JASANGARRITASUNAREN ALDEKO EMAKUMEAK

MUJERES POR LA SOSTENIBILIDAD

WOMEN FOR SUBSTAINABILITY

 


JASANGARRITASUNAREN ALDEKO EMAKUMEAK

MUJERES POR LA SOSTENIBILIDAD

WOMEN FOR SUBSTAINABILITY

1.-Julia Hill

1974ko Otsailaren 18an jaio zen. 1977ko Urrian, Kalifornian, 600 urteko Sekuoia batera igo zen, moztu ez zezaten. 738 egunetan zehar gainean egon zen. Zuhaitzari Ilargi izena jarri zion, eta mundu osoan zabaldu zen irudia. Azkenean, basoak mozten zituen enpresak Sekuoia eta 60 metro inguruan zeuden zuhaitz guztiak babestu zituen, eta gaur egun Ingurumena zaintzeko politika garatzen du bere lanetan. Orain, Julia berforestazio eta ingurumen kontzientziatzeko kanpainetan hartzen du parte. Eragin galanta izan du mundu osoan bere jarrera, Iparramerikan bereziki. Bere hitzetan, belaunaldi berriek sistema aldatu nahi dute eguneroko eta errealistak diren ekintzen bidez. “Esnatuta eta osotasunean bizitzea da bidea. “Eguneko pausuak aldaketa laguntzen dute, eta irauten dute.”

2.-Carmen Gallastegi

Mª Carmen Gallastegi Zulaika  Bergaran jaio zen 1945ean. 1991n, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izan zen. EHUko Teoria Ekonomikoko katedraduna da, eta Ingurumen Ekonomian aritzen da. Ikerkuntzan, kudeaketa optimoko ereduak garatu ditu baliabide berriztagarriak ustiatzeko. Bere doktorego tesia eta ondorengo ikerketak, arrantza baliabideen eredu bio-ekonomiko jasangarri eta eraginkorretan  zentratzen dira.
Klima aldaketara egokitzapenaren kalkuluak eta Euskadiko aztarna ekologikoa kalkulatzeko ere jardun du..

2005ean Lucas Mallada Saria jaso zuen, Ekonomia eta Ingurumena modalitatean.

3.-Wangari Maathai

Wangari Muta Maathai Kenian jaio zen 1940an. Ingurumen eta politikan ekintzailea izan da. 2004an Bakearen Nobel Saria jaso zuen demokrazia, bakea eta garapen jasangarriaren alde egindako ekarpenengatik (sari hori jaso duen lehenengo emakume afrikarra izan da). Keniako gobernuan “Gerriko Berdeko" mugimendua sortu zuen, zein Afrikako emakume asko konprometitu zituen 20 milioi zuhaitz baino gehiago landatuz.

4.-Rigoberta Menchú

Rigoberta Menchu, ​​1959an jaio zen Maya-Quiche Indian etniako nekazari familia handi batean. Guatemalan, giza eskubideen aktibista sutsua izan zen,  bere familiako hainbat kide, bere ama barne, torturatu eta hil zirenean militar edo polizia paraleloen eskuz.
Erbestera ihes egin zuen, Mexikora, non bere autobiografia argitaratu zuen 1983an. Mundu guztian zabaldu du bere mezua, eta Nazio Batuen batzar batean ere entzuna izan zen. 1988an Guatemalara itzuli zen, bidegabekeria salatzen jarraitzeko.
Lidergoa errekonozitzen zaio giza eskubideen borrokaren alorrean eta 1992an Bakearen Nobel saria eman zitzaion.

5.-Hipatia de Alejandría

Hipatia 355ean edo 370an jaio zen Egiptiko Alejandrian. Teon astronomoaren alaba eta ikaslea izan zen. Filosofo neoplatonikoa izan zen, eta matematikan zein astronomian jardun zuen. Geometria, algebra eta astronomiaz idatzi zuen. Astrolabioa hobetu zuen, eta dentsimetro bat asmatu zuen. Era berean, pentsaera logikoko eskola zuzendu zuen. Alejandriako kristauek hil zuten 415 edo 416an.


