Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka.
Badator ikasturte berria. Ikasturte berezia. Ikasturte garrantzitsua. “ZURI ESKER” leloa ardatz, mezu nagusia euskararen inguruan eraiki nahi dugu.
Aurtengo kanpaina, urtero egin ohi dugun legez, Zazpiak bat, Sortzen, AEK eta Ikastolen Elkartearekin elkarlanean garatuko dugu, baina aurtengoak hainbat berritasun izango du, eskaintzari eta diru-ekarpenaren helburuari dagokionean batik bat. Komunikatiboki, “Zuri esker” leloa ardatz, mezu nagusia euskararen inguruan eraiki nahi dugu: zonaldeko euskalgintzako egitasmoen beharrez eta euskarak behar lukeenaz arituko gara, eta auzolanak beharrok asetzeko zereginean duen ezinbesteko betekizunaz. Hau da, zuri esker egingo dugu jauzi euskararen beharrizanetatik izan beharretara, jauzirik izango bada.
#EUSKARARIpuzka: eskaintza egokituko dugu, saski bakarraren ordez, bi saskiren artean hautatzeko aukera emateko.
• #EUSKARARIpuzka sortutako diruekarpena 1.000.000€ra iristea jarri dugu helburu. Baina, kopuruaz gainera, diruekarpenaren helburuetan sakondu nahi dugu: heldu eta haurren euskalduntze egitasmoek aurrera egin dezaten ekonomikoki laguntzeaz gain, eremu berriak euskaldunduko dituen tresna, alianza eta baliabideak bilatzen saiatuko gara. • Ekoizleek euskararen ardatzean pausu berriak ematea lortu behar dugu. Etiketekin eta web guneekin egin duten antzera, etorkizunerako erronka polita litzateke langileak euskalduntzen hasteko pausuak ematea.
IZEN-ABIZENAK *
Your answer
EMAILA *
Your answer
TELEFONOA *
Your answer
SASKI BELTZA *
Your answer
SASKI TXURIA *
Your answer
ESKERRIK ASKO
Submit
Never submit passwords through Google Forms.
This content is neither created nor endorsed by Google. Report Abuse - Terms of Service