PAKEA BIZKAIA


         Pakea Bizkaia bidaiaren hitzaldia eman digu gaur Asier izeneko mutil batek 2013ko martxoaren 6an. Asier, Pakea Bizkaiako taldekidea eskolan egon da. Hitzaldian agertzen diren bideoak berak atera omen zituen. Groenlandiara joan ziren  haien   belaontziarekin, bidaia luze batean. Guztira 4 hilabete eta erdi iraun zuen. Gauza interesgarri asko ikusi zutela hitzaldiarekin azaldu zigun Asierrek. Bidaia Bilbotik hasi zuten egiten.

 Itsasoan zeudenean sare bat bota zuten uretara, horrela jakin ahal zuten zenbat plastiko partikula zeuden itsasoko alde horretan. Bidaian bale hil bat aurkitu zuten, balea konkordun bat zen eta 15 metroko luzekoa zen. Beraien ustez hiru arrazoiengatik hil egin ahal zen:

  1. Uretan dauden plastikoen erruz.
  2. Gu bezala ugaztunak direnez, gaixotasun baten erruz.
  3. Itsasontzi handiren bat emango zion kolpe baten erruz.    

  Ipar Polora hurbiltzean esan ahal zen udan ez zegoela gaurik, Ipar Poloan bakarrik gauak  3 ordu irauten duelako udan eta gainera zerua ez da guztiz iluntzen. Udan egin zuten bidaia horretan Groenlandiako izotz-mendiak urtzear ziren eta errezago izango zen handik sartzea, baina hurbiltzean ikusi zuten izotz plaka asko flotatzen zeudela eta beste leku batetik joan behar izan zuten pasatu ahal izateko.

Ondo dakizuenez Groenlandian hotz handia egiten du, baina han umeek izozkiak jaten zuten udan, hemengoek bezala. Groenlandian bizi direnak inuitak deitzen dira. Oso hizkuntza berezi-berezia zuten. Han aurkitu zuten Vikingoen etxe tipiko bat lehen goratuta edo zaharr bat  berriztuta. Beraien etxeak egurrez egiten zituzten eta han egurra ez zegoenez egurra bere lurraldetik eramaten zuten irlara, itsasontziz.

  Gero martzan jarri ziren eta bale asko aurkitu zuten bere itsasontziaren alboetan. Bale konkordun bat aurkitu zuten (bale konkordunak 18 metro luzekoak dira eta bere hegala pektorala 4 metrokoa da). Kanadara hurbiltzen hasi ziren baina olatuekin itsasontziaren barruan, itsasoren mugimentuagatik oso zaila zen gauzak egitea alde batera eta bestera mugitzen baitzegoen belaontziak.

  Ondo deskantsatzeko taldeak egiten zuten (guztira 8 pertsona joan ziren). Belontzian  eramaten zuten janaria batez ere indarra ematen zuten janariak dira. Egun ona egiten bazuen arrainak arrantzatzen zituzten. Oso garrantzitsua zenez jatea bidaiara janari asko eramaten zuten batez ere janaria hutsean itxita (cerrado al vacío).

  Oso zaila zen belaontzia gidatzea ere indar handia egin baitzen lema eusteko. Olatu handi zeudenez haiek bazuten segurtasun neurri asko. Gainera ez pentsa beti ura oso hotza zegoela, ez, batzuetan 27 graduko tenperatura zuen urak.

  Kanadara heldu eta museo batera sartu ziren. Museoan antzinako euskaldun arrantzaleen gauzak zeuden (txalupak, itsasontzi handien maketak; denetarik). Euskaldun arrantzale zaharrak Kanadara joan ziren baleak arrantzatzera, baletik olioa ateratzen zuten gero Espainian energia moduan erabiltzeko.

  Batez ere bale euskaldunak ehizatzen zuten (15 metrokoak) eta gaur egun bakarrik 400 baino ez dira geratzen. Kanadan dauden irlsa batzuei Euskaldunen irlak deitzen diete. Eta han euskal ondorengo pertsonak bazeuden. Museo batean bale mota guztiak bazeuden: bale urdina,(animali handiena) “katxalotea”.

