LANKIDETZA PROIEKTU TELEMATIKOAK 2.O  
                                      IZENEMATEAren  HASIERA   2009ko urria


Eskola 2.0 gure ikastetxetako geletan IKTak integratzeko proiektua da. Baina jakina, ez da ikasle bakoitzari ordenagailu minieramangarri bana ematea bakarrik, funtsean XXI. mendeko ikasgela digitalak martxan jartzea  da, azpiegitura teknologikoa eta oinarrizko konektibitatedunak, ikasgelak INTERNETera zabaldu behar direlako eta gure ikasleek, jatorrizko  gizaki digitalak, Ezagutza Gizartearen erronkei aurre egin behar dietelako. 


Eskola 2.0 proiektuak eragile berritzaileak ekarri nahi ditu IKTak  ikas-irakas prozesu orotan txertatuz eta aukera berriak eman ikasgeletako hezkuntza erantzunak hobetzeko: irakaskuntza pertsonalizatua, lankidetza proiektuak ... Finean IKTa beste baliabide bat bihurtzea nahi dugu, alegia, ikasle orok eguneroko jardunean erabiliko duen beste lan tresna bat. 


Zalantzarik gabe,  ikasgeletan IKT-ren integrazio eraginkorra   irakasleen eskutik eratorri beharko da, hain zuzen ere, oinarrizko gaitasun digitalak eskuratu dituzten irakasleengatik: teknologia prestakuntzaz aparte IKT tresnak balabide didaktiko gisa erabiltzeko metodologian gaituak.
  
Bide horretatik LANKIDETZA PROIEKTU TELEMATIKOAK berebiziko garrantzia hartu beharrean dira datozen urteetan. Ikasleek gaitasun digitala, linguistikoa eta beste asko lortzeko euskarri aparta bihurtzen direlako, besteak beste: lan kooperatiboa, informazio trataera, ezaguera sorrera, zehar lerroak,  globaltasuna, bizikidetza...lantzeko aproposak dira, azken batean, oinarri soziokonstruktibistekin bat egiten dutelako.

Egun internet-ko web 2.0 tresna berriek lan aukera zabalak bezain erabilerrezak eskeintzen digutenez, esatebaterako: blog-ak, wikiak, webquest, txat mezularitza, sare sozialak... izugarrizko indarra har dezakete  ikas-irakas prozesuetan estrategikoki txertatuz gero. Honela, IKT- kontzeptutik IET -ri buruz, Ikasteko eta Ezagutzarako Teknologia, hitz egiten hasi beharko gara aurki, teknologiari protagonismoa gutxituz eta Didaktika 2.0  metodologian murgilduz. Beraz,  Lankidetza Proiektu Telematikoak 2.0, etorkizun handiko proiektuak dira baldin eta ondo garatzen baditugu. 

Gure lurraldeetan urte hauetan landu ohi dira  hainbat proiektu telematiko:
Pelutxeak, Asmakilo, Gipuzkoan Zehar, Kutxa Ibiltaria, hauek www.elkarrekin.net orrialdean; Ipuin Sormen Tailerrak www.proarabatic.org eta Ostadarra www.saretik.net/ostadarra. Beraz, garai aproposa da  horiek indarberritzeko eta  erkidego osora, ikastetxe guztietara, zabaltzeko. Izan ere, eskolen arteko elkarrekintza oso aberatsa gerta lekieke errealitate ezberdinetako ikaslei, euren bizipen eta ikuspegiak partekatzeko eta lan sareetan ezaguera sortzeko. 







 Ondoren ikasturte honetarako 2009-10erako proiektuak :

"Euskadin Zehar", "Asmakilo" eta "Pelutxeak gure artean" 
     www.elkarrekin.net behin behineko helbidean oraingoz

Euskadin Zehar:  Izena emateko FORMULARIOA

* LH5. mailako ikasleek Eskola 2.0 proiektu barruan jorratu beharko dute  hau, antzeko lankidetza proiektu batean parte hartu ezean.

Asmakilo:  Izena emateko FORMULARIOA

  • Lehen Hezkuntzako 1 zikloko ikasleei zuzendua
  • Asmakizun-igarkizunak, ahokorapilo, jolas…testuak ekoiztuko dituzte
  • Geletako bizipenen berri argitara emateko aukera ere izango dute (Olentzero, Ihauteriak, Eskolako Festak...)
  • Ikastetxe guztiek BLOG BAKAR BATEAN hartuko dute parte.

  Pelutxeak gure arteanIzena emateko FORMULARIOA

.







                 Lan Plangintza

  • 1.hiruhilean Telematikoetan erabiliko diren web 2.0 tresnen inguruko PRESTAKUNTZA emango zaie Eskola 2.0-n parte hartu behar duten LH5. mailakoei.     
Beste aldetik, HH zein LHn Proiektu Telematikoetan parte hartzea erabakitzen dutenek prestakuntza saio batzuk ere izango dituzte zonaldeko Berritzegunean. 

    Izena emateko epea urria amaieran itxiko da.
  • 2. hiruhilean  aipatu proiektu telematikoak abian jarriko dira.

  • 3. hiruhilean lanak borobildu eta balorazioak ON -line jasoko dira.





HEZKUNTZA SAILEKO IKT- PROGRAMA