Irakaskuntza estiloak:

Matematizazioa da buruketa batetako informazioa antolatu eta egituratzen laguntzen duena. Baita, alde matematiko garrantzitsuenak, alde erregularrak, erlazioak eta egiturak antzematen laguntzen duena ere.

Trefferek (1978) dio matematizazioak aspektu horizontal eta bertikala dituela, hauen ezaugarriak ondorengoak izanik:

Aspektu horizontala:

Mundu errealetik sinboloen mundura garamatza.
Arazoei modu matematikoan aurre egitea ahalbidetzen du.
Ondorengo prozesuak esanguratsuak dira:
Identifikazioa, eskematizazioa, formulazioa eta irudikatzea, asmatzea, arakatzea, transferitzea.

Aspeku bertikala:

Egoeren trataera matematikoa soilik.
Prozesuak:
Errepresentazioa, erabilera, doitzea eta fintzea, konbinatu eta barneratzea, frogak egitea, formulatzea, orokortzea.

Hau jakinda, kontutan izan behar dugu historian zehar matematikari dagokionean irakaskuntza estilo desberdinak eman direla, ondorengoak izanik:

Estrukturalismoa


Mekanizismoa

Mekanizismoaren arabera, gizakia ordenagailu bat bezalakoa da, beraz, bere ekintzak praktikaren bidez programatuak izan daitezke. Oinarrizko mailan, ariketa algebraiko eta aritmetikoetan egin beharreko eregiketak eta buruketen konponbidea erraz antzeman eta prozesatzeko bezalako pautak jarraituz egiten da. Neurri hau da, ordenagailu azkarrenen maila alegia, gizakia kokatzen duten lekua.

Beraz, zertarako irakatsi ikasleei ariketa errepikakorrak egiten, ordengailuak era azkarrago, ekonomikoago eta ziurrago batetan egin dezaketen zerbait?

Enpirismoa


Errealismoa