6.-Jane Goodall

Jane Goodall Londresen jaio zen eta bere bizitza Afrikako txinpanzeen portaera aztertzera dedikatu du.  
1977an JGI da, Jane Goodall Institutua sortu zuen. Institutuak ikerketa, hezkuntza eta Afrikan kontserbazioa bultzatzen du, mundu osoan 27 bulego duelarik.  Kontserbazio proiektuak,  tokiko komunitate oinarritutako garapen jasangarria, hezkuntza, mikrokredituak, bekak, osasuna, ur-puntuak, basogintzan, eta abarreko programak bultzatzen ditu,  ingurumenaren kontserbazioa eta komunitateen parte hartze aktiboaren indartuz..
 100 baino gehiago nazioarteko sari eta 40 baino gehiago ohorezko doktoretza jaso ditu, Alacanteko Unibertsitatekoa (Espainia) barne

7.-Vandana Shiva

Vandana Shiva Indian jaio zen 1952an. Zientzia fisikoa ikasi zuen,  eta ekofenimismoaren aldeko ekintzailea da, eta 1993an Nobel Sari Alternatiboa jaso zuen. 70. hamarkadan Chipko mugimenduan jardun zuen, emakume ekologistek zeinek zuhaitzak besarkatzen zituzten haien mozketa ekiditeko. Ingurumen politika arloan ikerketa mamitsuak garatu ditu. 1982an Zientzia, Teknologia eta Ekologiarako Fundazioa sortu zuen, biodibertsitatearen babesa eta emakumeen ingurumenarekiko konpromisoa suspertzeko asmoz. Globalizazioaren aurkako ekintzaile nabargarria da gaur egun.

8.- Gladys del Estal

Gladys del Estal Ferreño 1956an jaio zen Donostian. Ekologista talde baten eta Euskadiko Komite Antinuklearren partaidea zen. Energia nuklearraren aurkako jarduera baketsua garatu zuen 1979 arte, noiz guardia zibil batek hil zuen tiroz Tuteran manifestazio batean. Egun batzuk lehenago, Estatu Batuetako Harrisburgeko istripu nuklearra gertatu zen, eta manifestazio antolatu zen Bardeako poligono militarraren aurrean. Haren pertsona eta jarduera gogoratzen dira Donostian Urumea ibaia eta Kristina Enea parkea lotzen dituen pasagunearen izenaren bitartez.

9.- Petra Kelly

Petra Kelly 1947an jaio zen Bavieran. 1971 Amsterdam-eko Unibertsitatean graduatu zen ere eta Europar Komisioan lanean hasi zen. Alemaniako zenbait ingurumen eta bakearen aldeko kanpaina ezberdinetan kidea izan zelarik.

1979-an Berdeen Alderdia (Die Grünen) sortu zuen, eta Bonn-eko Bundestag-eko kidea hautatua izan zen 1983-ean. Alderdiak, bere oposizioa erakusten die  kutsadurari, energia nuklearrari, NATO-ren jarduera militarrei eta bai eta gizarte industrializatuak gizarte antolamenduan, politikan eta ekonomian dituen zenbait ezaugarriei ere.

Petra Kelly-k Right Livelihood Sariak jaso zuen 1988-an, giza eskubideak, justizia soziala, desarmea eta ekologia batzen duen ikuspegi berri bat garatzeagatik.

Bonn-en parlamentaria izan zen 44urteekin hil arte.

10.- Hellen Groome

Helen Groome geografoa da eta 1989tik EHNE euskal sindikatuko baso eta ingurumen gaietako aholkulari teknikoa da. Doktore tesia Madrilgo Unibertsitate Autonomoan burutu zuen, azken ehun urteetako espainiar baso politikaz. Transgenikoen kontrako borrokan aitzindari eta bozeramale izan da nazioarteko foroetan.

Bere argitalpenen artean hauek aipa daitezke: “Historia de la política forestal en el estado español (1990) eta hainbat liburutako kapituluak, “International Trade in Forest Products” (1988), “Libro rojo de los bosques españoles” (1989), “Progress in Rural Policy and Planning” (1991) y “Afforestation: Policies, Planning and Progress” (1993), baita artikulu ugari komunikabide ezberdinetan. Sortzez ingelesa izanik, gaur egun Bizkaiko Karrantzako baserri batean bizi da, bere kidea eta alabarekin.


11.- Liz Walter

Itaka-ko (New  York) eko-herriskako sortzailea. Herriska horretan amerikar arrunt baten baliabideen %40 kontsumitzen dituzte, eguzki plaken energiaz baliatzen dira, bi baserri eta baratz txikietan elikagaiak ekoizten dituzte, birziklapen eta konposta bultzatu, garraio partekatu eta egunero komunitate-izpiritua berrasmatzen dute.

Ecovillage at Ithaca eta Choosing a Sustainable Future liburuen idazlea. Liburu horietan gaur egun Europan eta gure inguruan, pixkanaka, pixkanaka garatzen ari den Trantsizio hirien mugimenduaren oinarriak ezarri zituen.

12.- Lynn Margulis

Lynn Margulis 1938an jaio zen eta biologia zientzietan espezializatu zen, batez ere eboluzioanismoan.  Bere "symbiogenesis" eboluzioari buruzko teoria, Darwin-en eboluzioaren teoria aldaketa eragin zuelarik.

