Matematikaren didaktikaren definizio baterantz:
Didaktika Orokorra: (autore desberdinek emandako definizioak)
-Freudenthal 1991, 45 or.-
"Gai bat irakatsi edo ikasteko garrantzitsuak diren prozesuak antolatzea."
-Brousseau 1998, 596 or.-
"Jakintzen erreprodukzio eta komunikazioaz interesatzen den zientzia."
-Schoenfeld 1987-
"Interesgunea ondorengoa da: pentsamendu produktiboak ekoizten duena zer den azaltzea eta arazo esanguratsuei erantzuna ematen laguntzen diguten gaitasunak antzematea."
Matematikaren Didaktika:
Steinerrek(1985) muturreko erreakzio bi ikusi zituen:
- Matematikaren didaktika ezin daiteke oinarri zientifikoak dituen arlo bat izatera iritsi; matematikaren irakaskuntza arte bat da.
- Posible da matematikaren didaktika zientzia bezala agertzea; arazoen zailtasuna gutxitzen dute, arazoaren zati bat hautatuz definizio eta ikuspegi desberdinak ahalbidetuz.
Berak ordea, Piaget gogoan hartuta ondorengoa dio: "aurkeztutako arazoen aurrean, ezagutzara iristeko, jakintzagaiak elkarrerlazioan jarriz aurrera egitea izango da bidea."
Era beran idealista eta praktikoek ezagutzarako bidea modu desberdinean egitea proposatzen dute, hauek izanik:
- Idealista: ulermena matematikaren ikuspegi orokor bat eginez bultzatu behar da.
- Praktikoa: oinarrizko teknikak indarberritu behar dira ikaskuntzaren eraginkortasun eta ekonomia bultzatzeko.