Published using Google Docs
14_ OLIO-ERROTA BATERA BISITA
Updated automatically every 5 minutes

LOGO ASKATASUNA 2010-grisa[1]

MATEMATIKA APLIKATUAK

NOTA

Ikasturtea: 2018 2019

Ebaluaketa: 2

Data: 2019 – I - 25

Maila: 4. DBH

Taldea: E

Izen-abizenak:

Olio-errota batera bisita

Ikasle talde batek olio-errota bat eta inguruko olibadiak bisitatu ditu. Asko ikasi dute olibondoei eta olioaren ekoizpenari buruz.

  1. Olibadietako batek 25 hektarea ditu eta hektarea bakoitzeko 90 olibondo daude. Hainbat barietatetakoak dira eta, zehazki, olibondo guztien 3/5 arbekina  arietatekoak dira. Arbekina barietateko zenbat olibondo daude olibadian?:

A. 1.150

B. 1.350

C. 2.550

D. 3.750

  1. Azken uztan olibondo bakoitzeko 32 kg oliba jaso zituzten batez beste. 25 hektarea eta hektareako 90 olibondo dituen olibadi hartan, 6 kg olibatik 1 kg olio ateratzen dute. Beraz, gutxi gorabehera, hau da olio ekoizpena:

A. 288 kg olio/hektarea

B. 400 kg olio/hektarea

C. 480 kg olio/hektarea

D. 600 kg olio/hektarea

  1. Olio-errotan kalitate goreneko olioaren 230.000 kg ekoitzi dituzte, 0,92 kg/l-ko dentsitatearekin (olio horren litro batek 0,92 kg pisatzen du). Kalitate goreneko olioaren zenbat litro ekoitzi dira?

A. 211.600 litro

B. 230.920 litro

C. 250.000 litro

D. 241.000 litro


  1. Horrez gain extra kalitateko olioaren 12.000 litro ekoitzi dituzte eta ¾ litroko botilatan botilatu dute. Osotara, zenbat botila bete dituzte?

A. 9.000

B. 12.000

C. 14.000

D. 16.000

  1. Bisitatu zuten olio-errotako datuak daude ondoko taulan; azken uztako olio ekoizpen osoari buruzkoak dira. Badakigu guztira 300.000 kg oliba jaso zituztela. Taula osatu ezazu, egin dituzun eragiketak argi adieraziz.