Published using Google Docs
pub_V2(2023)_Evaluacion inicial eu
Updated automatically every 5 minutes

Hasierako ebaluazioa

Etapa ezberdinak arautzen dituzten ebaluazio-aginduen arabera, ikastetxeek ikasturte hasieran ikasmaila bakoitzeko eta ikasle guztiendako, hasierako ebaluazio indibidualizatu bat egin ahal izango dute, ikasle bakoitzaren ezaugarriak ezagutu eta hezkuntzako esku-hartzea planifikatu ahal izateko. Hartutako neurriak espediente akademikoan jasoko dira.

1. Haur Hezkuntzako bigarren zikloan har daitezkeen neurriak

Hasierako ebaluazioan, aniztasunari erantzuteko neurri hauek erregistratzen ahalko dira:

  1. Hezkuntza laguntza edo errefortzua (HE): askotariko arrazoiak direla medio, ikaskuntza prozesuarekin jarraitzeko, edozein arlo edo esparrutako curriculumeko elementu guztietan edo batzuetan ohikoaz besteko hezkuntza arreta behar duten ikasleei zuzendutako neurria da hezkuntza laguntza edo errefortzua. Ikaslea zer ikasmailatan eta arlo edo esparrurako matrikulaturik dagoen, hartarako ezarri diren konpetentzia espezifikoak eta ebaluazio irizpideak izanen dira ebaluazio erreferentziak. "HE" neurria hasierako ebaluazioan ezarri dela adieraziko da, bai eta hiru hilean behingoetan ere, horietan aplikatu bada, kasuan kasuko kalifikazioarekin batera; amaierako ebaluazioan, aldiz, ez da adieraziko, eta kalifikazioa baino ez da jarriko.
  2. Sartzeko curriculum egokitzapenak barne dituen hezkuntza laguntza edo errefortzua (HE-SCE): ohikoak ez bestelako baliabide materialak eta sarbide baliabideak behar dituzten ikasleei zuzendutako neurria da sartzeko curriculum egokitzapenak barne hartzen dituen hezkuntza laguntza edo errefortzua. Entzumen, ikusmen edo motrizitate arazo larrien edo bestelako desgaitasunen ondorioz hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei aplikatu beharko zaie bereziki neurri hori. Ikaslea zer ikasmailatan eta arlo edo esparrurako matrikulaturik dagoen, hartarako ezarri diren konpetentzia espezifikoak eta ebaluazio irizpideak izanen dira ebaluazio erreferentziak. "HE-SCE" neurria hasierako ebaluazio ezarri dela adieraziko da, bai eta hiru hilean behingoetan ere, horietan aplikatu bada, kasuan kasuko kalifikazioarekin batera; amaierako ebaluazioan, aldiz, ez da adieraziko, eta kalifikazioa baino ez da jarriko.
  3. Curriculuma aberasteko hezkuntza laguntza edo errefortzua (HE-CA): adimen gaitasun handiko ikasleei beren gaitasunak ahalik eta gehien garatzeko zuzendutako neurria da curriculuma aberasteko hezkuntza laguntza edo errefortzua. Ikasleari aukera emanen zaio matrikulatuta dagoen ikasmaila baino goragoko ikasmailetako konpetentzia espezifikoak eta ebaluazio irizpideak lantzeko; kalifikazioa jartzeko, baina, ikaslea zer ikasmailatan eta arlo edo esparrurako matrikulaturik dagoen, hartarako ezarri diren konpetentzia espezifikoei eta ebaluazio irizpideei lotuko zaizkie irakasleak. "HE-CA" neurria hasierako ebaluazioan ezarri dela adieraziko da, bai eta hiru hilean behingoetan ere, horietan aplikatu bada, kasuan kasuko kalifikazioarekin batera; amaierako ebaluazioan, aldiz, ez da adieraziko, eta kalifikazioa baino ez da jarriko.
  4. Curriculum egokitzapen esanguratsua (CEE): hezkuntza premia bereziak eta curriculumean desfase nabaria –matrikulatuta dauden ikasmailaren curriculumetik nabarmen aldentzen dena– dituzten ikasleei zuzendutako neurria da curriculum esanguratsua; helburua da ikasleei erraztasunak ematea curriculumera iristeko, eta horretarako, asmoa izaten da ahalik eta gehien garatzea funtsezko konpetentziak, Lehen Hezkuntza bukatutakoan, haien deskriptore operatiboak aintzat harturik (67/2022 Foru Dekretuaren I. eranskinean jasota daude). Ikasle horien etengabeko ebaluazioari begira, egokitzapenak hizpide dituen arlo edo esparruetako ebaluazio irizpideak izanen dira erreferentzia. Hasierako ebaluazioan, "CEE" neurria ezarri dela adieraziko da, bai eta hiru hilean behingoetan eta amaierako ebaluazioan ere, kalifikazioarekin batera; curriculum maila zein ikasmailari dagokion ere adieraziko da.

