logo berribaraka.jpgCEIP BAGATZA HLHI

IZENBURUA U.D./ PROIEKTUA

EZETZ ASMATU ZENBAT NEURTZEN DUEN ESKOLAK?

ARLOA(K)

DISZIPLINARTEKOA

DENBORALIZAZIOA: 30 egun

MAILA: LZ

PROBLEMA EGOERA(testuingurua eta arazoa) ETA AZKEN PRODUKTUA

Ezetz asmatu zenbat neurtzen duen eskolak?

ESKOLAREN MAKETA (PROIEKTU TEKNOLOGIKOA

Difusioa: ERAKUSKETA

 JUSTIFIKAZIOA ETA XEDE HEZITZAILEA :

Desarrollar las capacidades matemáticas y artísticas en la construcción de una maqueta, planificando el proyecto, poniendo en juego estrategias (cálculo estimativo, medidas, orientación…) y utilizando materiales y herramientas adecuadas, para ser conscientes de la importancia de la matemática en la resolución de situaciones de la vida cotidiana y de la cooperación como actitud necesaria para el logro de los objetivos.

Itsasten dizuegu programazioan beste dokumentuan zegoena. Faltatzen diren atalak betetzean programazioa prest izango duzue.

HELBURUAK

OOKK: DIZIP. eta ZEHAR-K[1].

BALIABIDEAK  EDUKIAK/ MATERIAL-,GIZA-BALIABIDEAK/TOKIAK.

M-I-5

Neurriekin lotutako eguneroko bizitzako zenbakizko testu errazak interpretatzea, eta objektu, espazio eta denbora ezagunen iritzirako kalkuluak eta neurketak egitea, neurtu beharreko objektuaren neurriari eta izaerari ondoen egokitzen zaizkion unitateak eta tresnak (konbentzionalak eta ez-konbentzionalak) erabiliz

M-I-6

Gertuko benetako espazio batean dagoen objektu baten kokapena, eta berarekiko eta beste erreferentzia-puntu batzuekiko lekualdatze bat edo ibilbide bat deskribatzea, eta erlazio espazialei buruzko informazioa duten mezu errazak interpretatzea, geometriako lexiko sinplea erabiliz (ezkerra-eskuina, aurrean-atzean, goian-behean, hurbil-urrun eta hurbilekoa-urrunekoa, zuzena, kurbatua...).

M-I-7 

 Adierazpen espazial sinpleetan agertzen diren informazioak interpretatzea eta sortzea (koordenatu-ardatzak eta hiriko planoak, krokisak, mapa eta plano sinpleak), eta haietan kokapenak eta ibilbideak deskribatzea, geometriako oinarrizko nozioak erabiliz (kokapena, lerrokatzea, higidurak).

M-I-8 

Espazioko forma eta gorputz geometrikoak (poligonoak, zirkuluak, kuboak, prismak, zilindroak, esferak) bereiztea, eskuetan erabiliz eta behatuz, eta zenbait irizpideren arabera sailkatzea

M-I-12

Problema irekiak ebaztea eta Matematikako ikerketa sinpleak eta zenbakiei, neurriei eta geometriari buruzko lan-proiektu txikiak egitea, gainerakoekin elkarlanean, eta jarraitutako ebazpen-prozesua eta lortutako ondorioak ahoz azaltzea

NZ-I-11

Objektuen eta makinen atal nagusiak aztertzea, horietako bakoitza zertarako den jakitea, objekturen bat eraikitzeko prozesu erraz bat planifikatu eta eraikitzea, talde-lanean lankidetzan jarduteko gogoa erakutsiz, tresnak egoki erabiliz eta mantenduz eta segurtasun-arauak betez.

A-I-4

Materialekin, naturako elementuekin, tresnekin, euskarriekin, ahotsarekin, gorputzarekin eta bestelako elementuekin ikertzea, adierazpenak eta komunikazioak lantzeko.

A-I-5

Lanaren plangintza egitean, proposamen zehatz batean oinarrituta eta arrazoituta ezartzea haren faseak

ATAZAK (HASIERAKOAK- GARAPENEKOAK-AZKENEKOAK)

T[2]

LORPEN ADIERAZLEAK  

HASIERAKO ATAZAK

1.- JARDUERA MOTIBAGARRIAK:

  • Gelan sartzean blokez egindako dorre altua topatuko dute eta zentimetro zintak gelatik.