Estatu Batuetako eta Errusiako Zientzia akademietako kidea da eta 1999an AEBko Zientzia Domina Nazionala jaso zuen. Nazioarteko hainbat sari eta ohorezko doktoretza ere lortu ditu, horien artean Valentzia, Vigo, Madril eta Bartzelonako Unibertsitateenak.
  James Lovelock zientzialaren Gaia hipotesia partekatu du. Teoria honek  lurra auto-arautzen den superorganismoa dela esaten du, non izaki bizidunen komunitateak, planetako aldaketen erantzule garrantzitsuak diren.  

Ikasleei zuzendutako jardueretan eta material didaktikoen argitalpenetan parte hartzen du, eta hainbat herrialdetan hitzaldiak eskaintzen ditu. Bartzelonako Unibertsitateko, Ebro deltaren iker lanetan ere kolaboratzen du.

13.-Miren Gutiérrez

Donostiarra da, 1966an jaioa. Euskal Herriko Unibertsitatean filologian lizentziatua eta irakasle eskolan diplomatua, Nafarroako Unibertsitatean Kazetaritzako masterra egin zuen eta horretan eman du bere lan ibilbidea. Hong Kongen, Panaman, New Yorken, ….. lan egin eta bizi izan da, hainbat komunikabideetarako lan eginez. 2003an Inter Press Service (IPS) nazioarteko albiste agentziako buru izendatu zuten, giza eskubideak, globalizazio, ingurugiroa, gizartea eta garapenean espezializatutako albiste agentzian. 2009an, Mar Viva, itsasoaren kontserbazioaren aldeko erakundearen komunikazio arduraduna izendatu zuten eta 2011ren hasieran, Greenpeace erakunde ekologistaren Zuzendari Exekutiboa Espainian.

14.- Rachel Carson

Rachel Louise Carson (1907ko maiatzak 27-1964ko apirilak 14) Ameriketako Estatu Batuetako itsas biologo eta kontserbazionista izan zen, zeinen idazkiek 50eko eta 60ko hamarkadetan ingurumen mugimendua bultzatu zuten.

1950ko amaieran, Carsonek ingurumenaren kontserbazioaz eta pestizidek eragindako arazoetaz bere arreta jarri zuen. Emaitza The Silent Spring (1962) liburua izan zen, lan horrek Estatu Batuetako publikoaren aurrekaririk gabeko zati baten ingurumen kezkak mugitu zituen. The Silent Spring-ek enpresa kimikoen baztertzea lortu zuen, baina, aldi berean, pestizidei buruzko nazio politika aldaketa bat bultzatu zuen, DDT eta beste pestizida batzuk debekatzea lortuz, ekologisten mugimenduaren oinarri bihurtu zen eta Estatu Batuetan Ingurumen Babeserako Agentziaren sorrera abiatu zuen.

15.- María Novo

Zientzialaria eta artista, Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan Doktorea da eta UNEDeko Ingurumen Hezkuntza eta Garapen Jasangarriaren Katedrako titularra. Orain dela hogei eta bost urtetik irakasle jarduera burutzen ari da, ingurumena, ingurumen hezkuntzaz eta garapen jasangarriaz, UNESCOko kontsultorea izanik gai horietan eta baita hainbat erakundetako kide: CIMA, Ingurumenaren aldeko Zientzialarien erakundeko Batzorde Zuzendaria, Ikasketa Transnazionalen Institutuko Ikerlarien taldea, Emakume Ikerlari eta Teknologoen Elkartea eta Espainiako Idazleen Elkartea. Era berean, hainbat liburu argitaratu ditu eta liburu kolektibo batzuetan parte hartu, nola artikulu ugari idatzi komunikabide ezberdinetan.

Gainera, 2007an sortutako Espainiako “Slow People” erakundeko burua da eta artista bezala, poemak idatzi eta margolanak egin ditu.


16.- Maribel Arriortua

Barakaldon jaioa, Euskal Herriko Unibertsitatean Kimika Zientzietan lizentziatua eta doktoretza duena.  Atzerrian emandako prestakuntza urte batzuen ondoren EHUko Kristalografia eta Mineralogía Katedra lortu zuen 1992an eta honela, EHUko lehen 10 emakume katedradun taldekoa izatera iritsi zen. Katedra horretan 20 ikerlari talde bat osotu zuen, zeintzuk materialen zientzian eta materialen aplikazio praktikoak ingurumenean eta energian aztertu baitute. SOFC pilaren aurkikuntza ere talde horri zor zaio, industriako aplikazioetan,  eraginkortasun gehiago eta koste gutxiago duen pila izanik.

2010eko urtean Zientzia eta Teknologia alorrean Euskadi saria eman zitzaion.