SAN JUAN LHIKO ETA ARALAR BHIKO JANGELA

FUNTZIONAMENDU ERREGIMENA

1. EZAUGARRIAK


Eskola jantokiko zerbitzua San Juan Lehen Hezkuntzako ikastetxearen bitartez ematen da, horregatik kudeaketa zuzeneko jantoki motakoa da.

Jantoki-zerbitzua San Juan Lehen Hezkuntzako ikastetxeko kudeaketa-programan sartuko da.

San Juan HH eta LHIko Jangelaren kudeaketa ikastetxeko Eskola Kontseiluei dagokio.

Ikastetxean prestatuko da janaria, lehengai horniketa, prestaketa eta banaketa arloko enpresa bati kontratatua.

Zerbitzuaren kontratazioa Hezkuntza Sailak egingo du, horretarako eskatutako agiriak ikastetxeak aurkeztuz.

Sukaldeko langileak Hezkuntza Sailekoak izango dira. Sukaldeko ratioak Hezkuntza Sailak zehaztuko ditu urtero.

Jangelako zaintzaz jangelako arduraduna eta janari hornitzailea den enpresak kontratatutako langileak arduratuko dira.

Zaindarien ratioak Hezkuntza Sailak zehaztuko ditu urtero.

San Juan H.H. Eta L. H.Ko Ikastetxeko Jangelako arduradun bat izango da, horretarako Hezkuntza Sailak izendatuko duena.


2. JANTOKI-ZERBITZUAREN ERABILPENA


Zerbitzu hori dohain erabiltzeko eskubidea izango dute sukaldaritza, zaintza eta arduradun funtzioak beteko dituzten Saileko langileek, baita Heziketa Bereziko laguntzaileek baldin badira.

Eskola Kontseiluak jantokiko plazak esleituko ditu honako lehentasunaren arabera:

· San Juan LHI eta Aralar BHIko ikasleak garraio eskubidearekin.

· San Juan LHI eta Aralar BHIko bekadunak.

· San Juan LHI eta Aralar BHIko gainontzeko ikasleak:

Behar berezi bat duten ikasleak (horrela justifikatzen badute)

Aurreko ikasturteko mahaikideek.

Matrikulatzeko ordena.

· Ezohizko mahaikideak (lekurik baldin badago)

Behar berezi bat duten ikasleak (horrela justifikatzen badute)

Aurreko ikasturteko mahaikideek.

Matrikulatzeko ordena.

· Ikastetxeko langileak.

Jantokian lan egiten duten irakasleek zein bestelako langileek beti izango dute plaza erreserba bete behar dituzten funtzioen izaera dela eta.

MAHAIKIDE MOTAK

  1. Ikasturte osoan egunero bazkaltzen duten mahaikideak, nahiz irailetik ekainera, nahiz urritik maiatzera izan.

  2. Ikasturte osoan astean egun bat edo bi egun zehatzetan jantoki zerbitzua erabiltzen duten mahaikideak.

  3. Egoera berezi batengatik sortutako beharraren ondorioz, egun solte baterako jantokian bazkaltzen geratzen diren mahaikideak. Gehienez hiru mahaikide geratu ahalko dira eguneko.

IZEN-EMATEA

Oharra: Behin jantokiko plaza-kopurua osatu eta beste ikasle batek egun baterako izena eman nahi badu, bere guraso edo tutoreei jantokia beteta dagoela jakinaraziko zaie, eta premia edo behar larririk izan ezean hurrengo egun baterako plaza eskainiko zaie.


3. KUDEAKETA ORGANOAK


Eskola Kontseiluari dagokio:

· Eskola jantokiko antolaketarako eta funtzionamendurako jarraipideak onartzea.

· Jantokiko barne-funtzionamendurako araudia onartzea, ikastetxeko A.J.A.-ren zati izango dena.

· Jantokiaren funtzionamendua ikuskatzea, zuzendari kidegoari esleitzen dizkien eskumenen kaltetan gabe.

· Jantokiko kudeaketa ekonomikoa kontrolatzea, berorren aurrekontua eta berorren urte bukaerako kitapena onartuz (gastuen eta sarreren kontuak).

· Menuak onartzea ikasleen premia dietetikoak kontuan hartuz. Eskola Kontseiluak behar bezala justifikatutako osasun arrazoiengatik salbu, ez da onartuko bazkalkide-moten araberako menu berezituak izan daitezen.

· Bazkalkideen kuotak onartu, horrela dagokionean Hezkuntza Sailak ezarritakoaren arabera.

