q
GURE NAHASKETA IKUSGARRIAK!!!
7. gaira heldu baino lehen, irakasleak esan zigun laborategira joango ginela, bi nahasketa egitera. Horretarako, fitxatxo bat eman zigun nortzuk ginen eta zer erabiliko genuen idazteko.
Jarraian, Prezi bat ikusi genuen eta Prezi horretan metodo zientifikoa zelan egiten zen azaltzen zuen.
Ondoren, beste fitxa bat eman zigun, gure hipotesiak jartzeko.
Erabili genituen materialak hauek dira: garbantzuak, area, ura, gatza, taper bat, erretilu bat, olioa, kotoizko kordel lodi bat eta bi kopa.
Komentatu genuen irakaslearekin batera esperimentuak nola egingo genituen eta egun batzuk barru laborategira joan ginen nahasketak egitera.
Gatza eta uraren nahasketa homogeneoa da, biak nahasten direlako, bestalde, beste esperimentua heterogeneoa da, substantziak ez direlako nahasten.
Guk pentsatzen genuen ura eta area nahasterakoan ura zikin geratuko zela, baina denbora pasatu eta gero, ura gardena geratuko zela ikusi genuen.Bestalde, uste genuen gatza eta ura nahasterakoan gatza desagertuko zela eta ura kopan geratuko zela.
Laborategira joan ginenean lehenengo nahasketa egin genuen, hau da; garbantzuak, harea, ura eta olioa nahastu genituen tuper batean.
Gero, beste nahasketa bat egin genuen, hau da; ura eta gatza bi kopatan nahastu genituen, eta gero kopak erretilu baten gainean jarri genituen eta ondoren kopa batetik bestera zeharkatzen zuen kotoizko kordel bat jarri genuen.
Egun batzuk barru ura lurruntzen joan zen eta gatza kordelean, edalontzien paretetan eta erretiluan geratzen zela kristalizatuta ikusi genuen.
Beste esperimentuan harea azpian eta gainean garbantzuak, gero ura eta azkenik olioa, hau da, dentsitatearen ondorioz..
Laborategira joan ginen eta substantzien banaketa egin genuen:
Hasteko, garbantzuak iragazi genituen. Gero area txapel formako iragazki berezi batekin (txotoa) eta bukatzeko olioa eta ura botila batean sartu genituen. Momentuan ez geneukanez dekantatzeko tresnarik , erabaki genuen botila buruz-behera jartzea eta ura behean eta olioa goian jarri arte itxarotea eta gero botilako tapoian zulo bat egitea, ura isurtzeko eta olioa botilan geratzeko.
Gatza eta uraren nahasketan ez genuen asmatu gure hipotesiekin, ura lurrundu egin zelako eta gatza kordelean, erretiluan eta edalontzietan geratu zelako.
Ura eta arearen nahasketan, ura zikin geratuko zela asmatu genuen, baina gardena geratuko zela ez genuen asmatu.
Unax- Xabier A. - Magali - Dylan -Iraia