2. Lehen Hezkuntzan har daitezkeen neurriak

Hasierako ebaluazioan aniztasunari arreta emateko neurri hauek erregistratu ahal izango dira, arlo bakoitzerako:

  1. Hezkuntza laguntza edo errefortzua (HE): askotariko arrazoiak direla medio, ikaskuntza prozesuarekin jarraitzeko, edozein arlo edo esparrutako curriculumeko elementu guztietan edo batzuetan ohikoaz besteko hezkuntza arreta behar duten ikasleei zuzendutako neurria da hezkuntza laguntza edo errefortzua. Ikaslea zer ikasmailatan eta arlo edo esparrurako matrikulaturik dagoen, hartarako ezarri diren konpetentzia espezifikoak eta ebaluazio irizpideak izanen dira ebaluazio erreferentziak. "HE" neurria hasierako ebaluazioan ezarri dela adieraziko da, bai eta hiru hilean behingoetan ere, horietan aplikatu bada, kasuan kasuko kalifikazioarekin batera; amaierako ebaluazioan, aldiz, ez da adieraziko, eta kalifikazioa baino ez da jarriko.
  2. Sartzeko curriculum egokitzapenak barne dituen hezkuntza laguntza edo errefortzua (HE-SCE): ohikoak ez bestelako baliabide materialak eta sarbide baliabideak behar dituzten ikasleei zuzendutako neurria da sartzeko curriculum egokitzapenak barne hartzen dituen hezkuntza laguntza edo errefortzua. Entzumen, ikusmen edo motrizitate arazo larrien edo bestelako desgaitasunen ondorioz hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei aplikatu beharko zaie bereziki neurri hori. Ikaslea zer ikasmailatan eta arlo edo esparrurako matrikulaturik dagoen, hartarako ezarri diren konpetentzia espezifikoak eta ebaluazio irizpideak izanen dira ebaluazio erreferentziak. "HE-SCE" neurria hasierako ebaluazio ezarri dela adieraziko da, bai eta hiru hilean behingoetan ere, horietan aplikatu bada, kasuan kasuko kalifikazioarekin batera; amaierako ebaluazioan, aldiz, ez da adieraziko, eta kalifikazioa baino ez da jarriko.
  3. Curriculuma aberasteko hezkuntza laguntza edo errefortzua (HE-CA): adimen gaitasun handiko ikasleei beren gaitasunak ahalik eta gehien garatzeko zuzendutako neurria da curriculuma aberasteko hezkuntza laguntza edo errefortzua. Ikasleari aukera emanen zaio matrikulatuta dagoen ikasmaila baino goragoko ikasmailetako konpetentzia espezifikoak eta ebaluazio irizpideak lantzeko; kalifikazioa jartzeko, baina, ikaslea zer ikasmailatan eta arlo edo esparrurako matrikulaturik dagoen, hartarako ezarri diren konpetentzia espezifikoei eta ebaluazio irizpideei lotuko zaizkie irakasleak. "HE-CA" neurria hasierako ebaluazioan ezarri dela adieraziko da, bai eta hiru hilean behingoetan ere, horietan aplikatu bada, kasuan kasuko kalifikazioarekin batera; amaierako ebaluazioan, aldiz, ez da adieraziko, eta kalifikazioa baino ez da jarriko.
  4. Errekuperazio programa (EP): ikasturtea bukatutakoan arlo edo esparruren bat gainditu gabe utzi duen ikasleari zuzendutako neurria da errekuperazio programa, aplikatuko dena hala ikaslea mailaz igotzen denean nola ikasmaila berean beste urtebete eman behar duenean; izan ere, helburua da ikasleari laguntzea arlo edo esparru horretan bereganatu ez dituen ikaskuntzak eskuratzen. Hasierako ebaluazioan, "EP" neurria ezarri dela adieraziko da, eta gainditu gabe dagoen arlo edo esparrua zer ikasmailari dagokion jarriko. Ikasmaila berean jarraituz gero, arlo edo esparru bateko errekuperazio programa gainditu gabeko arlo edo esparruei aplikatuko zaie.
  5. Curriculuma eguneratzeko plana (CEP): gure hezkuntza sisteman ohi baino beranduago sartzearen ondorioz curriculumean desfasea duten ikasleei zuzendutako neurria da curriculuma eguneratzeko plana; helburua da curriculum maila nahikoa erdiestea, errazagoa izan dadin matrikulatuta dauden ikasmailako curriculumera iristea. Era berean, zilegi izanen da neurria Lehen Hezkuntzako lehen ikasmailako ikasleei aplikatzea, alde handia badago etapa honetara iristean duten curriculum mailaren eta lehen ikasmailari dagokionaren artean. Bi kasuetan, etapa honetako lehenbiziko urte akademikoan baino ezin izanen da aplikatu. Neurri horiek aplikatuko diren hiru hilean behingo ebaluazioetan, eta ikasleak duen curriculum mailaren arabera dagokion ikasmailako eta arlo edo esparruko konpetentzia espezifikoak eta ebaluazio irizpideak izanen dira ebaluazio erreferentziak. Amaierako ebaluazioan, ordea, erreferentziak ikaslea matrikulatuta dagoen ikasmailari dagozkionak izanen dira. "CEP" neurria hasierako ebaluazioan ezarri dela eta curriculum mailaren arabera dagokion ikasmaila adieraziko da; hiru hilean behingo ebaluazioetan, neurria aplikatu bada, kasuan kasuko kalifikazioa ere jarriko da. Amaierako ebaluazioan, aldiz, ez; hor bakarrik adieraziko da ikaslea matrikulaturik dagoen ikasmailari dagokion kalifikazioa. Salbuespena egiten ahalko da baldin eta hizkuntza dela-eta ezin bada curriculum maila atzeman; halakoetan, zilegi izanen da maila atzeman arte ezer ez jartzea.
  6. Curriculum egokitzapen esanguratsua (CEE): hezkuntza premia bereziak eta curriculumean desfase nabaria –matrikulatuta dauden ikasmailaren curriculumetik nabarmen aldentzen dena– dituzten ikasleei zuzendutako neurria da curriculum esanguratsua; helburua da ikasleei erraztasunak ematea curriculumera iristeko, eta horretarako, asmoa izaten da ahalik eta gehien garatzea funtsezko konpetentziak, Lehen Hezkuntza bukatutakoan, haien deskriptore operatiboak aintzat harturik (67/2022 Foru Dekretuaren I. eranskinean jasota daude). Ikasle horien etengabeko ebaluazioari begira, egokitzapenak hizpide dituen arlo edo esparruetako ebaluazio irizpideak izanen dira erreferentzia. Hasierako ebaluazioan, "CEE" neurria ezarri dela adieraziko da, bai eta hiru hilean behingoetan eta amaierako ebaluazioan ere, kalifikazioarekin batera; curriculum maila zein ikasmailari dagokion ere adieraziko da.

