SOHATEN PRENTSAURREKOA (DONOSTIA 09-02-22)


SOHAT (Soin Heziketaren Aldeko Taldea) gaur hemen bildu da hainbat datu, kezka eta gaitzespen publiko egiteko.

Jadanik ezagutzen duzue SOHAT noiz, zergatik eta zertarako sortu zen. Urte beteko (08-09 ikasturtea) protestaldi, sinadura bilketa, greba deialdi, etaben ondoren, azkenean Hezkuntza Departamenduarekin hainbat akordio adostu ziren joan zen ikasturte amaieran:

-Soin Heziketa Arloko Aholkulari Nagusi bat izendatzea.

-Ikastetxe Publikoetan Soin Hezkuntzako gutxiengo ordutegi duin bat mantentzeko 08-09 ikasturte hasierako Zirkularrean Ebazpen bat argitaratzeko konpromisoa.

-Soin Heziketaren Batzorde Iraunkorra sortzea, batzorde horretako kideak Hezkuntza Departamentua, Kirol eta Jarduera Fisikoko Zientzien Fakultatea, Soin Heziketako Lizentziatuen Elkargoa, SOHAT izanik, eta bertan parte hartzera hezkuntza esparruko eragile guztiak gonbidatuz. Batzorde horren lanak ondorengoak lirateke: Curriculumaren ezarpenaren jarraipena egitea, maila kuantitatiboan (ordutegien aplikazioa) eta maila kualitatiboan; irakaslegoaren prestakuntza bultzatzea, dinamizatzea...; eta UEUak antolatzen dituen udako ikastaroetan ikastaro edo seminario bat antolatzea, bertan Batzordearen aurkezpen ofiziala eginez.


Soin Heziketa Arloko Aholkulari Nagusiari dagokionez, Departamentuak bere hitza bete duela esan daiteke. Pertsona hori izendatua dago (urrian izendatu zen), eta bere funtzioak zeintzuk izango ziren ere aurretik hitzartuta bagenituen ere, gure harridurarako Departamentuak figura horren beste erabilpen bat egin du. Hasiera batean pertsona horren funtzioa mintegiak sortu eta koordinatu, ikastetxeetako gorputz hezkuntza arloaren diagnostikoa burutu, prestakuntza saioak antolatu... bazen ere, Departamentuak bere ordezkari bezala erabili nahi du; hau da, irakasleok ditugun kezka eta zalantzak baretzeko, eta beraiei babesteko koltxoi bezala.


Ikasturte Hasierako Zirkularreko Ebazpenari dagokionez, asmoa Soin Heziketa arloa duintasun batez aurrera eramateko beharrezko gutxiengo ordutegia bermatzea zen. Dena dela, Ebazpen hori Ikastetxe Publikoetara mugatzen da soilik, eta bete beharreko agindu bat bada ere, aurrerago ikusiko den bezala oso ikastetxe gutxitan betetzen da. Ebazpen hau, ikastetxeetara ordutegien antolaketa eginda zegoenean iritsi da (berandu) eta nahiko ezkutuan pasatu da. Ebazpen horren dioena ondorengoa da:

Lehen Hezkuntzan:

En el caso de los centros que en el área de Educación Física se acojan al horario mínimo fijado en el anexo I del Decreto 175/2007, de 16 de octubre, que implanta el currículo para la Educación Básica en la CAPV, existirán dos sesiones semanales como mínimo de una duración no inferior cada una de ellas a 45 minutos, excluido el tiempo que sea necesario para los hábitos de higiene y para los traslados entre cada aula y el recinto deportivo en que tenga lugar la actividad física.”

Hau da, gutxieneko ordutegia ezartzen den ikastetxeetan astean gutxienez 45 minutuko 2 saio izan beharko dira, hauei desplazamenduak egiteko eta higiene ohiturak lantzeko beharrezko denbora gehituko zaielarik. Denbora hau ikastetxe bakoitzaren beharren arabera, irakasleak adostu beharko du ikasturte hasieran zuzendaritza taldearekin, ebazpenak bizkarrak estaltzen dizkiola kontutan izanda.


Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan

En el caso de los centros que en la materia de Educación Física se acojan al horario mínimo fijado en el anexo II del Decreto 175/2007, de 16 de octubre, que implanta el currículo para la Educación Básica en la CAPV, existirán dos sesiones semanales como mínimo en 1º y 2º de la ESO de una duración no inferior cada una de ellas a 60 minutos. En 3º y 4º de la ESO existirá una sesión de 60 minutos en cada uno de los cursos. En todos los cursos estará excluido el tiempo que sea necesario para los hábitos de higiene y para los traslados entre cada aula y el recinto deportivo en que tenga lugar la actividad física.”

