3. METODOLOGIA

EZAUGARRIAK

Atal honek irakaskuntzaren inguruko erabakiak biltzen ditu. Metodologiak koherentea

izan behar du curriculumaren sarreran bildutako printzipio didaktikoekin.

Metodologiak oinarrizko gaitasunaren garapena zein irakaskuntza aktiboa bultzatu

behar ditu eta irakaskuntza transmisiboa eta aprendizaia mekanikoa murriztu.

Irakasle taldeak estrategia metodologiko egokiak aukeratu behar ditu.

Aldagai metodologikoek ikastetxearen errealitatea zein ikasleen aniztasuna islatu

behar dituzte eta horien arabera aukeratu behar dira.

Metodologiari lotutako erabakiek honako aldagaiak biltzen dituzte:

  1. Ikaslearen eta irakaslearen egitekoak:

  Irakasle dinamizatzailea izango da. Liburuan datorrenaren  transmisore hutsa izan barik.

Irakasleak proposamenak botatuko ditu. ikasleekin negoziatzeko.

Ikasleen parte aktiboa sustatzea

  1. Edukiak antolatzeko irizpideak:

Ikaslen aurreezagutzeak hartzea abiapuntutzat.

  1. Jarduera motak:

Ekoizpen  bat egiteko bideratuta badago taldean hobeto egingo da.

  1. Ikasleen taldekatzea:
  1. Ebaluazio kontzeptua eta printzipioak:

Auto eta kooebaluazioa.Errubriak eta kontrol zerrendak erabiltzea

  1. Erabiliko diren baliabideak:

Egitura kooperatiboak erabili jarduerak egiteko.

  1. Lekua eta denboraren antolakuntza:

ARIKETA:

Hezi Berrik proposatzen duen aldaketa metodologiko honen azpian dauden printzipio pedagogikoak  kontuak hartuta zernolako ondorioak atarako zenituzke metodologia aspektu desberdinetan aipatzeko programazioak egiterakoan?

Aldaketa metodologiko honen azpian dauden printzipio pedagogikoak,funtsean, hauek dira:

  1. Eskolak du oinarrizko konpetentziak garatzearen ardura. Horretarako,ikaskuntzak esanguratsua eta nabarmena izan behar du, ez,informazio eta ezagutzen transmisio hutsa.

  1. Ikaskuntza esanguratsua eta nabarmena izan dadin, ikasle bakoitzak,ikaskuntzaren subjektu aktiboa izan behar du. Ezagutza bilatu, ikasi,,esperimentatu, hausnartu, aplikatu eta komunikatzeko prozesuak, eraman behar ditu aurrera, haren pentsamenduaren eskemak berreraikitzeko asmoz.

  1. Oinarrizko konpetentziak garatzeko, fokua egiazko egoerak dituzten jarduerak, ezagutza eguneroko arazo inportanteetara lotzen dutenak, proposatu behar dira.

  1. Jarduera konpetentea arazo-egoerak, haien konplexutasuna dela eta baliabideak era integratuan mobilizatzea exijitzen dutenak, konpontzean datza. Adierazpen-, prozedurazko eta jarrerazko edukiak ezinbesteko baliabideak dira arazo-egoerak konpontzeko.

  1. Eginkizunak, gizarte-errealitatearekin zerikusia badute, izango dira egiazkoak eta horrek eskolaren antolaketa malgua eta sortzailea eska dezake. Erronka didaktikoa kulturaren bizipena esanguratsu bihurtzen duten ikasteko testuinguruak prestatzean datza. Horregatik, errealitatea ikusteko eta hartan esku hartzeko era desberdinak garatzea da ikasteko modu inportanteena.

  1. Berdinen arteko lankidetza oso estrategia didaktiko baliotsua da, konpetentzien osagai kognitibo, emozional eta jarrerazkoak garatzeko. Kolektiboki elkar aberasteko estrategia da, besteari entzutea, elkarrizketa, desadostasuna, elkarrekiko begirunea eta osatzaile bakoitzaren onena taldearen onurarako eskaintzeko aukera sartzen baititu.

  1. Irakasleen funtzioa ikasleen ikaskuntzan tutore izatean datza. Ikasle bakoitzaren ikasteko prozesuak diseinatu, antolatu, estimulatu, lagundu, ebaluatu eta birbideratu behar dituzte, baina ikasleak probatzeko, akatsak egiteko eta ezagutza berrelikatu eta berreraikitzeko libre eta seguru sentituko diren giro adeitsu batean.

  1. Ikasleen ebaluazioa, funtsean, formazioan zentratzen da. Ikasten ari denari buruzko informazioa eman eta horretan hausnartzera bultzatu behar du ikasle bakoitza; nola ikasten ari den hausnartzera eraman behar du eta laguntza eman behar dio, haren zailtasunak argitzen jakiteko eta etorkizunean ikasten jarraitzeko. Bizitzan autonomia eta eraginkortasun handiagoarekin jokatu ahal izateko behar dituen konpetentziak nola eraikitzen ari den adierazi behar dio ebaluazioak ikasle bakoitzari. Ebaluazioa ikasteko tresna eta aukera da.