Oharrak:

3. DBHn har daitezkeen neurriak

Hasierako ebaluazioan aniztasunari arreta emateko neurri hauek erregistratu ahal izango dira, ikasgai bakoitzerako:

  1. Hezkuntza laguntza edo errefortzua (HE): hainbat arrazoi direla medio, ikasketa prozesuarekin jarraitzeko, edozein ikasgai edo arlotako curriculumeko elementu guztietan edo batzuetan ezohiko hezkuntza arreta behar duten ikasleei zuzendutako neurria da hezkuntza laguntza edo errefortzua. Ebaluazio erreferentziak honako hauek izanen dira: ikasleak matrikulatuta dauden ikasgai edo arlorako eta ikasmailarako ezarritako gaitasun espezifikoak eta ebaluazio irizpideak. "HE" neurria hasierako ebaluazioan jasoko da eta, dagokion kalifikazioarekin batera, aplikatu den hiruhilekoetan, baina ez amaierako ebaluazioan, azken horretan kalifikazioa bakarrik jasoko baita.
  2. Sartzeko curriculum egokitzapenak barne dituen hezkuntza laguntza edo errefortzua (HE-SCE): ohikoak ez bestelako baliabide materialak eta sarbide baliabideak behar dituzten ikasleei zuzendutako neurria da sartzeko curriculum egokitzapenak barne hartzen dituen hezkuntza laguntza edo errefortzua. Entzumen, ikusmen edo motrizitate arazo larrien edo bestelako edozein desgaitasunen ondorioz hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei aplikatu beharko zaie bereziki neurri hori. Ebaluazio erreferentziak honako hauek izanen dira: ikasleak matrikulatuta dauden ikasgai edo arlorako eta ikasmailarako ezarritako gaitasun espezifikoak eta ebaluazio irizpideak. "HE-SCE" neurria hasierako ebaluazioan jasoko da eta, dagokion kalifikazioarekin batera, aplikatu den hiruhilekoetan, baina ez amaierako ebaluazioan, azken horretan kalifikazioa bakarrik jasoko baita.
  3. Curriculuma aberasteko hezkuntza laguntza edo errefortzua (HE-CA): adimen gaitasun handiko ikasleei beren gaitasunak ahalik eta gehien garatzeko zuzendutako neurria da curriculuma aberasteko hezkuntza laguntza edo errefortzua. Horretarako, ikasleek matrikulatuta dauden maila baino goragoko mailetako gaitasun espezifikoak eta ebaluazio irizpideak lantzen ahalko dituzte, baina, kalifikaziorako, irakasleek ikasleak matrikulatuta dauden ikasgai edo arloetako eta mailako gaitasun espezifikoak eta ebaluazio irizpideak bakarrik hartzen ahalko dituzte kontuan. "HE-CA" neurria hasierako ebaluazioan jasoko da eta, dagokion kalifikazioarekin batera, aplikatu den hiruhilekoetan, baina ez amaierako ebaluazioan, azken horretan kalifikazioa bakarrik jasoko baita.
  4. Errekuperazio programa (EPR): ikasturtea amaitzean ikasgai edo arloren bat gainditu ez duten ikasleei zuzendutako neurria da errekuperazio programa –bai maila igoeren kasuan, bai maila berean beste urte bat jarraitzearen kasuan–, eta ikasleei ikasgai edo arlo horretan bereganatu ez dituzten ikaskuntzak bereganatzea ahalbidetzeko xedea du. "EPR" izeneko neurria hasierako ebaluazioan jasoko da, eta gainditzeke dagoen ikasgai edo arloari dagokion ikasmaila zenbakiarekin batera agertuko da. Ikasmaila berean jarraitzearen kasuan, ikasgai edo arlo bateko errekuperazio programa gainditu gabeko ikasgai edo arloei aplikatuko zaie.
  5. Curriculuma eguneratzeko plana (CEP): gure hezkuntza sisteman berandu sartu eta curriculumean atzeratuta dauden ikasleei zuzendutako neurri bat da curriculuma eguneratzeko plana, eta matrikulatuta dauden ikasmailako curriculumerako sarbidea errazteko curriculum maila nahikoa lortzea du xede. Era berean, DBHko lehen ikasmailara dagokion curriculum mailara iristeko koska handi baten faltan sartzen diren ikasleei aplikatuko zaie neurri hori. Bi kasu horietako edozeinetan, etapako eskolatzearen lehen ikasturtean soilik aplikatzen ahalko da neurri hori. Neurria aplikatzen den hiru hilean behingo ebaluazioetako ebaluazio erreferentziak honako hauek izanen dira: beren curriculum mailari dagozkion ikasgai edo arloaren eta ikasmailaren gaitasun espezifikoak eta ebaluazio irizpideak, amaierako ebaluazioaren kasuan izan ezik; azken horretan, ikasleak matrikulatuta dauden ikasmailakoak izanen dira ebaluazio erreferentziak. "CEP" neurria, bere curriculum mailari dagokion ikasmaila zenbakiarekin batera, hasierako ebaluazioan jasoko da eta, dagokion kalifikazioarekin batera, aplikatu den hiruhilekokoetan, baina ez amaierako ebaluazioan; azken horretan, ikaslea matrikulatuta dagoen ikasmailako kalifikazioa bakarrik jasoko da. Salbuespen gisa, hizkuntza dela-eta maila detektatzerik ez badago, zehaztu gabe uzten ahalko da detektagarria izan arte.
  6. Curriculumaren egokitzapen esanguratsua (CEE): matrikulatuta dauden ikasmailako curriculumera iristetik urrun dagoen curriculum atzerapena duten hezkuntza premia bereziko ikasleei zuzendutako neurri bat da curriculumaren egokitzapen esanguratsua. Ikasle horiei curriculumerako sarbidea erraztea eta Irteerako Profilean jasotako gako-gaitasunak ahalik eta gehien garatzea du xede. Ikasle horien etengabeko ebaluazioa egiteko, egokitzapen horren oinarri izanen diren ikasgai edo arloko eta ikasmailako ebaluazio irizpideak hartuko dira erreferentziatzat. "CEE" neurria hasierako ebaluazioan jasoko da, eta, dagokion kalifikazioarekin batera, hiru hilean behingoetan eta amaierako ebaluazioan. Gainera, curriculum mailari dagokion ikasmaila zenbakia erantsiko zaio.