Etapa honetan gutxieneko orduetan 5 ordu izatetik 6 ordu izatera pasatu da eta desplazamenduak egiteko eta higiene ohiturak lantzeko behar den denbora ordu hauetatik kanpo geratzen da, beraz, irakasle bakoitzak egin beharko du jarraipen eta denbora eskaera zehatza zuzendaritza taldean, ebazpenak bizkarrak estaltzen dizkiola kontutan izanda.

Baina ikasturte hasieran Zuzendaritzakoei eskatuz posible da horrela izatea:


DBH 1. maila: saio bat = ordu 1 + 15´ dutxa eta desplazamenduetarako.

saio bat = ordu 1 + 15´ dutxa eta desplazamenduetarako.

DBH 2. maila: saio bat = ordu 1 + 15´ dutxa eta desplazamenduetarako.

saio bat = ordu 1 + 15´ dutxa eta desplazamenduetarako.

DBH 3. maila: saio bat = ordu 1 + 15´ dutxa eta desplazamenduetarako.

DBH 4. maila: saio bat = ordu 1 + 15´ dutxa eta desplazamenduetarako.

------------------------------------------------------------

GUZTIRA: 7 ordu eta erdi



SOHATen ustez, Ebazpen hau ez da nahikoa, soilik Ikastetxe Publikoetara mugatzen delako, normalean ikastetxeetara berandu iristen delako (ordutegien antolaketa eginda dagoenean), eta nahiz eta legalki Soin Heziketako irakasleak babesa izan ordu kopuru hori eskatzeko, ikastetxeetako errealitatea beste bat da, klaustro osoarekin borrokatzera behartzen du beste arlo batzuk kaltetuz. Gainera Ebazpena betetzen den edo ez aztertzea eta jarraipena egitea ez luke gure lana izan behar, horretaz Departamentua arduratu beharko litzateke.


Soin Heziketaren Batzorde Iraunkorrari dagokionez, 08-09 ikasturtea hasi aurretik Batzorde hau osatzeko bilera bat egin zen Lakuan, oso zapore ona utzi ziguna, eta bertan batzorde honen eginkizunak zehaztu ziren (lehen aipatutakoak). Abenduak 10ean Gorputz Hezkuntzako Batzorde Iraunkorraren lehen bilera burutu zen (oso pozik irten ginen, hitz polit ugari, elkarlanean aritzeko inongo arazorik ez...) eta lan-ildo batzuk zehaztu genituen. Guretzat Batzorde horrekin jarraitzea ezinbestekoa da, eta urtarrilerako bilera berri bat adostu genuen. Ba, momentuz bilera horren zain gaude!! Eta badirudi gure susmo txarrak berrezteko arrazoiak baino ez ditugula!! Dena itxurakeria hutsa baino ez da!! Hezkuntza Departamenduaren joko politiko bat baino ez zen izango Batzorde horren sorrera denbora irabazi nahian? Guk bagenuen esperantza eta gogoa elkarlanean aritzeko eta Soin Heziketa arloari oinarri sendo bat ezartzeko, baina badirudi Departamenduak itxuraz garapen integralari, osasunari eta euskal kulturari garrantzi handia ematen diola, baina errealitatean bost axola zaie Goprutz Hezkuntzako Curriculumak dioen guztia!! Elkarlanean aritzeko ateak ireki dizkiogunean engainatuak sentitu gara. Hitz eta asmo polit ugari, baina ekintzarik bat ere ez!!


SOHATek, ordea, bazekien hau gertatu zitekeela eta lanean jarraitu du. Iaz egin bezala, aurtengo ikasturte hasieran ere ikastetxeetan datuak jasotzeari ekin dio eta 140 ikastetxetako datuak bildu ditugu. Joera argia da, eta hori gertatuko zela bagenekien Euskal Curriculum Dekretuan ezartzen den Gorputz Hezkuntzaren murrizketa basatiarekin. Gorputz Hezkuntzari eskainitako denbora gutxituz doa. Aurten jasotako datuak iazkoekin alderatuz gero emaitzak hauek dira:

Lehen Hezkuntzan



EAEko ordu teorikoak (07-08 IKASTURTEA)

 

 



1 LH

2 LH

3 LH

4 LH

5 LH

6 LH


Batazbestekoa

119,05

120

129,405941

131,188119

133,366337

132,574257



EAE ordu errealak (07-08 IKASTURTEA)

 

 

 



1 LH

2 LH

3 LH

4 LH

5 LH

6 LH


Batazbestekoa

97,9901961

97,6470588

102,794118

105,588235

107,598039

106,764706











EAEko ordu teorikoak (08-09 IKASTURTEA)

 

 



1LH

2LH

3LH

4LH

5LH

6LH


BATAZBESTEKOAK

115,018868

117,706422

122,638889

123,925234

130,095238

129,190476



EAE ordu errealak (08-09 IKASTURTEA)

 

 

 



