Edukia: 01 Sarrera. Excel-eko elementuak.

Azalpena:

Excel kalkulu orri erako programa bat da. Kalkulu orri bat zenbakizko datuekin erraz lan egiteko programa bat da.

Adibiderako Excel programarekin eginiko ordain agiri bat:

Ilara edo errenkadak zenbaki bidez antolatzen dira 1,2,3...

Gelaxketan zenbaki, testu eta formulak sar ditzakegu.

Zutabeak letra bidez antolatzen dira A,B,C...

Excel programarekin eginiko artxiboei Excel liburuak deitzen zaie eta kalkulu orri ezberdinez osaturik daude.

Excel programaren bidez grafiko ezberdinak marraz ditzakegu sarturiko datuetatik abiatuta.

GAIA: EXCEL

1



Edukia: 02 Excel orrietatik mugitzen Azalpena: Saguaren bidez orri eta gelaxka ezberdinetan mugi gaitezke.

Edukia: 03 Orrien formatua Azalpena:

Excel liburu bateko orri formatua aldatzeko orri baten gainean jarri eta saguaren eskuin botoia sakatzean ateratzen diren aukeren bidez:

Gelaxka

Zutabeak

Errenkada 14

Orriak

Izena aldatzeko

Orria gordetzeko

Gordetako orria erakusteko

Ariketa 1: 1. Ireki ezazu Excel-eko liburu berri bat. 2. Sor itzazu 12 orri, hilabete bakoitzeko bat. 3. Jar iezaiozu orri bakoitzari dagokion hilabetearen izena. 4. Gorde ezazu zure USBn Urtea izenarekin.

GAIA: EXCEL

2



Edukia: 04 Gelaxken formatua

Azalpena:

Excel programak bere kalkulu orrietan dauden gelaxketako informazioarekin eragiketa edo kalkuluak egiten ditu. Gelaxketako informazioa normalki zenbakiak izaten dira, baina datak edo bestelakoak ere izan daitezke.

Gelaxken formatua aukerarekin, taulen itxura aldatzeaz gain, gelaxketan sar ditzakegun datu motak mugatuko ditugu. Horrela, data formatua duen gelaxka batean, datak bakarrik sar daitezke eta ez zenbaki edo testuak.

Gelaxken formatua finkatzeko: a)Gelaxkak aukeratzen ditugu.

Gelaxka zutabeak, errenkadak edo gelaxka solteak izan daitezke. b)Formatua-Gelaxkak aukera irekitzen dugu.

Leiho honetan gelaxkako datu mota, lerrokatzea, letra mota, ertzen forma, kolorea eta babesa aukera ditzakegu.

c) Hurrengo leihoa ateratzen da.

GAIA: EXCEL

3



Ariketa 2: 1. Aipaturiko aukerak erabiliz sor itzazu hogei gelaxka mota ezberdin. Saia zaitez 20 gelaxka hauek mota ezberdinetakoak izan daitezen: kolore ezberdinak, datu mota ezberdinak, ertz ezberdinak ... 2. Gorde itzazu zure USBn Gelaxkak izeneko artxiboan.

Edukia: 05 Errenkada eta zutabeen formatua. Txertatzea

Azalpena:

Kalkulu orri bat ahalik eta dotoreen gera dadin, Excel programak errenkada, zutabe eta gelaxkak txertatzea ahalbidetzen du.

Txertatu menuan gelaxka, errenkada, zutabe eta orriak txertatzeko modua aurkituko duzu.

GAIA: EXCEL

Txertatzea

Formatua

Ariketa 3: 1. Kopia ezazu hurrengo taula kalkulu orri batean:

Zaletasuna Asteko ordu kopurua Musika entzutea 8 Telebista ikustea 5 Zinemara joatea 1,5 Kirola egitea 6 Lagunekin irtetea 6

2. Txerta ezazu errenkada berri bat “Kirola egitea” errenkadaren ondoren hurrengo

informazioarekin:

Zaletasuna: Irakurtzea Orduak: 8

3. Txerta ezazu zutabe bat zeinetan zaletasun horiei zuk eskaintzen diezun denbora agertzen

den. 4. Gorde ezazu artxibo hori zure USBn Zaletasunak izenarekin.

4



Edukia: 06 Eragiketa erlatiboak.

