MIR ESPAZIUNTZI ERRUSIARREAN

Shannon Lucid NASAKO astronauta amerikarra sei hilabeterako bidali dute Mir espazio estaziora. Lurrera itzuli baino lehen, bere esperientziaren berri ematen du.

MIR ESTAZIOAREN EGITURA

Mir-era heltzean, lehen egun osoa Onufrijenko eta Usachev nire bi tripulazio-kide errusiarrekin hizketan eta estazioaren egitura ezagutzen  eman nuen. Mir-ek diseinu modularra dauka. Lehen zatia, Oinarrizko Blokea deritzona, 1986an jarri zuten orbitan errusiarrek. Oinarrizko Blokearen atzealdeari lotuta Kvant-1 modulua dago eta beste muturrean Pasagunea deritzon modulua.

Pasagunea esferikoa da eta sei ate dauzka. Estazioaren gainerako moduluak, Kvant-2, Kristall, Spektr eta Prioda, hari lotuta daude. Ni Spektr-en eta Proda-n egoten naiz ia denbora guztian. Lehenean lo egiten dut, ea bigarrenean laborategia dago. Ohetik lanerako bidea motza da, baina airean flotatuz egin behar dut bidea, pasagunean zehar.

OTORDUAK ETA EGINKIZUNAK

Nire espazio-kide errusiarrek Oinarrizko Blokean egiten dute lo. Iratzargailuak goizeko 8 tan jotzen du. Hogei minututan jaiki, jantzi eta prest gaude lanean hasteko. Gure lehen eginkizuna Errusian dagoen kontrol basearekin komunikazioa ezartzea da. Kontrakoekin hamar bat minutuko solasaldia izan ondoren, gosaria hartzen dugu.

Une atsegina da hau, hirurok batera mahai baten inguruan flotatzen egoten garelako. Errusiar eta amerikar janari deshidratuak jaten ditugu, ur beroarekin berriz eratuak. Askotan pakete ezberdinetako elikagaiak nahastu egiten ditugu zapore berriak sortzeko, eta norbaitek gustu ona duen zerbait aurkitzen badu, besteei gomendatzen die. Niri, gosaltzeko, barazki zopa errusiarrak eta fruta ura hartzea gustatzen zait; bazkaltzeko eta afaltzeko, berriz, haragiz eta patataz eginiko gisatua. Nire kideei, aldiz, izugarri gustatzen zaie amerikar maionesa eta edozeri botatzen diote.

 

          Grabitate ezak muskuluak ahuldu egiten ditu.Horregatik, bazkaldu baino lehen, ia ordubete ematen dugu ariketa fisikoa egiten.
Aspergarria da, baina beharrezkoa. Eskerrak bitartean musika entzuten dudan!

Lanean ematen dugu arratsalde osoa, afaltzeko ordua heldu arte. Baina, azken otordua egin aurrik, zarama guztia bildu eta moduluetan kondentsatu den ura sikatzen dugu.

Afalostean, kontrolak hurrengo eguneko lan egitaraua bidaltzen digu teleinprimagailura eta baita etxekoek idatzitako gutunen testua ere ere. Gero, gabon esan ea ohera joaten gara. Airean flotatzen dagoen nire zakuan sartzen

naizenean, irakurri edo senarrari eta haurrei eskutitzak idazten dizkiet. Gauerdi aldera, argia itzali eta lo egiten dut, hurrengo egunean iratzargailuak berriro jo arte

GARRANTZITSUENA

Egunean behin, gutxienez, Kvant-2 moduluko leihoaren gainean zenbait minutu igarotzen ditut flotatzen, gure Lurrari eta unibertso osoari begira. Ikusmira horrek liluragarriagoa iruditzen zait ni, estatubatuarra, eta nire kide errusiarrak hemen, espazioan, bakean eta elkarlanean egotea.