Published using Google Docs
AZALPEN TESTUA SORTZEN - ZURINE ARRIAGA GOTI IK
Updated automatically every 5 minutes

GIMNASIA ERRITMIKOA

Aurkeztuko dudan kirola, gimnasia erritmikoa da.

Gimnasia Erritmikoa asko praktikatu behar den kirol bat da. Kirol honetan erakustaldiak, zein lehiaketak egiten dira, bertan gimnastak musika jarraitzen dute mugimenduen erritmoa mantendu ahal izateko. Bi eratara praktika daiteke: banaka eta taldean.

Hauek dira erabiltzen diren tresnak:

Soka: sokarekin birak, kolpeak, jauziak eta jaurtiketa egiten dira. Soka lurrean jotzen badu zigor bat jasoko du gimnastak.

Uztaia: Egurrezko eta plastikozko materialez eginda dago. Uztaia mugitzean uhinak sortzen, jauziak, orekako ariketak eta birak egiten dira.

Pilota: Pilotaren kasuan kirolariak ez du inoiz eramateko indarrik erabiliko. Jaurtiketak gorputz guztiarekin egiten dira, normalean hanketatik hasita.

Mazoak: Mazoarekin errotatxoak, birak, jaurtiketak eta bestelako figurak sortzen dira.

Zinta: Zintarekin airean eratzen diren formak egiten dira adibidez: espiralak, sigi-saga, jaurtiketak…..

Historia pixka bat jakiteko segi irakurtzen:

1930.hamarkadan sortu den kirola da. Bereziki emakumeentzako soilik egin zen.

Gaur egun gimnasia erritmikoa ezagutzen dugun moduan 1950eko hamarkadan garatu egin zen. 1963.urtean, Budapest hirian lehenengo Gimnasia Erritmikoko Nazioarteko txapelketa antolatu zen. Urtebete beranduago ofizialki onartu zen.

Taldeko lana 1996.urtean onartu zen Atlanko joko olinpikoetan.

Mundu mailan nesken artean gimnasia erritmikoa praktikatzen den kirola izan ohi da.

70.hamarkadan zehar gizonezkoen kategoria ezagutzeko eman zen, eta 2003an gizonezkoen lehenengo munduko txapelketa ospatu egin zen.

Esan ahal da gimnasia erritmikoa asko praktikatu behar den kirola dela baina azken finean oso polita dela ondo egiten baduzu, horretxegatik kirol hau probatzea gomendatzen dizuet.