Azalpena:

Osa ezazu D zutabea, A eta B zutabeen batuketarekin

Ariketa 4: 1. Idatz ezazu irudiko formula D1 gelaxkan eta sakatu Intro. 2. Eragiketa beste gelaxketara zabaltzeko jarrai itzazu hurrengo pausoak:

*Aukeratu ezazu klik bat eginez D1 gelaxka *Kopiatu ezazu *Itsatsi ezazu gainerako D zutabeko gelaxketan 3. Aurreko pausoak jarraituz:

F zutabean egin ezazu =A1*B1 G zutabean =A1/B1 H zutabean =A1-B1 I zutabean =(A1+B1)/2 J zutabean = ((2*A1+2*B1)-(A1))

4. Gorde ezazu zure USBn Eragiketak izenarekin.

GAIA: EXCEL

5



GAIA: EXCEL

Edukia: 07 Errepaso ariketa (1).

Ariketa 5:

1. Egin eta osa ezazu Excel erabiliz hurrengo aurrekontua. Gorde ezazu zure USBn

Aurrekontua izenarekin.

6



Edukia: 08 Grafikoak Azalpena:

Grafiko bat kalkulu orri bateko datuen adierazpen grafikoa da. Gainera, datuen ulermena errazten du. Grafiko bat egiteko, Excel programak laguntzaile bat dauka. Laguntzaile honek grafikoa sortzen eta osatzen lagunduko digu.

Grafiko bat txertatzeko: Ondoko datuekin grafikoa bat egin behar dugu.

1. URRATS Gelaxka huts bat hautatu. 2. URRATS Txertatu erlaitza klikatu. 3. URRATS Hautatu grafiko mota. (Adibide honetan "Zutabe")

Orrian zuriz dagoen grafiko bat txertatuko da 4. URRATS. Hautatu grafiko zuria.

5. URRATS. Irekitzen zaigun lehioaren goiko aldean “Grafikoen tresnak” agertzen da. Klikatu.

GAIA: EXCEL

7



6. URRATS “Datuak hautatu” klikatu.

Leiho berri bat agertuko da.

7. URRATS "Rango de datos del gráfico"-n dauden datuak ezabatu 8. URRATS “ Agregar” klikatu

9. URRATS Segidaren izenean izena idatz dezakegu (adb. “Ingresoak”) edo B1 gelaxka hautatu. Segidaren baloreetan grafikoan sartu nahi ditugun zenbakiak dauden tartea hautatu, gure adibidean B2etik B13ra, beraz B2:B13. Gero ACEPTAR sakatu.

10. URRATS Aurreko bi urratsak errepikatu “Gastuak” eta “Saldoa” ere agertzeko grafikoan.

11. URRATS "Seleccionar Origen de Datos" lehioan "Editar" klikatu. Gure adibidean hilabeteak hautatuko ditugu.Errotuluak behin hautatuta, 6. Urratseko lehioaren “Aceptar” sakatu eta grafikoa egina dugu.

GAIA: EXCEL

8



GAIA: EXCEL

Ariketa 6:

1.-Ireki ezazu Excel liburu berri bat. 2.-Sar itzazu kontsumo elektrikoaren hurrengo datuak.

Urtea Kontsumoa GW·h 1997 162.383 1998 173.081 1999 184.345 2000 194.992 2001 205.414

3.-Sor itzazu hurrengo grafikoak, irudika ezazu kontsumoa denborarekiko:

• Zutabezko grafikoa

• Dispertsio/Barreiadura grafikoa

• Zirkularra 4.-Txerta ezazu grafiko bakoitza kalkulu orri berri batean. Jar iezaiozu grafiko motaren izena. 5.-Gorde ezazu artxiboa zure USBn Kontsumo izenarekin.

9



Edukia: 09 Funtzioak

Azalpena:

Excel programaren aukeretariko bat funtzioak dira, hauen bidez formulak txerta ditzakegu datuekin eragiketak egiteko. Funtzio hauen bidez batuketa arruntak egin daitezke, baita funtzio oso konplexuak ere.

Formulak bi eratan txerta daitezke: eskuz eta laguntzailea erabiliz. Eskuzko modua ezagutzen duzu 06 atalean landu duzu. Ikus dezagun laguntzailea erabiliz formulak nola txertatzen diren. Ez ahaztu lehenik funtzio txertatu nahi duzun gelaxka aukeratzea.

GAIA: EXCEL

Funtzioa txertatu tekla

10