Ostegun honetan(2016/2/18) irteera bat egin dogu Bilbora, Erriberako merkatua eta Euskal museoa ikustera.Beti bezala joan ginen eskolara eta autobus bat hartu eta Bilbora joan ginen.

ERRIBERAKO MERKATUA:

Hau izan zen irteeran gehien gustatu zitzaidana. Autobusetik jaitsi bezain laster, gustoko izan nuen bere fatxada.  Lehen solairuan Taberna daukagu, bertan pintxo gozoak, kruasanak, magdalenak, ardoa, bokatak… dituzte. Elikagai desberdinak zeuden, denak gozoak ematen zuten.  Andereñoak esan zigun ekarritako libretan edo borradorean apuntatzeko ez genituen ezagutzen janariak, eta ni hauek apuntatu nituen:

 ARRAINA: Carrillera, gallineta, arraingorri, lirioa, carioca, jiboia, rodaballoa, congrioa, autxorra.

ACEITUNAK: Almagroko berenjenak, pelotin, barranquiñea, alcaparron.

Txerrikiak: Costilla, Panceta de cerdo, Tocino, Txerriko azala...etb.

Perretxikoak: Shitake, Seta de ostra, Camtharelus, Portobello…

EUSKAL MUSEOA

Museora sartu ginenean 1914 inauguratu zela esan zigun eta jarraian Mikeldi eskultura ikusi genuen eta berataz hitz egin zigun eta lehenengo kontatu ziguna mundu osoan ezagutzen zela esan zigun. 1600 kilo gutxi gora behera zituela ere esan zigun, 2500 urte zituela ere, akeatza eta zezenaren antza zuela (Nik uste nuen txerriaren antza zuela)

1948.urtean egin zen Gabon Afaria koadroa, Enrique Albizuk egin zuen eta koadroko pertsonak Butierre familiakoak dira. Kaiku gorri eta berdea janzten bi umeak eta ardoa edaten daude. Emakumeak kopete bat zeraman, ezkonduta zegoelako. Azalorea, bisigua eta barrazkiloak jaten zeuden.

 ARRANTZA

Gizonak arrantza egitera joaten zirenean, emakumeak bakarrik geratzen ziren eta lan guztia beraiek egiten zuten. Alabak, amarekin ikasten zuten, eta semeak, 12 urterarte eskolara joan eta geroago itsasora joaten zen aitarekin. Itsasoan, Txo izena famatua zen (irakurritako liburu batean ere agertzen zen, gainera liburua Lekeiton zen!). Itsasoko janzkera ardiaren larruarekin egiten zen.  

Hilabete ugari egoten ziren itsasoan makailuak harrapatzeko.

MUSEO- PORTUA.JPG

Arrantzatzeko orduan, upelan sartu, uretara bota eta itsasontzi bat izango bazen bezala bakailaoa hartzen zuten. Arrain honeri gatza botatzen zioten hobeto kontserbatzeko.

Portuan beti bat egoten zen balea ikusi zain. Ikustean, kanpaia jo, eta azkar itsasora joaten ziren. Arpolariak, arpoia bota eta balea hiltzen zenean, portura eramaten zuten, portuan haragia eta olioa ateratzeko. Haragia Frantzian saltzen zen, eta olioa herrian geratzen zen. Balearen hezurrak, eraikuntza materiala bezala erabiltzen zen ere.

Amaitzerakoan, autobusa hartu eta Galdakaora joan ginen. Autobusan, Jorgek, erakutzi zigun, nondik zetozen merkatuko elikagai gehienak. Hori, Basauriko MercaBilbao zen.


Uste dut, irteerarik hoberena izan zela nire bizitzan.