Oharrak:

4. Batxilergoan har daitezkeen neurriak

Hasierako ebaluazioan aniztasunari arreta emateko neurri hauek erregistratu ahal izango dira,         ikasgai bakoitzerako:

  1. Hezkuntza laguntza edo errefortzua (HE): hainbat arrazoi direla medio, ikasketa prozesuarekin jarraitzeko, edozein irakasgaitako curriculumeko elementu guztietan edo batzuetan ohikoa ez den hezkuntza arreta behar duten ikasleei zuzendutako neurria da hezkuntza laguntza edo errefortzua.
  2. Sartzeko curriculum egokitzapenak barne dituen hezkuntza laguntza edo errefortzua (HE-SCE): ohikoak ez bestelako baliabide materialak eta sarbide baliabideak behar dituzten ikasleei zuzendutako neurria da sartzeko curriculum egokitzapenak barne hartzen dituen hezkuntza laguntza edo errefortzua. Entzumen, ikusmen edo motrizitate arazo larrien edo bestelako edozein desgaitasunen ondorioz hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei aplikatu beharko zaie bereziki neurri hori.
  3. Curriculuma aberasteko hezkuntza laguntza edo errefortzua (HE-CA): adimen gaitasun handiko ikasleei beren gaitasunak ahalik eta gehien garatzeko zuzendutako neurria da curriculuma aberasteko hezkuntza laguntza edo errefortzua.

Oharrak:

5. Lanbide Heziketako Oinarrizko Mailako heziketa zikloetan har daitezkeen neurriak

Hasierako ebaluazioan, aniztasunari erantzuteko neurri hauek erregistratzen ahalko dira, aipatzen diren lanbide esparru eta moduluetarako:

