarte Segurantzaren aplikazioan sartu behar baita formatu hori.
Kudeaketa akademikoan > LP–Monitorea– datu gehiago kudeatuko dira:
Datu horiek osatu egin behar dira. Beharrezkoak dira Gizarte Segurantzarekin kudeatzen diren gainerako fitxategiak kudeatzeko.
Datu horiek osatzeko, zentroak Gizarte Segurantzara edo kudeatzen duen Lan Aholkularitzara jo dezake.
Fitxategian sartu nahi ditugun ikasleak aukeratzeko, ikastaro bat aukeratu behar dugu, alta dataren arabera (ikaslea enpresari esleitu aurretik sartu dugun balioa). 2024/02/29tik aurrerakoak ikusi nahi ditugu.
Iragazitako ikasleak 23 dira. Iragazitako ikasleak 23 botoian klik eginez, egindako iragazkiaren laburpena ikusiko dugu. Laburpen honek alta emango dugun ikasleen egoeraren berri ematen digu. Ezin da ikaslerik egon NUSS/AFZ gabe, IPFrik gabe, bigarren abizenik gabe NANa badu, ezin da 16 urtetik beherako ikaslerik egon. Ikastetxeak egiaztatu behar du pasaportea duten ikasleek ez dutela Gizarte Segurantzari alta ematean emandako beste identifikaziorik.
Sortu alta-fitxategiak botoia sakatuz, Gizarte Segurantzan alta eman behar den AFI formatuko fitxategia lortzen da. Ohar blokarekin irekiko dugu.
Une horretan, fitxategian dauden ikasleei alta emateko check berdea agertuko da. Orria kargatu egin behar da ikusteko.
Alta emandako ikasleei dagokienez, hegala goitik beherako zerrenda bihurtuko da eta ikasleak esku hartzen duen fitxategien berri emango du.
Geziaren gainean klik eginez, parte hartu duten fitxategiak ikusten dira:
Prozedura bera erabiltzen da bajen fitxategirako.
Ikasleen asistentzia enpresaren egutegian osatu ondoren, iragazkien laguntzaz, praktika-egunen fitxategia sortu nahi dugun ikasleak hautatuko ditugu:
Fitxategi hau sortzean, hil horretako egutegia blokeatu egiten da. Dagoeneko ezin da egutegira itzuli asistentziak aldatzeko.
Ikaslearen lapizeritoan klik eginez, NUSS sar dezakegu:
Zenbaki hori ikaslearen datu pertsonalen fitxan ere agertuko da.