1LH

2LH

3LH

4LH

5LH

6LH


BATAZBESTEKOAK

100,207547

102,576792

102,564123

103,802592

108,729853

107,603938


























ALDEA 07-08 IKASTURTETIK 08-09 IKASTURTERA






1LH

2LH

3LH

4LH

5LH

6LH

ORDU TEORIKOAK

-4,03113208

-2,29357798

-6,76705171

-7,26288517

-3,27109854

-3,38378124

ORDU ERREALAK

2,21735109

4,92973357

-0,22999511

-1,78564316

1,13181426

0,83923185



Bigarren Hezkuntzan:



EAEko ordu teorikoak (07-08 IKASTURTEA)

 

 



1 DBH

2 DBH

3 DBH

4 DBH




Batazbestekoa

115,340909

114,545455

114,204545

114,659091





EAE ordu errealak (07-08 IKASTURTEA)

 

 

 



1 DBH

2 DBH

3 DBH

4 DBH




Batazbestekoa

91,25

89,7727273

89,0909091

89,5555556













EAEko ordu teorikoak (08-09 IKASTURTEA)

 

 



1DBH

2DBH

3DBH

4DBH

BATXILERGOA


BATAZBESTEKOAK

111,973684

109,824474

109,322813

107

110,625




EAE ordu errealak (08-09 IKASTURTEA)

 

 

 



1DBH

2DBH

3DBH

4DBH

BATXILERGOA


BATAZBESTEKOAK

93,2894737

90,8771053

89,5103125

87,5666667

87,5625



























ALDEA 07-08 IKASTURTETIK 08-09 IKASTURTERA






1DBH

2DBH

3DBH

4DBH

BATXILERGOA

ORDU TEORIKOAK

-3,36722488

-4,72098086

-4,88173295

-7,65909091

110,625


ORDU ERREALAK

2,03947368

1,10437799

0,41940341

-1,98888889

87,5625




Argi ikusten da Gorputz Hezkuntza arloari eskaintzen zaion denbora urtez urte txikituz doala, jaitsiera handiena ikasturte honetan Curriculum berria aplikatzen hasi diren zikloetan gertatuz, Lehen Hezkuntzako 2. zikloan (%7an jaitsi da) eta Bigarren Hezkuntzako 2. zikloan (%4,8 eta %7,6 jaitsiz). Ordea, kezkagarriena jadanik Curriculum berria iaztik aplikatzen hasitako mailetan ere jaitsierak eman direla da: Lehen Hezkuntzako 1. zikloan (%4 eta %2) eta DBHko 1. zikloan (%3,3 eta % 4,7). Beraz, argi ikusten da Gorputz Hezkuntza arloa poliki-poliki indarra eta protagonismoa galduz doala. Eta jaitsiera honek mugarik izango al du? Nola garatuko dituzte gure seme-alabek Curriculumean ezarritako gaitasunak?

Ordea, harrigarria egiten da ordu errealak (hau da, ordu teorikoei desplazamenduetarako eta higiene ohiturak burutzeko behar den denbora kenduta ateratzen den denbora) mantendu edo pixkat igo egiten direla. Horrek zer adierazten du? Gorputz Hezkuntzako irakasleok Departamenduak murrizketarekin umeei kendutako denbora beste nonbaitetik ateratzen saiatzen ari garela. Eta noski, horretarako formula magikorik ez dugunez, higiene ohituretatik kentzen da; saio amaierako dutxa saioa kenduz eta higiene ohitura kamiseta aldatzea baino ez izanez. Argi dago ikastetxeetara Ikasturte hasieran bidalitako Ebazpenak oso eragin txikia izan duelako. Ikastetxeetatik jasotako datuak tentu handiz aztertu ondoren Ebazpen hori betetzen ez duten ikastetxeen kopurua NABARMEN HANDIA baita:



MAILA


1LH

2LH

3LH

4LH

5LH

6LH

PORTZENTAIA

28,7037037

27,77777778

17,59

15,74

12,03704

12,037



MAILA

1DBH

2DBH

3DBH

4DBH

PORTZENTAIA

94,3

88,6

18,18182

18,1818


Lehen Hezkuntzako 1. zikloko datuak oso adierazgarriak dira, ia %30ean ez baitute legea betetzen; eta DBHko 1. zikloan oso ikastetxe gutxik betetzen dute Ebazpen hori. Datu hauen aurrean Departamentuaren erantzuna zein da? Ze neurri hartuko du? Gizartea gu engainatu gaituzten bezala engainatuko dute esperantzaz eta etorkizunez beteriko hitz politak erabiliz, eta gehiago orain hauteskunde kanpainan gaudela!! Hitzak barik, ekintzak behar ditugu, bestela JOKOAN EGONGO DA EUSKAL KULTURA ETA UMEEN OSASUNA, ETA EUSKO ALKARTASUNA DA ERRUDUNA!! SOIN HEZIKETAN ORDU MURRIZKETARIK EZ!!


SOHAT