  1. Hezkuntza-laguntza edo errefortzua (HE): hezkuntza laguntza edo  errefortzua da, zenbait arrazoi direla medio, ikasketa prozesuarekin jarraitzeko, edozein lanbide-esparru edo -moduluetako curriculumeko elementu guztietan edo batzuetan ohikoa ez den hezkuntza-arreta behar duten ikasleei zuzendutako neurria. Ikaslea matrikulatuta dagoen “Komunikazioa eta Gizarte Zientziak” eta “Zientzia Aplikatuak” eremuetarako ezarritako berariazko gaitasunak eta ebaluazio-irizpideak izango dira ebaluazio-erreferenteak. Lanbide moduluetan, ebaluazioaren erreferenteak izanen dira ikaslea matrikulatuta dagoen lanbide modulu bakoitzerako ezarritako ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak. “RE” neurria hasierako ebaluazioan jarriko da, eta, dagokion kalifikazioarekin batera, aplikatu den hiruhilekoetan; ez, ordea, azken ebaluazioan, non kalifikazioa bakarrik jasoko baita.
  2. Hezkuntza-laguntza edo -errefortzua, curriculumean sartzeko egokitzapenak eginda (HE-SCE): hezkuntza laguntza edo  errefortzua da curriculum egokitzapenak dituen neurria, ohikoak ez diren baliabide materialak eta sarbide-baliabideak behar dituzten ikasleentzat. Neurri hau aplikatzeko arreta berezia jarri beharko zaie entzumen, ikusmen, motrizitate edo bestelako ezgaitasun larrien ondorioz hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei. Ikaslea matrikulatuta dagoen “Komunikazioa eta Gizarte Zientziak” eta “Zientzia Aplikatuak” eremuetarako ezarritako berariazko gaitasunak eta ebaluazio-irizpideak izango dira ebaluazio-erreferenteak. Lanbide moduluetan, ebaluazioaren erreferenteak izanen dira ikaslea matrikulatuta dagoen lanbide modulu bakoitzerako ezarritako ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak. “HE-SCE” neurria hasierako ebaluazioan jarriko da, eta, dagokion kalifikazioarekin batera, aplikatu den hiruhilekoetan; ez, ordea, azken ebaluazioan, non kalifikazioa bakarrik jasoko baita.
  3. Curriculuma aberastuko duen hezkuntza laguntza edo errefortzua (HE-CA): curriculum aberastasuneko hezkuntza-laguntza edo errefortzua gaitasun intelektual handiko ikasleei zuzendutako neurria da, gaitasun horiek ahalik eta gehien garatu ahal izateko. Horretarako, “Komunikazioa eta Gizarte Zientziak” eta “Zientzia Aplikatuak” arloetan, ikasleek berariazko gaitasunak eta goi-mailako kurtsoak ebaluatzeko irizpideak landu ahal izango dituzte, baina, kalifikazioari dagokionez, irakasleak berariazko gaitasunei eta ikaslea matrikulatuta dagoen esparru eta kurtsoari dagozkion ebaluazio-irizpideei lotu beharko zaizkie. Eta lanbide-moduluetan, ikasleek ikaskuntzaren emaitzak landu ahal izango dituzte, dagozkien ebaluazio-irizpideekin, goi-mailako mailetan edo antzeko lanbide-prestakuntzetan. Hala ere, kalifikazioari dagokionez, irakasleek kontuan hartu beharko dituzte ikaskuntzaren emaitzak eta ikaslea matrikulatuta dagoen lanbide-moduluko eta ikasturteko ebaluazio-irizpideak. “HE-CA” neurria hasierako ebaluazioan jarriko da, eta, dagokion kalifikazioarekin batera, aplikatu den hiruhilekoetan; ez, ordea, azken ebaluazioan, non kalifikazioa bakarrik jasoko baita.