  Martzan jarri eta gauza harrigarri gehiago ikusi zuten, baina azkenean 4 hilabete eta erdi pasatuta bueltan bazeuden. (zerbait gehiago jakin nahi baduzue sartu www.pakeabizkaia.com-en)  Koldo Ruiz 6.A

                                                                                   

Groenlandia helburu!  

Gaur martxoak 6 Asier izeneko mutiko bat etorri da eta Bakea Bizkaia kidea izanda. Groenlandiara egin zuten bidaiari buruz dokumental bat ipini digu. Bidaia oso luzea izan zela esan digu baina oso harrigarria.

Itsasoan plastikozko partikulak dauden aztertu zuten itsasoaren erdian. Bidaian zehar bale hil bat aurkitu zuten. Baleak puztu  eta flotatzen geratzen direla azaldu digu ere. Hiru arrazoi daudela baleak hiltzeko azaldu digu: gaixotasunak, plastikoa eta ferry baten kontra jotzea. 15 egun pasatu ostean Groenlandiara iristen ari direla badakite izotzari esker. Eta izotzen artean pasabidea bilatzeko  atzera egin behar izan dute.

Ere azaldu zigun Groenlandian udan bakarrik 3 orduko gaua dagoela eta neguan aldrebez. Horregatik udan joan ziren, izotza nondik zegoen ikusteko. Groenlandiako biztanleak deitutako eskimalak ez zirela azaldu digu, inuitak baizik. Inuiten hizkuntza oso berezia dela esan digu, zaratak moduan dela. Groenlandiako umeak neguan etxetik egiten dute klasea, ordenagailuaren bidez, oso hotza egiten duelako kalean. Groenlandian ere bikingoak egon ziren, inuitak eta gero etorri zirenak.

Kontatu egin digu etxe batean 7 familia edo bizi zirela, bikingoak bakarrik 400 urtez geratu ziren, inuiten bizimoduari ez zegoen ohituta.

Bale konkorduna bidaian zehar topatu zuten. Azaldu digu bere konkorrari esker hartzen dutela izena eta 18 metroko luzera dutela eta 4 metroko bularreko hegala bat dutela. Groenlandiatik Kanadara joan ziren. Itsasontzia haizeari esker mugitzen denez okertuta doa beti eta oso deserosoa da itsasontzitik ibiltzea. Itsasontzian taldeak daude eginda tripulaziaren artean eta txandak egiten dituzte timoiarekin joateko. Jeneralki pasta eta dilistak jaten zuten eta astean behin kanabera ia arrain bat heltzen duen eta ere bai hutsean eramaten dute janaria. Timoia gidatzea ez dela hain zaila ohitzen zarenean esan digu. Proara joateko oso arriskutsua da, gehien mugitzen dena delako.

Kanadara joan ziren Labrador herrira. Dokumentalean, Euskaldunak Kanadan arrantzarako erabiltzen zituzten itsasontziak erakusten dituzte. Baleontziak 5 metroko luzeak dira. Agertu da bale konkordunaren hegalaren hezurra ere, baita euskal balea agertu da eta asko ehizatzen zela kontatu digu, oso lodiak zirelako, koipe asko ateratzeko modukoan. Balea oso lasaia da eta horregatik oso erreza da ehizatzea. Orain, 400 baino ez daude eta jaioberriak 7 metroko luzekoak dira. Iker

Pakea Bizkaia

Atzo, gure eskolara Asier Hernandez izeneko mutil bat etorri zen Pakea Bizkaia, animalien alde eta naturaren alde jokatzen duen organizazioari buruzko hitzaldi bat eman zigun, horren laburpena honako hau izan zen gutxi gora behera.

Lehenengo egin zituzten ibilbideen mapa bat erakutzi digu

Euskal Herritik→Groenlandiara→Labradorrera→ Ternuara→ Quebequera→ Azore irletara eta azkenik Euskal Herrira.

Gero esan zigun:

        Itsaso Atlantikoko ura 27ºC tenperaturan egon daiteke. PATRICIA PÉREZ

Hitzaldiaren laburpen modukoa...  

Asier deitzen da hizlaria. Berak azaldu ditu Ipar polo ingurukoari buruzko gauza batzuk. Gustatzen zaio guk galderak egitea.