  • Dorrearekin konparaketak egingo ditugu
  • Zentimetroekin: dorreak neurtu,haiek neurtu, gela neurtu…
  • Dorrearen forma ikusi, zenbat solairu dituen, zenbat kubo erabili diren...

2.- ERRONKA

Ezetz asmatu zenbat neurtzen duen eskolak?

3.- AZKEN PRODUKTUA: eskolaren maketa egingo dugula azalduko diegu.

  • maketen argazkiak:maketa bat zer den jakiteko

4.- AURREZAGUTZAK

Zer dakigu?

  • Neurtzeko beste tresnak?

Zer ikasi nahi dut?

Azkenengo lana nola?

5.- LAN-TALDEAK ANTOLATU

Taldeen izenak aukeratu

Txartelak banatu, ardurak azaldu.

6.- METAKOGNIZIOA

Egunerakoa egingo dutela azalduko diegu: ikasten ari direna idazten edo marrazten joan liburuxka horretan

7.- ERAIKUNTZA TXOKOA

Gela bakoitzean txoko bat sortuko da libre jolasteko eta manipulatzeko. Material desberdinak egongo dira: lego txikiak, tetrabrikak, adreiluak, plastilina, makiltxoak, etab.

GARAPEN ATAZAK

1.- MAKETAREN DISEINUA KANPOTIK Egun ???

  • Power Point batean argazkiak ikusi benetako eraikuntzak eta maketak, maketa zer den jakiteko eta haiekin komentatu desberdintasunak.

  • Proiektua hasteko, eskolaren maketa egin behar dugunez, lehenengoz eskola kanpotik behatu behar dugula azalduko diegu.
  • Zenbat solairuak ditu?
  • Zenbat leiho eta ate?

Eskolako behaketa:

  • Nola ikusten dut eskola? Marrazki librea egin (patioan). Txosteneko 2. fitxa
  • 1.maila: 2 alde. Behatu eta zenbatu: solairuak, ateak eta leihoak.
  • 2.maila: 2 alde. Behatu eta zenbatu: solairuak, ateak eta leihoak. Gero datu horiek erregistro taula batean idatzi.

Txosteneko 3. eta 4. fitxak

  • Umeekin argazkiak atera, zenbatu solairuak, ateak eta leihoak eta horma-irudia egin, gela bakoitzak bere eskolaren aldearenak. (2 alde maila bakoitzean)

  • Formei buruzko hausnarketa: nolakoak dira leihoak? ateak?lurreko jolasen formak?

* Korroan “geometria poltsa” barruan forma lauak eta gorputz geometrikoak sartu eta ukitu zein den asmatzeko. Zer izen daukan forma bakoitzak azalduko da.

*Bloke logikoak eta gorputz geometrikoak manipulatu. (taldeka)

*Taldeka seriaketak eta sailkapenak egin(zenbat alde, erpin)(blokeak eta gorputz geometrikoekin)

*Plastilinarekin forma lauak eta gorputz geometrikoak sortu.

LIBURUA1.maila: 

  • 3.liburua: 174-175-188.orr

LIBURUA 2.maila:

  • 2. liburua: 119-132-133-135 6.ariketa - 143 2-3ariketak
  • 3. liburua: 158-161 6.ariketa-174-175-177 5.ariketa

  • Orain, eskola zenbat neurtzen duen jakin nahi dugu,

zerekin neurtu ahal dugu? “Lluvia de ideas”

*Korroan erregelak, zinta metrikoak, arrak, oinak, urratsak, eskuetatik helduta… manipulatu gelako objektu desberdinak neurtzeko.

  • Eskola kanpotik neurtu:
  • 1.maila: eskola neurtu patio txikitik eta patio ertainetik: umeak eskutik hartuta eta urratsak.
  • 2.maila: eskola neurtu patio handitik eta Ferrerias kaletik: umeak etzanda eta metroa.
  • Datu horiek txosteneko 5. eta 6. fitxak
  • Buruketak: txosteneko 7.-8. fitxak

  • LIBURUKO ARIKETAK:

1.maila: 

  • 1.liburua: 48-49
  • 3.liburua:100 (buruketak eraikinekin)

2.maila:

  • 1.liburua: 52-53- 62-63-64-65-73 17-18.ariketak
  • 2. liburua: 142 19.ariketa

2. MAKETAREN DISEINUA BARRUTIK: Egun ???

  • Gynkana jolasa egin eskola barrutik behatzeko, zenbat gela dauden, zer gelak, zenbat solairu....

