KONDAKETA EREDU LINGUISTIKOAREN BABESEAN

LINGUISTIKA, SEMIOTIKA ETA EGITURALISMOA

XX. gizaldiaren erdiraldera, Semiotika eta Egituralismoa garatzen dira.

Linguistika jakintza arlo bezala, lengoaia ikertzen/ikasten du; aldiz Gramatikak hizkuntzaz bereziki arduratzen da. Bi jakintza arlook semiotikaren zatiak dira.

Egituralismoak signifikazioa ikertzen du, denotazioan eta konotazioan sakonduz

Semiologiak enunzioazioa ikasten du, hizkuntzaren subjektibitateak sortzen dituen arazoetan oinarrituta batipat. Vladimir Proppek kondaketaren egituraren analisia bi aldetan zehazten du:

Errusiar ipuin folklorikoen ikerketa egin zuen, kondaketa-ipuina unitate abstraktoetan zatikatuz. Unitateon artean konbinaketa ezberdinak aztertu eta klasifikatu zituen.

Oinarrizko unitatea FUNTZIOA da, ondoren EKINTZA ESFERAtan bilduz.

................................................

Narrazioa bi ikuspegitatik aztertu ohi da:

Ikuspuntu estrukturalistatik narrazio guztiek dute amankomuneko egitura

3 ardatz ezberdinetan oinarritzen da:

  1. eredu axiomatikoa: baieztapen bat, tesi bat, hipotesi bat; Frogatu behar dena. Deduktiboa da: lege orokorra gauza zehatzetan aplikatu

  1. Gako linguistikoa: linguistek orokorretik gauza zehatzetara (oinarrizko osagaiek) aztertzen dute. Funtsezkoena esaldia baino, esaldi hori osatzen duten oinarrizko osagaiak dira:

  1. Izaera organikoa: osagaiek berez ez dute esanahi zehatzik. Narrazioa egitura bat da, elementuz osatutakoa. Garrantzitsuena egitura batean ez dira osagaiak, baizik eta beraien arteko harremanak


KONTAKETAREN MORFOLOGIA: VLADIMIR PROPP

Proppek ipuina desmontatu zuen osagaien bila, osotasunari begira:

Aldagaitzak diren elementuak aurkitu zituen: pertsonaiek ekintzak ipuninaren barruan duten betekizuna identifikatuz.

FUNTZIOA: pertsonaiek egiten dutena tramaren osotasunean kokatuz.

4 ondorio ditu Proppen teoriak:

  1. Funtzio berdinak aurkitu daitezke era beretsuan eginda

  2. Funtzio kopurua mugatua da

  3. 31 funtzioek logika bat jarraitzen dute, beti orden berean aurkituz: harreman logikoa dute

