Larunbatean_Bukowskin_AZALA-681x1024.jpg

ANDUEZA, J.: Larunbatean Bukowskin, Burns, Elkar, 2012

Gaur egun, gazteek egindako ganoragabeko tontokeri batek ondorio larriak ekar ditzazkeela erakusten digun kontakizuna dugu hau. Aitor Bergaretxe (xato) deituriko gazte bat Bilintxe institutuko DBH.4ko gelan sartu berria da, eta bertan, adiskide eta esperientzia berriak edukiko ditu. Horien artean pipi ezizenez ezagutzen duen neskarekin musika talde bat osatzeaz gainera ikastetxeko arazo potolo hau konponduko dute... Gela honetako Ugutz eta Mikel izeneko bi ikasle nazkagarriek neskak biluzik agertuko diren web-orri bat sortzea erabakiko dute. Horrek arazo asko ekarriko ditu, izan ere, baimenik gabe egindako argazki horiek, beste gelakide baten sakelekotik partekatuko dituzte, zer ondorio ekarriko ditu horrek?

Mota askotako sentimenduak adierazten dizkigu: Beldurra, lotsak, gorrotoa... horien artean amodio puntu bat ere badu irakurgaiak.

Nobela honen ezaugarri nagusiena  jakin-mina da; dena horri lotuta dago, esate baterako, pasarteak bi zatitan banatuak egongo balira bezala daude horrek irakurtzeko gogoa areagotzen duelarik.

Eleberri hau edozein ikastetxeako ikasle batentzat aproposa izan liteke, ondorioetan pentsatzen laguntzen duelako.

Zer itxaroten ari zara? animatu eta murgildu ikasle nerabeen mundu honetan! Ez zara damutuko.

I.Agirre, 2015-12