  4. Errekuperazio-programa (PRE): maila amaitzean eremuren bat edo/eta lanbide moduluren bat gainditu ez duten ikasleei zuzendutako neurria da errekuperazio-programa, bai maila berean beste urte bat eman badute ere. Horren helburua da ikasleari eremu eta/edo lanbide-modulu horretan ikasi gabeko ikasketak egiten laguntzea. “PRE” neurria hasierako ebaluazioan jarriko da, eta gainditu gabeko eremu eta/edo lanbide moduluari dagokion ikastaro-zenbakia erantsiko zaio. Maila berean egonez gero, lanbide esparru eta/edo modulu batean errekuperatzeko programa gainditu gabeko lanbide esparru eta/edo moduluetan aplikatuko da.
  5. Curriculuma eguneratzeko plana (CEP): curriculuma eguneratzeko plana da curriculum desfasea duen gure hezkuntza sisteman berandu sartu diren ikasleei zuzendutako neurria, matrikulatuta dagoen ikasturteko curriculumean sartzea errazteko behar den curriculum-maila lortzea helburu duena. Era berean, oinarrizko graduko ziklo bateko lehen mailako ikasleei ere aplikatuko zaie neurri hori, baldin eta oinarrizko graduko zikloaren lehen kurtsoko curriculumetik urruntzen den curriculum maila duten lanbide heziketako ikasketa horietara sartzen badira. Neurri hori oinarrizko graduko zikloan eta ‘Komunikazioa eta Gizarte Zientziak’ eta ‘Zientzia Aplikatuak’ arloetan bakarrik aplikatu ahal izango da eskolatu eta lehenengo ikasturtean. Neurri hori aplikatzen den hiruhilekoko ebaluazioetako ebaluazio-erreferenteak beren curriculum-mailari dagokion irakasgaiaren edo esparruaren eta kurtsoaren berariazko gaitasunak eta ebaluazio-irizpideak izango dira, azken ebaluazioa izan ezik; azken ebaluazio horretan, ikasleak matrikulatuta dauden ikasturteari dagozkionak izango dira erreferente horiek. “PAC” neurria, curriculum-mailari dagokion ikastaro-zenbakiarekin batera, hasierako ebaluazioan jasoko da, eta, dagokion kalifikazioarekin batera, aplikatu den hiruhilekoetan; ez, ordea, azken ebaluazioan; azken ebaluazioan, ikaslea matrikulatuta dagoen ikasturteari dagokion kalifikazioa bakarrik jasoko da. Salbuespen gisa, hizkuntza dela-eta maila hori ezin bada hauteman, maila hori kendu ahal izanen da, harik eta atzeman arte.
  6. Curriculum egokitzapen esanguratsua (CEE): curriculum-egokitzapen esanguratsua da hezkuntza premia bereziak dituzten eta matrikulatuta dagoen ikasturteko curriculumetik nabarmen aldentzen den curriculum desfasea duten ikasleei zuzendutako neurria. Neurri hori ‘Komunikazioa eta Gizarte Zientziak’ eta ‘Zientzia Aplikatuak’ arloetan bakarrik aplikatu ahal izango da, eta helburua ikasle horiei curriculumera iristen laguntzea da, funtsezko gaitasunak ahalik eta gehien garatuta. Ikasle horien etengabeko ebaluazioa egiteko, egokitzapen hori zein irakasgai, esparru eta kurtsotan eginen den ebaluatzeko irizpideak hartuko dira erreferentziatzat. “ACS” neurria hasierako ebaluazioan eta, dagokion kalifikazioarekin batera, hiruhilekoetan eta azken ebaluazioan jasoko da, eta curriculum-mailari dagokion ikasturtearen zenbakia erantsiko zaio.