Euskal Herritik atera ziren belontzi batekin. Bidaian hildako bale bat topatu zuten, hil omen da plastikorik jateagatik, gaixotasun batengatik edo itsasontsi batek kolpe bat ematen diolako. Baina balea txikia zen 15 m-ko luze neurtzen baitu bakarrik. Taldea joan da ipar polorantz. Momentu batean bira eman behar izan dute dena izoztuta zegoelako. Izotzaren herrian udan, guk bezala,  izozkiak jaten dituzte. Hango arrantzale batek itsas txakurra bat ehizatu zuen. Groenlandiako  biztanleak direnak eta eskimalak deitzen ditugunak Inuitak dira benetan.

Groenlandiara heldu direnean vikingoen etxeak bazeuden eta bisitatu zuten.

Bale konkorduna deitzen da bidaian zehar ikusi zuten bale bat oso bale berezia da eta duen aleta batek 4m neurtzen ditu.

Kanadara joan dira han museo bat bisitatu zuten. Belaontziaren ezaugarriak eta beren leku desberdinak azaldu zizkigun.

Gaur egun  bale gutxi daudela komentatu zigun hizlariak. Antzinean euskal baleak harrapatzen zituzten oso onak zirelako koipe sako zutelako. Gutxi gora behera 5m-ko luzera zuen haietariko batek. Kume batek 6m-ko luze neurtzen du parasito horiak dauzkanak eta bere ahoa oso oso handia zen.

Baleak basoko leku itxietan eta txikietan jartzen zituzten  labeetan erretzen. Horrela koipea isurritzen zitzaien baleei. Baleen olioa erabiltzen zen munduko elektrizitatea moduan lekuetan argia emateko. Labradorera joan ziren. Han bale urdinak 30m-ko luze neurtu ditzakete eta txikiek 12m-koa.

Bale urdina animali handiagoa da uretan. Baleko ahoko hezurrak 4m neurtu ahal du eta buztana 8m. Beluga motatakoa, oso lasaia da eta zuria da bere aurpegia ematen du txori batena. Orka isurdeen familiakoa da horregatik haragijaleak dira eta haginak dituzte. 5m-ko luzera daukate eta begiak txikiak dituzte. Arrak 3m-koa daukate. Taldearen gidaria eme zaharrena da.

Azore irletara ere joan dira. Han badaude urtegiak. Duela urte asko katxaloterik hor bazegoen. Gehien urperatu egiten den balea da 100.000m urperatu ahal du itsasoaren sakontasunean. Katxalotearen sabeletan aurkitu dira kraken zatia. Gaizka

Hitzaldiaren zati batzuk

Botatzen  dute ozeanora sare bat jakiteko zenbat plastikozko partikulak dauden. Bale bat hilda erakutsi zigun ahoz gora. Agian kutsatuta zegoela urarengandik.

Azaltzen digu gau bakarrik dagoela hiru orduz. Eguzkia udan ordu asko dago Groenlandian. Erakutsi dzkigu antzinako bikingoen etxeak.

Ikusten ditugu bale konkorduna, Zarauzko katxalotea, bale urdina,beluga, orka … Erakutsi zigun neska bat itsasontziaren barruan haizearekin mugitzen zela alde batera eta bestera. Museo batean neska erakutsi zigun bale baten hezurrak, bale mota batzuk eta bale guztiak, azkenean erakutsi zigun bideoan galeoi batean sartsen zirela 100 pertsonak.  XABIER SANTIAGO

Baleak

Lenengoz Asier mutiko bat hasi zen hitz egiten eta bideo bat ipini zigun. Bideoa baleei buruzkoa izan zen. Esan zigun ozeanoa garbitzen dutela dauden plastikoak oso txarrak direlako. Horrela ez dira baleak hilko.

Bakarrik egiten dute lo 3 orduz eta 21 esnatuta egon ohi dira itsasontzian. 8 Kubasulo batean bikingoen 7 familia bizi ahal ziren eta horrela bero zegoen  denon artean berotzen zutelako lekua.

Altlantikoaren uraren tenperatura  27 gradukoa izan ahal zen.

Balerik handiena bale urdina dela komentatu zigun.

www.pakeabizkaia helbidean gehiagori jakin dezakegu. Mikel