Matematikaren hezkuntza. Beste ikasgai batzuekin harremanak.
Matematikaren Didaktika eta Matematikaren Hezkuntzaren arteko desberdintasunak egin daitezkela esaten dute autore desberdinek, baina momentu horretan hitz-joko batetan erortzea baino ez du ahalbidetzen, gizarte desberdinetan hitz desberdinek esanahi bera izan dezaketelako edo esannahi desberdina hitz antzerakoek.
Hau kontutan izanda, Matematikaren Hezkuntza edo Didaktika kontzeptu beraren barnean daudela ulertuta, autore desberdinek kontzeptu horiek barne zer hartzen duten ikustea hobe izango da.
Steinerentzat Matematikaren Hezkuntzak jakintzagai zientifiko bat eta sistema sozial bat izanik barne har ditzake teoria, garapena eta praktika.
Steinerek diagrama baten bidez adierazten du Matematikaren Hezkuntza eta Matematikaren Irakaskuntzarako Sistemaren arteko erlazioak, bere barne hartzen dituelarik: Matematika Klasea, Irakasleen Formazioa eta Zirkuloaren Garapena.
Era berean Matematikaren Hezkuntzarako erreferenteak izan daitezken zientziak ere kontutan hartzen ditu, hala nola:
Matematika, Matematikaren Epistemologia eta Filosofia, Matematikaren Historia, Psikologia,Soziologia, Pedagogia...
Amaitzeko, Steinerek Matematikarekin erlazionatuta dagoen sistema sozial guztia kokatzen du. Hemen, matematikarentzako interesgarriak izan daitezken aztergai berriak kokatzen ditu, bertan sartzen direlarik "gizarte ikasketa berriak" adibidez. Honekin barne hartu nahi ditu ordengailu bidez eta eskolaz kanpo emango diren ikas-prozesuak. Era berean, MAtematikaren Hezkuntza eta Zientzitzia Esperimentalen Hezkuntzari dagozkien erlazioak kontutan hartzen ditu.
Steineren ustez Teorizazioa Matematikaren Hezkuntzaren ataletako bat da eta arrazoi horregatik Matematikaren irakaskuntza sistemaren baten sartzen du. Beraz, irakaste prozesu honek era orokor eta global batetan hartu beharko lukela Matematika esango luke.
Higginsonek Matematika, Psikologia, Soziologia eta Filosofia oinarrizko 4 jakintzagaiak bezala aurkezten ditu.
Matematikaren Hezkuntza Tetraedro bat bezala irudikatzen du non tetraedroaren lau aurpegietako bakoitza aurrean aipatutako 4 jakintzagaiak izanik.
Matematikaren Hezkuntzaren barneko dimentsio hauek dagokigun esparru honetan kokatzen diren oinarrizko galdera hauek zehazten dituzte:
- zer irakatsi (matematikak)
- zergatik (filosofia)
- nori eta non (soziologia)
- noiz eta nola (psikologia)
Era berean Higginsonek modelo honen barnean azaldu nahi ditu oinarrizko aspektu hauek:
- Hezkuntzaren irakaste modu tradizionalak ulertzea.
- Iraganean egin izan diren aldaketa curricularrak ulertzea eta egin beharreko aldaketak aurrikustea.
- Inbestigazio eta irakasleen prestaketarako aldaketak ematea.