· Ikastetxeko ikasleak zein langileak jantokian sartzeko aurretik finkatutako irizpideak betetzen diren ikuskatzea.

· Ikasleek parte har dezaten programak onartzea:

Osasunerako hezkuntza, gizarteko ohiturak hartzea eta aisialdia.

· Jantokiko Batzordea onartzea.

· Zerbitzua behar bezala gara dadin beharrezkoa den beste edozein funtzio, baita indarreango araudiak agintzen dituenak ere.


  1. IKASTETXEKO ZUZENDARIA


Jantokiko zuzendariak honako funtzioak beteko ditu:

· Jantokiko funtzionamenduari dagokionez egoki irizten diren izapideak eman arduradunari.

· Jantokiko batzordeko presidentea izan.

· Jantoki-zerbitzura esleitutako kanpoko langileek bete behar dituzten funtzioen buru gisa jardun, hala egokituz gero, hornitzaileak diren enpresen eta beren langileen artean existitzen diren lan-harremanen kaltetan gabe.

· Zuzendaria arduratuko da eskola-jantokirako lokalen emate-akordioan ezarritako irizpideak bete daitezen.

· Zerbitzua behar bezala gara dadin beharrezkoa den beste edozein funtzio, baita indarreango araudiak agintzen dituenak ere.


5. JANTOKIKO ARDURADUNA

Jantokiko arduraduna izango da jantokiko kudeaketaren erantzunkizuna duena, beti ere ikastetxeko zuzendariaren eta jantokiko batzordearen gainbegiradapean.

Jantokiko arduradunak honako funtzioak beteko ditu:

· Jantokiko arduraduna, funtzionamendu araudi hau eta jangelako barne araudia bete eta, jangela komunitateko partaide guztiei bete arazteaz arduratuko da.

· Zaintza zereginetan jardun.

· Janari-zerbitzua antolatu.

· Menuen jarraipena.

· Hornitzaileei gastuen eta ordainketen proposamena egin. Zerbitzuaz baliatzen diren mahaikideei kobrantzaren jarraipena.

· Elikagaien eta lokalen higienearen kontrola.

· Jantokiko tresneriaren inbentarioa aldian behin prestatzea eta gaurkotzea eta, behar direnak berriz jartzea.

· Jantokiko batzordeko bileren aktak jaso.

· Jantokiko fondoen kontrola eraman eta, hiruilabetero, gutxienez, fondoen eguneko kontuak Jantoki batzordeari azalduko dizkio.

· Jantokian bere zerbitzuak eskaintzen dituzten langileekin zuzeneko tratua eta zerbitzuak ematen dituzten enpresekin ere harreman zuzena.

· Zerbitzua behar bezala gara dadin beharrezkoa den beste edozein funtzio, baita indarreango araudiak agintzen dituenak ere.


  1. JANTOKIKO BATZORDEAK

· Jantokiko Batzordea honako kideek osatuko dute:

Ikastetxeko zuzendaria.

Arduraduna.

San Juan L.H.I Eskola Kontseiluko eta Aralar D.B.H.Institutoko ikasleen guraso kopuru batek: ikastetxe bakoitzeko bina guraso, ahal dela guraso bakoitzak inguruko herri desberdinak ordezkatuz ( Abaltzizketa, Aldaba, Alegia, Altzo, Amezketa, Baliarrain, Bedaio, Ikaztegieta, Orendain auzo edo herrien artean); eskola-jantokia erabiltzen duten ikasleen gurasoak izan beharko lukete.

Jantokiko batzordea hilean behin bilduko da. Gai baten garrantziak horrela eskatuko balu, maizago bilduko litzateke.

Jantokiko Batzordeak honako funtzioak beteko ditu:

· Eskola jantokiko antolaketarako eta funtzionamendurako jarraipideak proposatzea

· Jantokiko barne-funtzionamendurako araudia proposatzea

· Bazkalkideen kuotak proposatu

· Jantokiko aurrekontua prestatu, sarreren %5 inbertsiorako zuzenduko delarik.

· Gastuak eta ordainketak baimenduko ditu.

· Eskola Kontseiluari kontuak eman.

· Arduradunarekin batera jantokiko fondoen administrazioan lagundu.

· Eskola Kontseiluari menuak proposatu, ikasleen premia dietetikoak kontuan hartuz.

· Ikasleek parte har dezaten programak prestatu: osasunerako hezkuntza, gizarte ohiturak hartzea eta aisialdia.

· Helburuak betetzen direnentz jarraipena.

