IKASTETXEAREN ILDO PEDAGOGIKO ETA DIDAKTIKOA |
Ildo pedagogiko eta didaktikoak ikasleen gaitasun bidezko ikaskuntzari, metodologiari, ebaluazioari eta zeharka lantzen diren edukiei egiten die erreferentzia.
Ildo pedagogiko didaktikoa abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak aldatutako Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan jasotako Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuan eskatzen den elementuetako bat da.
Elizondo Lanbide Eskolako ildo pedagogiko eta didaktikoa ondorengo atalek definitzen dute.
METODOLOGIA DIDAKTIKOA |
Ikastetxeko metodologia didaktikoa, metodologia kolaboratzaileen bidetik doa. Gure eskolan metodologia kolaboratzaileak proiektu eta erronken bidez gauzatzen dira. Erronka eta proiektu hauek modulukoak, modulu artekoak edo ziklo artekoak izaten dira.
Metodologia kolaboratzaileekin ondorengo helburuak lortu nahi dira:
Bestalde inplikatutako modulu edo ziklo kopurua edozein dela ere, proiektuak bi multzotan bereizten ditugu. Batetik proiektu arruntak edo Kimua proiektuak eta bestetik Ikasketa Zerbitzu Solidarioko (IZS) proiektuak.
Kimua proiektuetan produktuak irakasleak finkatzen ditu eta helburu didaktikoa besterik ez dute.
Ikasketa Zerbitzu Solidarioko (IZS) proiektuek aldiz, goian aipatutako helburuez gain, Baztan Bidasoari zerbitzua ematea dute helburu. Horrela proiektu hauetan produktuak inguruko instituzio eta eragileek finkatzen dituzte. Enkargu hauek egiteko prozedura bat finkatua dagoelarik (IZS prozedura).
Hala eta guztiz ere, gaitasun eta eduki guztiak ez dira proiektuen bidez lantzen. Ikasketa prozesu egoki baterako metodologia kolaboratzaileez gain bestelako metodologiak beharrezkoak direlako. Beraz dena ez da proiektu eta ez da lantalde. Bakarkako lanerako tarteak erabiltzen ditugu besteren artean lan taldetan aportatu aurretik norberak bere tartea behar izaten duelako eta zenbait jakintza edo gaitasun garatzeko bakarkako lana egokiagoa delako.
EBALUAZIOA |
Ikasleen ebaluazioa, indarrean dagoen araudia jarraiki egiten da.
Ebaluazioari dagozkion atal guztiak modulu bakoitzaren programazioetan bilduak daude (ebaluazio irizpideak, etengabeko ebaluazioa, ebaluazio jarraia galdua duten ikasleen ebaluazioa, berreskuratzeko modua eta aitzineko ikasturteko moduluen berreskurapena). Programazio guztiak publikoak dira eta ikastetxeko web orrian zintzilikatuak daude, programazioen atalean.
Bestalde ebaluazioa mailaka homogenizatua dugu eta horrela isladatzen da moduluetako programazioetan.
GAITASUNAK ETA ZEHARKAKO EDUKIAK |
Ikastetxean gaitasunetan trebatzeak ebaluazioan garrantzi handia du. Hori dela eta ziklo guztietan gaitasunen ebaluazioa homogenizatua dago, maila bakoitzean pisu ezberdina duelarik. Gaitasunen ebaluazioa maiztasunez egiten da eta ikasleek eskuragarri dute informazio hori. Izan ere, helburua ikasleek beraien gaitasunetaz jabetzea da eta hobetzekoak dituztenak identifikatzea. Ziklo guztietan baloratzen diren gaitasunak; antolaketa, ekimen sortzailea, autonomia, ardura eta inplikazioa, lankidetza, komunikazioa eta gaitasun digitalak dira. Hauetaz gain zenbait ziklok duten ezaugarriengatik beste gaitasun batzuk ere ebaluatzen dituzte; seguratsuna,...
Gaitasun teknikoak eta zeharkakoak lantzeaz gain beste hainbat zeharkako eduki lantzen dira ikasturtean zehar antolatzen diren hainbat ekimen eta jardueretan:
Aipatzekoa da ere Oinarrizko Mailako ikasleekin beste hainbat zehargai lantzeko burutzen diren tailer, hitzaldi,... Hala nola ziberjazarpenaren prebentzioa, bide-segurtasuna,...
TALDEKATZEKO IRIZPIDEAK |
Proiektuen gestioan antolaketak duen garrantzia dela eta, eskolan irakasle lantaldeak sortzen dira eta metodologien dinamizatzailea izendatzen da. Bai dinamizatzailea bai lantalde bakoitzeko partaideak zuzendaritzak izendatzen ditu. Lantalde hauen partaideak ikasturte amaieran aurrikusten dira hurrengo ikasturtean programatu diren modulu edo ziklo arteko proiektuen arabera.
Ikasleen taldekatzeari dagokionez, orokorrean bi taldekatze modu erabiltzen ditugu. Zenbaitzutan taldekatzea ikasleek beraiek egiten dute eta beste batzuetan irakasleak edo irakasle taldeak egiten du (modulu artekoetan).
ESTRATEGIA DIGITALA |
Eskolako estrategia digitala Ikastetxeko Plan Digitalean du oinarria. Helburua ikasle eta irakasleak erreminta digitaletan trebatzea da eta taldean lan egiteko erremintak erabiltzen dira.
Hasierako proiektuetan oinarrizko erremintekin lan egiten da pixkanaka trebatzen joateko. Hala nola drive, unitate partekatuak, dokumentu partekatuak, ikasgela (classroom), etab.
Poliki-poliki erreminta gehiago erabiltzen dira zikloaren eta proiektuaren beharraren arabera. Adibidez egutegia (calendar), sites, simulagailuak, etab.