  4. Funtziook ipuinaren protoforma osotzen dute

FUNTZIOAK

a) PRESTAKUNTZA

1 Urrundu: familikoren bat urrundu

2 Debeku: protagonistari egiten zaion debekua

3 Urratze: debekua hautsi

4 Galdeketa: erasotzaileak biktimari buruz berriak bilatzen ditu

5 Salakuntza: erasotzaileak lortzen du biktimari buruzko berriak edo informazioa

6 Iruzurra: erasotzailea biktima engainatzen ahalegintzen da

7 Konplizitatea (nahigabe): biktima gaizkile egiten da bere gurarien kontra

b) AGINDUA

8 Kalte-Gabezia: erasotzaileak okerkeria egiten du; zeozeren falta egartzen da

9 Agindua: falta denaren edo okerkeriaren berria zabaltzen da, heroiarenganaino helduz

10 Onespena (eginkizun zaila): heroi bilatzaileak erasotzailearen kontrako ekintza hasi

11 Abiatzea: heroia bila irteten da: bilatzaileak helburu hori dauka; biktimak ez du helburu zehatzik

c) PROBAK

12 Proba: heroiak emaile bat aurkitzen du eta honek proba bat egiten dio

13 Probari aurre: heroiaren erantzuna probari

14 Laguntza jaso: heroiak gauza hartu edo kendu egiten dio emaileari

15 Bidaia: heroia bila dabilen gauza dagoen lekura doa

16 Borroka: heroia eta erasotzailearen arteko borroka

17 Ondorioa: heroiak marka bat hartzen du

18 Garaipena: erasotzailea gainditu egiten du

19 Gabezia asetu: okerkeria edo falta zuzendu

d) ITZULIA

20 Itzulia: heroia itzuli egiten da

21 Pertsekuzioa: heroiak laguntzaile magikoaren laguntza hartzen du

22 Laguntza: heroiari jarraitu egiten diote erasotzaileak eta haren kideek

23 Helduera ixilean: heroia, inor jakin gabe, heltzen da

d) ERABAKIA

24 Heroi faltsuaren itxurakeria: sasi heroi batek asmo ilunak aldarrikatzen ditu

25 Zeregin zaila: heroiari lan gaitza agintzen zaio

26 Zeregina gauzatu: heroiak lan zaila betetzen du

27 Berrezagutza: heroia legez onartzen dute

28 Mozorroa kendu (heroi faltsuari): sasi heroiaren nortasuna argitzen da

29 Benetako heroia ezagutu: heroiak bere itxura eta ingurua antzaldatzen ditu

30 Zigorra: heroi faltsuari zigorra jartzen zaio

31 Ezkontza: heroiaren ezkontza eta beste sari batzuk


EKINTZA ESFERAK / ESPARRUAK

  1. Erasotzailea

  2. Emailea

  3. Heroia

  4. Heroi Faltsua

  5. Laguntzailea

  6. Pertsonai bilatua

  7. Agintaria / mandataria


LEVI STRAUSSEN IKUSPEGIA

Proppen planteatutakoari 3 kritika egiten dizkio.

1. Pertsonaien ekintzak deskribatzeko orduan 2 gauza nahasten dituelako: ekintzak eta egoerak

Funtzioen zerrendan daude ekintzak ez diren egoerak. Egoerak funtsezko osagaiak dira: ez da berdin egiten duena eta bizi duen egoera.

2. Eskema erabilgarriago bat behar da: Irizpide Orokorrago batzuekin elkartu daitezke:

1-7 Prestakuntza, 8-11 Agindua, 12-19 Probak, 20-23 Itzulia, 24-31 Erabakia

3. Funtzioak aldamenekotasu/jarraipen logikoaz gain, beste era batzuetan ere elkartu daitezke:

bidaia-itzulia, gabezia-asetzea,...


EGITURA ANALISIA

Lituanian jaiotako Greimas estrukturalismo-zalea izan zen (Um. Eco semiotika zen bezala)

Analisia sinplifikatu & zabaldu egin zuen 3 maila ezberdinduz:

  1. Axiologikoa: abstraktoa, kontzeptu, ideia eta baloreekin osatua

  2. Narratiboa: kondatze maila, pertsonaiak, ekintzak eta bion arteko harremanak

  3. Figuratiboa: zehatza, ikusten dena (irudia) eta entzuten dena (soinua)

2 ikuspuntu erabiliz, prozesu bat aztertu daiteke:

Sintaxia: dimentsio denborala edo diakornikoa: prozesu bat denbora zehar.

Paradigma radiografia bat da, denbora kenduz.


EREDU AKTANTZIALA

6 pertsonai mota 3 ardatzen arabera antolatuta





(Irudi hau hobeto ikusi daiteke Flickren)


4 Arrazoi daude:

  1. Pertsona batek betekizun estruktural ezberdinak euki ditzake

  2. Aktante bat izan daiteke pertsonai bat

  3. Pertsonai ezberdinek aktante bat bete dezakete

  4. Aktanteak ez dauka zertan pertsonaia izan behar (indar objetibo bat adibidez)


OHARRA
Apunte hauek ENARA klaseko kideari esker egin ditut, piper egin baitnuen egun klase horretan

KONDAKETA eredu linguistikoaren babesean - 1 -