Argibideak jarraituz, gela batera helduko dira eta bertan Barakaldoko eta auzoko planoak egongo dira. Eskola eta bere kaleak topatuko ditugu.

Argibideak, orientazioa lantzeko: aurrera, atzera, gora, behera, eskuinera, ezkerrera.

  • Heziketa Fisikoan: lateralitatea lantzeko jolasak.

  • Abestia:eskuina-ezKerra

https://www.youtube.com/watch?v=uoZZ7WsH8a4

  • ORIENTAZIO ESPAZIALAren kontzeptuak lantzeko matematika liburuko ariketak:

1.maila: 

  • 1.liburua: 34-35-72 13-16.ariketak

2.maila:

  • 1.iburua: 70-56  
  • 2.liburua: 118-122-123-143 22.ariketa

  • Gela bakoitzari solairu baten hormairudia egitea egokitu zaio. Solairu bakoitzeko behaketa egin: zenbat gela dauden, zenbat komuna, gela espezifikoen izenak. Datu horiek txosteneko 9. eta 10. orrialdeak.
  • 1.mailaA: Beheko solairua
  • 1.mailaB: 1.solairua
  • 2.mailaA: 2. solairua
  • 2.mailaB: 3. solairua

  • ZENBAKI ORDINALAK lantzeko matematika liburuko ariketak:

1.maila: 

  • 3.liburua: 168-169

2.maila:

  • 1.iburua:58-59-69 6.ariketa
  • 2. liburua:139 7.ariketa

  • Solairu bakoitzeko planoaren hormairudia egin:
  • ikasgelak: gorria
  • gela espezifikoak: urdina
  • komunak: berdeak
  • pasabideak: zuriak uzten ditugu

Gero hormairudiak etzanda bata bestearen gainean kokatu, 4 solairuak egiteko.

  • PLANOA lantzeko gizarte liburuko ariketak:

2.maila: 60-61-69 3.ariketa

  • Gero, taldeka, gelako planoa egin. Kartulinezko objektuak moztu eta itsatsi kartulina handian.

  • Eskolaren deskribapena kanpotik eta barrutik
  • 1.maila:ahozko deskribapenak
  • 2.maila: idatzizko deskribapenak

AZKEN ATAZAK: Egun  ???

1.- PRODUKTU FINALA: MAKETA

  • Tetrabrikekin eskola egin: eskala ??????????

                                          ateak, leihoak...marraztu eta itsatsi

  • Erakusketarako gonbidapena idatzi (familientzat). Ume bakoitzak bere familiarentzako gonbidapena idatziko du.

  • Erakusketarako kartelak eta gonbidapenak prestatu (eskolarako).

Eskolako beste geletara gonbidapena eraman eta erakusketa ikustera gonbidatu.

  • Eskolarako, erakusketarako kartelak egin eta eskolatik itsatsi.

2.- EBALUAKETA

  • Errubrikekin eta kontrol orriekin ebaluatu dugu (auto, ko eta heteroebaluazioa).

3.- DIFUSIOA: ERAKUSKETA

  • Familiak eta beste ikasleak etorriko dira.

M-I-5

A-3  Neurketak egiten ditu tresna sinpleekin (erregelak, metroak, balantzak, erlojuak, ontzi graduatuak...), tresna eta unitate egokiena aukeratuta, eta prozesua ahoz azaltzen du.

A-4  Luzera-neurri (cm, m), pisu-/masa-neurri (g, kg), edukiera-neurri (litro, litro erdi, cl), denbora-neurri (urte, hilabete, aste, egun, ordu, minutu eta segundo) ohikoenak, txanponak eta billeteak erabiltzen ditu benetako testuinguruetan, eta egoera bakoitzean egokiena aukeratzen du.

A-5  Magnitude baten zenbait unitateren erabilera bereizten du, eta eguneroko bizitzarekin lotutako zenbait unitate-aldaketa egiten ditu.

A-6  Eguneroko bizitzako egoerei, objektuei, animaliei eta abarrei buruzko zenbakizko datuak neurri-unitateekin lotzen ditu.

Objektuen neurketak edo neurketen emaitzak (distantziak, tamainak, pisuak, edukierak, denborak) iritzira kalkulatzen ditu, eguneroko bizitzako egoeretan.

