OHAR KRITIKOA
Idazlea: Mikel Valverde.
Izenburua: Skaterrak, begia begi truk.
Argitaletxea: giltza.
Lehen argitalpena: 2013ko urria.
Hirian bisitariak erakartzeko, iragarki bat egin dute eta horretarako, skaterren irudia erabili dute. Skaterrek ordainetan arte modernoaren museo aurrean patinatzeko aukera eskatu dute. Iragarkia grabatu ondoren museo aurrera joaten dira patinatzera. Baina museoko gizon batek ezin dutela esaten die. Haserrearen aurrean Imanolek marrazki bat egin behar dela dio.
Hurrengo egunean museoko gizona eskolara joaten da eta zuzendariari Imanol egin berri den marrazkiaren erruduna dela esaten du. Imanolek, ordea, ez du ezer egin baina ez daki bere errugabetasuna nola probatu. Beraz, uda osoan zehar museoan lan egitera zigortzen dute.
Museoan zerbitzari lanetan dabilela, ilegorridun gizon bat museoko zuzendariarekin hizketan entzuten du eta ilegorriak arazoak dituela dirudi. Arazo oso potoloak. Nor ote da gizon ilegorri hori? Lagundu ahal izango die Imanolek eta bere lagunek?
Liburu hau niri nahikotxo gustatu zait. Oso erraza da irakurtzeko, liburuak bere barnean atzematen baitizu. Gainera nerabe batzuk direnez pertsonaiak, irakurtzen hasten zarenean bertan sartzen zara, pertsonaia bakoitzaren buruan.
Maddi Berrio- otxoa
2014-12-11