Oharrak:

6. Lanbide Heziketako erdi mailako heziketa zikloetan eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetan har daitezkeen neurriak

Hasierako ebaluazioan, aniztasunari erantzuteko neurri hauek erregistratzen ahalko dira lanbide modulu eta prestakuntza modulu bakoitzerako:

  1. Hezkuntza laguntza edo errefortzua (HE): hezkuntza laguntza edoerrefortzua da, hainbat arrazoi direla medio, ikasketa-prozesuarekin jarraitzeko, edozein lanbide modulu eta prestakuntza-moduluetako curriculumeko elementu guztietan edo batzuetan ohikoa ez den hezkuntza-arreta behar duten ikasleei zuzendutako neurria.
  2. Hezkuntza-laguntza edo errefortzua, curriculumean sartzeko egokitzapenak eginda (HE-SCE): hezkuntza laguntza edo errefortzua da curriculum egokitzapenak dituen neurria, ohikoak ez diren baliabide materialak eta sarbide-baliabideak behar dituzten ikasleentzat. Neurri hau aplikatzeko arreta berezia jarri beharko zaie entzumen, ikusmen, motrizitate edo bestelako ezgaitasun larrien ondorioz hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei.
  3. Curriculuma aberastuko duen hezkuntza laguntza edo errefortzua (HE-CA): curriculum aberastasuneko hezkuntza-laguntza edo errefortzua gaitasun intelektual handiko ikasleei zuzendutako neurria da, gaitasun horiek ahalik eta gehien garatu ahal izateko.
  4. Ikasle bakoitzaren beharretara egokitutako prestakuntza ibilbidea sortzea (HIE): hezkuntza ibilbide egokitua sortzea da ikasleei zuzendutako neurria, baldin eta zikloa bi ikasturte baino gehiagotan antolatzea prestakuntza zikloa amaitzea ziurtatzeko neurririk egokiena dela irizten bazaio. Lanbide Heziketako zikloak eta arte plastikoetako eta diseinuko lanbide ikasketak ebaluatzeko foru aginduetan ezarritako moduluen “ebaluazio-deialdiari uko egiteko” mekanismoaren bidez egingo da.