M-I-6

A-2 Ezkerra-eskuina, aurrean-atzean, goian-behean, hurbil-urrun eta hurbilekoa-urrunekoa... kontzeptuak erabiltzen ditu, objektu baten kokapena deskribatzeko.

A-4 Objektu baten kokapena identifikatzen du, ahozko edo idatzizko azalpen batetik abiatuta.

A-5 Simetriak dituzten kokapenak, higidurak eta arte-adierazpenak identifikatzen eta erreproduzitzen ditu, ispilua ikertzeko eta ikasteko tresnatzat hartuta.

M-I-7

A-4  Ibilbideen krokisak eta espazio ezagunen adierazpenak (maketa sinpleak) egiten ditu.

M-I-8 

A-1  Objektu ezagunetan oinarrizko gorputz geometrikoak identifikatzen ditu: kuboak, esferak, prismak, piramideak, zilindroak eta konoak.

A-2  Objektuak eta gorputz geometrikoak bereizten eta deskribatzen ditu, bere lexikoa erabiliz eta geometriako lexikoa erabiltzen hasita. Ertzak eta aurpegiak.

A-4  Eguneroko bizitzako objektuak alderatzen eta sailkatzen ditu, denetariko irizpideak erabiliz.

A-5  Eguneroko bizitzako objektuetan eta espazioetan irudi lauak identifikatzen ditu: triangeluak, karratuak, pentagonoak, hexagonoak, zirkuluak eta zirkunferentziak.

A-6  Laukizuzen-formak, triangeluarrak eta zirkularrak bereizten eta deskribatzen ditu, oinarrizko lexikoa erabiliz (lerro kurbatuak eta zuzenak, aldeak).

A-7  Ahozko deskribapen batetik abiatuta edo antzeko irudiren bat ukituz, laukizuzenak, triangeluak eta zirkuluak bereizten eta marrazten ditu.

A-8  Forma kubikoak eta esferikoak deskribatzen ditu, lexiko informala erabiliz (biraka ibiltzen den edo ez, forma kurbatuak edo zuzenak).

A-9  Irudi batzuk eta zenbait datu sinple abiapuntu hartuta beste batzuk osatzen, marrazten edo/eta egiten ditu, konposizioz eta deskonposizioz.

M-I-12

A-2 Zenbakikuntzarekin eta kalkuluekin lotutako ikerketa sinpleak egiten ditu, zenbakien eta eragiketen propietateak erabiliz.

A-3 Neurketarekin eta geometriarekin lotutako ikerketa errazak egiten ditu.

A-4 IKT programa batzuk erabiltzen ditu ikerketa-prozesuetan, erlazioen ikaskuntzan (zenbakizkoak, eragiketei buruzkoak, geometrikoak...) eta Matematikako problemen ebazpenean.

A-5 Gainerakoekin elkarlanean aritzen da problema irekiak ebazteko eta ikerketak egiteko.

A-6  Erabilitako estrategiak eta lortutako ondorioak ahoz adierazten ditu.

METODOLOGIA: Ikasleak eragile (I.Kooperatiboa-aurrezagutza-AA-Metakognizioa-Anizt.trataera)

EBALUAZIOA

PROZESUA

TRESNA(errubrika, ahoz./idatz. Probak, kontrol orriak)

KALIFIKAZIO IRIZPIDEAK

Autoebaluazioa: 

  • Nola ikusten dut eskola? Marrazki librea egin ikusi dugunarekin.
  • kontrol orria (semaforoen aurpegiak)
  • Metakognizioa: ostiralero ikasi dutenaren egunerokoa

Koebaluazioa: taldeko ebaluazioaren diana

                        

Heteroebaluazioa:  errubrikak,  dianak (taldeko lana) eta kontrol orriak


[1] 1- Hizkuntza komunikazio. k. 2- Matematika. k. 3- Zientzia. k. 4- Teknologia. k. 5- Gizarterako eta herritartasun. K. 6- Arte. k. 7- k.motorra  8- Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunik.k. 9- Ikasten eta pentsatzeko k. 10- Elkarbizitza. K.  11-Ekimenerako eta ekiteko espiriturako k.  12- Izaten ikasteko k.

[2] T: taldekatzea: Ba-banaka Bi-bikoteka TTx-Talde txikia TH-talde handia