Ondoren, lehen atxikitutako dokumentuari erantzuna emango diot:

0. ETAPA. Datuak jaso

• Nola egin zenuen lehenengo saio presentziala baino lehen zure ikaskuntza esperientziaren ebidentziak sortzeko?

Ebidentziak sortzeko lehenengo pausua izan zen denbora hartzea neure burua aztertzeko.

Nire buruari bizitako ikaskuntza prozesuaren hausnarketa sakon bat eginez lortu nuen prozesu horretan garrantzia handia hartutako objeto, momentu, egoera eta pertsona zehatzaz oroitzea.

• Taldeka edo banakako estrategiaren bat erabili al zenuen ebidentzia horiek sortzeko garaian? Zein izan zen estrategia hori? Agian argazkiak atera zenituen? Nori? Nora? Zergatik argazki horiek?

Berez, taldeka jarri baino lehen ez nekien zer zen ebidentzia zeren ez nintzan joan lehendabiziko saiora, baina behin gelan nengoela ulertu nuen zer zen eta nola aztertu behar zen, momentu horretan ez nuen ezer aurkezteko, baina nahiz eta baliabide guztiak ez izan taldekideak lagundu zidaten beraien ebidentziak kontatuz.

• Bildu eta erakutsi ebidentzia horien jasoketa

• Nola deskribatuko zenituzke egun horiek ebidentziak sortzen, ikaskuntza terminoetan?

Ez dakit zehazki nola definituko nuke, gogoeta bat izan zen bizitako guztiaren inguruan

• Zer ikasi duzu horrelako ikerketa fase batean murgilduz?

Ikasi dut azkenean dena oinarri batekin asten dela, eta ondoren hartzen diren erabakiak eragin handia izan dezakela gure ikaskuntzan.

1. ETAPA. Datuak analisatu

• Nola ikasten duzu zure egunerokotasunean, alegia, egoera arruntetan?

Nire egunerokotasunean akademikoki diren edukiak nire logelako mahian ikasten ditut, bertan eroso bainago, esertzen nahiz eta apunte, eskemak eta laburbilketak eginez ikasten dut, akademiko ez diren gauzak berriz ezin dut zehaztu nola ikasten ditudan zeren egoera ezberdinetan modu ezberdinetan ikasten dut.

• Zerk definitzen du zure bizitzan ikaskuntza egoera esanguratsua edo erreala?

Nire bizitzan ikaskuntza bi moduetara eman dira.

• Nola igarotzen eta interaktuatzen dute ikasteko era hauek?

Modu ezberdinean interaktuatzen dute bi ikasteko era hauek jakinmina,ezagutza edo ikasteko kontzeptuaren arabera.

• Zein da bestearen papera ikasteko esperientzia hauetan?

Inguratzen gaituzten pertsonak eragina dute gure esperientzietan, modu zuzenean edo ez egiten dugunaren isla izan daiteke beraiek erakutsitakoa.

• Zein da informazioaren eta komunikazioaren teknologien papera ikasteko era hauetan?

Lehen esan dudan bezala, pertsonak eragina dute gugan, baina gizartea garatuz joan da eta harremantzeko modua aldatu da; ikasteko eta erakusteko modua baita, beraz  informazioaren eta komunikazioaren teknologien papera geroz eta garrantzitsuagoa da oraingo ikaskuntza prozesuan, trebesia eta gaitasuna garatu behar degu pertsona eta gizarte bezala aurreratzeko.

• Zerk eragiten du zure ikaskuntza prozesuan?

Dena du eragina nire ikaskuntza prozesuan, zeren ez da pentsatu behar bakarrik arlo akademikoko gauzak ikasten ditugula egunero.

2. ETAPA. Datuak antolatu

• Nola gelditu da zure kartografia?

Nire Kartografia ni uste baino hobeto geratu da, nire aburuz ondo azaldu dezakeelako bizitako prozesua, erabilgarria izan daitekeelako bizitzako hainbat arloentzako

3. ETAPA. Aurkikuntzak aurkeztu

Atal hau Powepoint baten bidez azaldu det hobeto, lanaren hausnarketa sakon bat egin dut bertan, galdera horiek eta beste batzuk erantzuz.

• Zeintzuk dira zure kartografian azaltzen diren elementuak (espazioak , pertsonak, erlazioak, etab.)? Zergatik erabaki duzu horiek sartzea eta zer esaten dute zure ikaskuntza prozesuari buruz?

• Zeintzuk dira aurreko elementuen (espazioak, pertsonak, erlazioak, etab.) artean sortu dituzun loturak?

• Demagun zure kartografiak hezkuntza arautuaren (unibertsitatea, kontserbatorioa, etab.) eta ez arauturaren (lagunak, interneteko foroak, elkarteak, etab.) inguruko elementuak jasotzen dituela; zeintzuk lirateke esparru batetik bestera transferitzen dituzun elementuak, ikaskuntza terminoetan? edo beste era batean esanda, nola konektatzen du kanpokoa eta barrukoa, eta alderantziz?

• Zer erabaki duzu zure kartografian ez sartzea? Zergatik?

• Zein da ateratzen duzun gogoeta kartografia lan hau egin ondoren, etorkizunean izango duzun maisu edo maistra lanbiderako edo zereginerako?