Laburpena 1.gaia
Biosfera eta ekosistema
Zer da biosfera?
Izaki bizidun guztiak bizi garen planetaren zatiari biosfera deritzo.
Zer da ekosistema?
Ekosistema ingurune fisiko bat da, eta bertan bizi
diren izaki bizidun guztiak erlazionatzen dira.
Zer da ingurune fisikoa?
Ekosistema bateko izaki bizidunak bizi diren inguruari ingurune fisikoa esaten zaio.
Espeziea, populazioa eta komunitatea
Zer da espeziea?
Ezaugarri berberak dituzten eta beraien artean ugaldu daitezkeen izaki bizidunen taldea da.
Ardiak Flamenkoak
Zer da populazioa?
Ekosistema batean espezie bereko izaki bizidunen multzoa da.
Zer da komunitatea?
Leku batean bizi diren populazio ezberdinen multzoa da.
Elikadura katea
Ekosistema berean bizi diren izaki bizidunak hainbat taldeetan sailkatzen dira elikagaia lortzeko moduaren arabera: ekoizleak, lehen mailako eta bigarren mailako kontsumitzaileak eta deskonposatzaileak.
Ekoizleak: Beraien kabuz elikatzen dira.
Lehen mailako kontsumitzaileak: Ekoizleetaz elikatzen dira.
Bigarren mailako kontsumitzaileak: Lehen mailako kontsumitzaileetaz elikatzen dira.
Deskonposatzaileak: Hondakinetaz elikatzen dira.
Erlazioak
Ekosistema barruan dauden erlazio motak.
Espezie bereko banakoen erlazioa:
· Lehian. Janaria lortzeko lehia. Bikotea lortzeko lehia.
· Laguntzan: elikatzeko, ugaltzeko, babesteko.
SALDOA ALDRA SARDA
Harraparitzan oinarritutako erlazioetan, espezie batek beste bati onura ateratzen dio; hain zuzen ere, harrapakina hiltzen du bere elikagaia bihurtzeko.
ADIBIDEA: Azeria oiloa jaten duenean harraparitza da.
Espezie biontzako kaltegarria, elkarren kontrako lehian aritzen direlako.
ADIBIDEA: Basoko zuhaitz mota ezberdinak, elkarren kontra lehiatzen dira, ura lortzeko.
Mutualismoan oinarritutako erlazioak onuragarriak dira bi espezientzat.
ADIBIDEA: Erleak onura ateratzen du elikadura lortzen duelako eta lorearen polena erleari ezker inguruetatik zabaltzen da.
Espezie parasito edo bizkarroi eta beste espezie baten bizkarrean bizi da. Bigarrena kaltetua izaten da, baina ez da hiltzen.
ADIBIDEA: Zorriak gure buruan bizi direnean.
Ezpezie batentzako onuragarria eta besteari ez dio kalterik egiten.
ADIBIDEA: Saiek eta hienek beste batzuek baztertutako animalia ondarrak jaten dituzte.