· Jantokiko zerbitzua (zaintza zereginak, janari-zerbitzua, menuen jarraipena, elikagaien eta lokalen kontrola) ebaluatu eta Eskola Kontseiluari hobekuntzak planteatu.

· Zerbitzua behar bezala gara dadin beharrezkoa den beste edozein funtzio, baita indarreango araudiak agintzen dituenak ere.


7. KONTRATATUTAKO ENPRESA

Kontratatutako enpresak kontratatuko ditu zaintzaz arduratzen diren langileak, jangelako arduraduna ezik.


Kontratatutako enpresako langileak arduratuko dira janaria mahaietan zerbitzatu eta gero erretiratzeaz.

Kontratatutako enpresa arduratuko da lehengaiak behar bezala aurkezteaz jantokiraino eramanez.

Kontratatutako enpresa arduratuko da bere langileek funtzio hauek ondo betetzeaz.


8. ZAINTZA

Zaintzaz arduratzen diren langileen funtzioak honakoak dira:

· Janaria jantokiraino eraman eta mahaietan zerbitzatzea eta gero erretiratzea.

· Jantokiko arduradunari, jantokiko funtzionamenduan zuzenean eragiten duten gaien jakitun jarri.

· Jantokian ordena egon dadin arduratzea

· Jantokian eta atsedenaldietan, jatordu aurretik zein ostetik, ikasleen ardura eta zaintza.

· Eskola jantokiaren hezkuntza-izaera dela eta, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloko lehenengo urtetik hasita, ikasleen partehartzea sustatuko da mahai-zerbitzuak prestatzeko eta batzeko orduan.

· Ikasleek parte har dezaten programak garatu: osasunerako hezkuntza, gizarte ohiturak hartzea eta aisialdia.

· Zerbitzua behar bezala gara dadin beharrezkoa den beste edozein funtzio, baita indarreango araudiak agintzen dituenak ere.


  1. SUKALDEKO LANGILEAK.

 

Sukaldeko langileak arduratuko dira janariak behar bezala prestatzeaz. Sukaldeko langileei honako funtzioak dagozkie:

· Janariak prestatzea.

· Janaria behar bezala aurkeztea.

· Sukaldearen garbiketa baita bertako tresneriarena ere.

· Jantokiko instalazioak garbitzea eta doitzea.

· Jantokiko arduradunari jantokiko funtzionamenduan zuzenean eragiten duten gaien jakitun jarri.

· Zerbitzua behar bezala gara dadin beharrezkoa den beste edozein funtzio, baita indarreango araudiak agintzen dituenak ere.

 

10. HEZKUNTZA BEREZIKO LANGILERIK DAGOENERAKO


· Hezkuntza Berezikoak diren ikaslee bazkalkideen zaintza-zereginak, beren garbitasunari arreta berezia jarriz.

· Bizikedetza-arauen garapena eta jateko orduan gizarte-portaera.

· Jantokiko tresnak erabiltzen irakatsi.

· Jolasaldian eta atsedenaldian, eta jatorduaren aurretik eta ostetik programatutako

aisialdi-jardueretan zaintza-zereginak,

· Kurrikuluma norbanakoari egokitzearen garapenak ezartzen eta aurretiaz zehazten dituen lekualdaketetan hala eskatzen duen ikasleari lagundu.

· Zerbitzua behar bezala gara dadin beharrezkoa den beste edozein funtzio, baita indarreango araudiak agintzen dituenak ere.

 

11. SEGURITATE ETA HIGIENEA


Hezkuntza Sailak jantokien osasun-egoera kontrolatuko du.

Halaber, ikasturte bakoitzean jantokia funtzionatzen hasi aurretik, instalazioen, etxetresna elektrikoen, eta abarren egoera ezin hobea dela egiaztatuko du.

Jantokiak Osasun-Ikuskaritzaren bisiten liburua izango du.

 

12. FINANTZIAZIOA


· Jantokia bazkalkideen kuoten bitartez finantzatuko da.

· Hezkuntza-Administraziorako Sailordetza urtero ezarr ohi dituen irizpideei jarraiki zehaztuko dira bazkalkideen kuotak.

· Era berean, aipatu kuotek eta diru-ekarpenek jantoki-zerbitzuaren kostu erreala estaliko ez balute, Sailak emango dizkie ikastetxeei behar adinako dotazioak, Euskal Eskola Publikoaren Legearen 54.2 atalean ezarritakoaren arabera, Lege horretako 56.1, 31.2.b eta 36.2.b atalei jarraiki.

· Kuotak ordaindu ezean jantokiko plaza galduko da. Eskola Kontseiluak erabakiko du nori kendu plaza.