“PALMA OLIOAREN SAGRADO CORAZON IKASTETXEAREN GUTUNA”

Palma oliaren kontsumitzailei zuzenduta:

Dakigunez, palma olioak arazo larriak dakartza, hauen artean: Osasun arazoak, ekosistemen suntsiketa, ohianen deforestazioa eta arazo sozialak.

Palma olioak, kalte asko ekartzen ditu gure organismora, aipatzekoak dira: minbizia, kolesterol altua, arterien arazoak eta arazo kardiobaskularrak.

Hau saihesteko garrantzitsua da eguneroko bizitza osasungarria eramatea, kirola praktikatuz eta kontsumitzen dugun palma olioaren kantitatea gutxituz.

Palma olioaren landaketa masiboak inguruko ohian eta basoetako ekosistemak suntsitzea lortu du, jarduera honek orangutanen arraza desagertzeko arriskuan jarri du. Landaketak era ankerrean hedatzen dira, ohianak garbitzeko erre egiten dituzte, eta horrela animalia asko erreta hiltzen dira eta beraien habitatak suntsituta.

Palma olioaren salmenta merkea dela eta, langileen soldatak nahiko eskasak dira. Horretaz aparte, lurralde hauetako biztanleei beraien bizilekua baimenik gabe kentzen diete, ondoren kale gorrian geratuz. Enpresa haiei ez zaizkie egoera larri hauek arduratzen  eta pertsonen arteko gatazkak sortzen dira.

Funtsean, begiratu elikagaien etiketak arazo hauek saihesteko eta palma olioaren kontsumoa murriztu daigun!!!

PALMA OLIOA EKOSISTEMA BATEN TRUKE, MEREZI DU????