“Palma olioaren ELORRIO BHI ikastetxearen Gutuna”

Apirilaren 6an Eskolako Confinta antolatu genuen eskolako aretoan, DBH1 eta DBH2 ko ikasleak bildu genituen.

Lehenengo IRAES 21 eta Confintak zer diren azaldu genien, ondoren palma-olioaren inguruko informazio eman genien eta Karmele Llanoren bideoa erakutsi.

Ondoren ikasleak zortzinaka bildu genituen eta talde bakoitzari   hiru galdera egin genizkion. Galderak erantzun ostean, talde bakoitzeko bozeramaileak altuan irakurri zituen erantzunak. Hauek izan ziren proposatutako galderak eta gehien errepikatu ziren erantzunak:

  1. Orain palma olioaren berri duzula, zer egingo zenuke palma olioaren erabilera gutxizeko?

a.        Palma olioa duten produktuak gutxiago kontsumitu.

b.       Lagunei eta familiakoei palma olioaz ohartarazi.

2. Eta zer proposatuko zenieke agintariei?

  1. Palma olioa erabiltzen duten enpresei honen erabilera murriztera behartu.
  2. Erabakiak hartu aurretik, adituekin hitz egin erabakirik egokienak adosteko.
  3. Baso soiltzeak eragindako guneak birlandatu.

     d. Animaliak zaintzen dituzten erakundeei lagundu

3. Zer lelo proposatuko zenuke palma olioaren inguruan?

  1. Palma olioarekin batera, osasuna doa behera.
  2. Palma gutxitzea, mundua hobetzea.
  3. Palma gabeko mundua, orangutanen bizimodua.
  4. Hau hobetzeko bidea, orangutanen eskubidea.
  5. Palma olioaren erabilera, orangutanen amaiera.

Ikasleen balorazioa positiboa izan zen, hainbat ikaslek eman genuen informazioa eskertu egin zuten baliagarria iruditu zitzaielako; horietako askok ez zuten palma olioaren berri.

Jende asko bildu ginenez, momentu askotan zaila izan zen isiltasuna mantentzea, hala ere, ongi moldatu ginen.

Honetaz gain ikastetxeko pasabideetan palma olioari buruzko erakusketa bat antolatu genuen eta web orrian Eskolako CONFINT-aren berri eman dugu eskola komunitate osoa kontzientziatzeko asmoz.