NARRAZIO EREDUAK
Narrazioa egoera ezberdinen uztardura da, non gertaerak ematen dira, berarizko ingurune batean kokatutako pertsonaiek parte hartzen/eragiten dutelarik.
Narrazioaren ezinbesteko osagaia EKINTZA da.
Pertsoanaiak ekintza hori jasaten edo eragiten du.
Eraldakuntza ematen da, hasierako egoera ekintzen eraginez, aldatzen delako.
3 osagai hauek ikuspuntu fenomenologikotik eta formaletik azter daitezke:
errealak bailitzan hartzen ditu fenomenologikoak
formaletik osagai horiek egitura logiko horretan, narrazioan, duten betekizuna aztertzen da.
Aztergaiak konstanteak dira:
a) PERTSONAIA:
IkFenomenologikotik guregandik hurbil aurkitzen da pertsonaia, izaerak eta portaerak zehaztuko dute nolakoa den:
lauak, dimentsio bakarrekoak edo borobilak, konplexuagoak
linealak garapen uniformea narrazioan zehar, edo kontraesankorrak, uniformea ez denean
estatikoak aldatzen ez direnak, edo dinamikoak aldatzen direnak
Portaerak
eginkorrak ekintzak eragiten dituztenean, edo geldoak, ekintzak jasaten dituztenak
manipulatzailea beste pertsonaiek zerbait egitera bultzatzen dituena, edo buruaskea, gauzak bere kabuz egiten dituena
hobetzailea, gauzak hobetu asmoz egiten ditu, edo degradatzailea, gauzak txartze aldera
IkFormaletik 6 betekizunetara murrizten ditu pertsonaien funtzioak:
Subjektua: helburu edo xede bat lortzeko asmoz mugitzen den pertsona
Objektua: subjektua objektu batek mugituta egingo ditu ekintzak
Laguntzailea: subjektuari helburua lortzeko asmotan gauzatutako ekintzetan lagunduko dio, ibilbidean oztopoak izango baititu subjektuak
Aurkaria: subjektuari oztopoak jartzen dizkiona
Agindu-emailea: subjektuari objektuaren lorpena agintzen diona
Onuraduna: lorpenetik etekinak ateratzen dituena
Betekizunak: pertsonaia batek betekizun bat baino gehiago bila ditzake!
b) EKINTZA
IkFenomenologikotik ekintzak eragin ditzakeen erantzunak desberdinak izan daitezke
nahitakoa pertsonaia batek borondatez egiten duenean, edo nahigabekoa, ondorioak aurrikusten ez direnean
iragankorra ekintza besteengan eragina duenean, edo iragangaitza, eraginik ez duenean
indibiduala, ekintzaren erantzunkizuna indibiduo bati dagokionean, edo kolektiboa talde bati dagokionean
Ikformaletik ekintza horrek betekizun bat izango du narrazioan:
gabetasuna: asetu behar den gabezi bat dugu
debekua/eginbeharra: pertsonaiak debeku baten aurrean errespetatu edo urratu egin daiteke
bidea: fisikoa edo psikologikoa izan daiteke
iruzurra: beltzez, itzalez... beteriko leku batetik pasatzea, oztopoak saiestuz
probak: (aurretiazkoak/nagusia) pertsonaiak aurretiaz probak gainditu beharko ditu, esperientzia horrekin proba nagusiari aplikatzeko
ospakizuna: gauzak argi egon badira, ospakizuna (saria) egongo da; betela zigorra
c) ERALDAKUNTZA
IkFenomenologikotik itxura erreala hartu dezakete
izaera edo portaera
indibiduala indibiduo bakarrari dagokionean edo kolektiboa talde bati dagokio eraldakuntza denean
explizitua/agerikoa logikoa eta aurrikusia denean, edo inplizitua/ezkutukoa ustekabekoa denean
IkFormaletik
logikoa: aurrikus daitekeen eraldakuntza & ondorioak
ustekabekoa: logikoa ez dena, sorpresazkoa
etendura: amaiera hasierako egoerarekin parekatu daiteke; abiapuntu eta helmugaren artean ekintzak gertatu arren, amaiera eta hasiera egoera berdinak dira.
Osagaien harremana kontuan hartuta 3 eredu mota bereiz daitezke; teorikoak dira, eta zinegileak ez ditu “jarraitzen”, arbitrarioak dira, baina metodologikoki koherenteak dira et ondorio aberatsak ematen ditu erbiltzean.
1 K. SENDOA
Ekintza lehentasuna duen elementua da. Ekintzen arteko harremana kausalitatea da (domino egituraren itxurakoa)
Ulergarritasuna eta egiantza dute, ekintzen harreman logikoa eta kausala dutelako.
2 kate kausal daude:
ardatz pragmatikoa: pertsonaien eginbeharraren ardatza, eriotza thanatos psikoanalisian
sentimenduen ardatza: maitasuna, sexua; eros psikoanalisian
Paraleloki joan daitezke, edo noizbehinka gurutzatu ere.
Pertsonaia bigarren mailako elementua da, heroi epikoa:
ez du psikologiarik: betekizun estruktural bat du, egiten duena egin behar duelako da; izaera du baina ez barne-izaera
bere helburuak zehatzak dira
axiologia duala du: baloreak bereizten ditu: ongia eta gaizkia behar bezala bereizten ditu. 2 mundu daude eta bera beti ongi-aren munduan mugituko da
giro koherente eta habitagarri batean aurkitzen dugu, egi antza duen giroan
espazio eta denbora definituak, pertsonaiaren eginbeharra eragiten dutenak
Eraldakuntza
logikoa da, aurrikus daitekeena, sorpresarik gabea
amaiera zoriontsua: “Happy end” amaiera hasierakoaren isla izan daiteke, baina egoera hobeago batean, egoera zikliko bat izanik
Adibidez “El Manantial” King Vidor: Havard eroi epikoa arkitektoa, xede garbia du: proeiktuak aurrera ateratzea. Dominique aberats baten alaba, maiteminduta dago
2 KONDAKETA AHULA
Ekintzak ez dira horren garrantzitsuak, pertsonaia eta ekintzen arteko orekan dago. Ekintzen arteko harremana arbitrarioagoa da , ez da hain kausala, bi elementuen eraginez:
3 ANTIKONDAKETA
Ekintzak:
pertsonaiek dute garrantzia eta ekintzak 2. mailan daude.
gertaerak ere, dauden arren, pertsonaien garrantziaren menpean daude
Harremana ez da kausala, kasuala baizik. Zoriaren eskutik kasualitatea sartzen da jokoan
Pertsonaiak:
lehen mailako elementua da
heroi existentzialista:
psikologia du baina iluna, enigmatikoa; ez dakigu egiten duena zergatik egiten duen, berak ere ez baitdaki
helbururik gabekoa da, noraezean dabil
ez du axiologiarik, ez dio baloreen mugak ardurarik, ez ditu baloreak hierarkizatzen.
ongi-a eta gaizki-a bere bizitzan aplikaziorik ez duten kontzeptuak dira
mundua arrotza da eta bera arrotz sentitzen da mundu honetan
espazioa ilogikoa da, zatikatua eta koherentziarik gabea
Eraldakuntza:
kronologikoa da, ez logikoa, ezta ustekabekoa ere
ez dago amaiera zoriontsurik “Happy end”-ik Etendura dago: gauzak gertatu arren, amaiera eta hasiera antzekoak dira. Eten bat ematen da baina egoera berak darrai.