Oharrak:

7. Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako heziketa zikloetan har daitezkeen neurriak

Hasierako ebaluazioan, aniztasunari erantzuteko neurri hauek erregistratzen ahalko dira lanbide modulu eta prestakuntza modulu bakoitzerako:

  1. Hezkuntza laguntza edo errefortzua (HE): hezkuntza laguntza edo errefortzua da, hainbat arrazoi direla medio, ikasketa-prozesuarekin jarraitzeko, edozein lanbide modulu eta prestakuntza moduluetako curriculumeko elementu guztietan edo batzuetan ohikoa ez den hezkuntza-arreta behar duten ikasleei zuzendutako neurria.
  2. Hezkuntza laguntza edo errefortzua, curriculumean sartzeko egokitzapenak eginda (HE-SCE): hezkuntza laguntza edo  errefortzua da curriculum egokitzapenak dituen neurria, ohikoak ez diren baliabide materialak eta sarbide baliabideak behar dituzten ikasleentzat. Neurri hau aplikatzeko arreta berezia jarri beharko zaie entzumen, ikusmen, motrizitate edo bestelako ezgaitasun larrien ondorioz hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei.
  3. Curriculuma aberastuko duen hezkuntza laguntza edo errefortzua (HE-CA): curriculum-aberastasuneko hezkuntza laguntza edo  errefortzua gaitasun intelektual handiko ikasleei zuzendutako neurria da, gaitasun horiek ahalik eta gehien garatu ahal izateko.
  4. Ikasle bakoitzaren beharretara egokitutako prestakuntza ibilbidea sortzea (HIE): hezkuntza ibilbide egokitua sortzea da ikasleei zuzendutako neurria, baldin eta zikloa bi ikasturte baino gehiagotan antolatzea prestakuntza zikloa amaitzea ziurtatzeko neurririk egokiena dela irizten bazaio. Lanbide Heziketako zikloak eta arte plastikoetako eta diseinuko lanbide ikasketak ebaluatzeko foru aginduetan ezarritako moduluen “ebaluazio deialdiari uko egiteko” mekanismoaren bidez egingo da.

Oharrak:

8. Hasierako ebaluazioa Educan

Neurriak ikasleen arabera (kudeatzaileek Kudeaketa akademikoa > Kalifikazioak > Ikasleak menuan eta irakasleek Irakaslearen koadernoa > Kalifikazioak > Ebaluazioarenak: Ikasleak menuan) edo irakasgaien arabera (kudeatzaileek Kudeaketa akademikoa >  Kalifikazioak > Irakasgaiak menuan eta irakasleek Irakaslearen koadernoa > Kalifikazioak > Ebaluazioarenak: Irakasgaia menuan) erregistra daitezke.

Ikus dezagun ikasleen arabera egiten den kasurako adibide bat:

Kudeatzaileek

  • Hautatu Taldea eta Ebaluazioa (hasierako ebaluazioa)
  • Neurria zein ikasleri aplikatu nahi zaion, haren  botoia sakatu.

  • Nahi den irakasgaian, menu zabalgarria ireki eta hartutako neurria esleitu.

Irakasleek

  • Ikasgaia eta Taldea aukeratu:

  • Neurria zein ikasleri aplikatu nahi zaion aukeratu.
  • Ebaluazioen menu zabalgarrian Hasierako ebaluazioa hautatu.
  • Dagokion neurria eta bere zehaztapen maila esleitu.

 


[1] Hori ere posible da, dagozkion buletinak sortuz.